Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2022ko urtarilla PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egiten genuen urtarilarn zehar?


Urtea aztoratu samar hasi zen. Suteak beti dira albiste txar, eta urteko lehenengo

egunean bat izan genuen baserriko lastategietako batean. Zorionez, haizeak sugarrak

baserriaren gainerako eremuetara (behien pabiloia, gaztandegia eta etxea) ez eta

kontrako norabidean eraman zituen. Ez guk ez gure animaliek ez geunen kalterik

jasan, beraz, gaitz erdi! Halere, bazka galdu genuen eta lastategiaren egitura kaltetuta

dago, baitalanabesen bat ere, pitin bat.

alt

Beste alde batetik, garbiketa-lanak egin behar ditugu, baita kiratsak saihestu ere,

batez ere gaztandegian, eta, jakina, denbora hartzen ari gara sua geldiarazten eta

itzaltzen laguntzera beren borondatez agertu ziren pertsona guztiei eskerrak ema-

teko. Suak hartutako alpapa lehor fardelak eta lasto-fardelak bereziki zailak dira

itzaltzeko. Auzoko batekdenak eraikinetatik urrun dagoen larre batera eramaten

lagundu zigun, eta han suak pixkanaka nola erretzen zituen behatzen egon behar

izan genuen, ez zedin hedatu.


Calasparrako (Murtzia) Juan Luis abeltzainari eskerrak eman nahi dizkiogu,

bereziki, jasan dugun galerari aurre egiteko bere bazka-kamioia uzteagatik.

alt



Jakina da COVIDaren azken aldaerak, Omicron deritzonak, arazo sanitario eta

ekonomikoen beste olatu bat sortu duela mundu osoan. Birusak, urtarrilean,

gure baserria bisitatu zuen, eta gure lantaldeko bi lagun isolatuta egon behar

izan ziren. Era berean, hainbat dendatan ezin izan genituen gure esnekiak banatu,

COVIDagatik itxita egon zirelako.



Prezio batzuk pixkanaka igo dira azken bi urteotan, eta guk gure prezioak igo gabe

hartu ditugu gure gain; beste batzuk, berriz, azken hilabete hauetan igotzen ari dira.

Gure hornitzaileek diote beira, plastikoa eta papera fabrikatzeko lehengaiak garestitu

egin direla, eta, erabiltzen ditugun terrinen, potoen eta botilen kasu zehatzean,

ontzien euren eskasia dagoela. Azpimarratu digute, halaber, eskaritik eskarira prezioak

desberdinak izango direla eta ez direla ezartzen ez urtebeterako ez sei hilabetetarako.

Egoera honetan, gure prezioak igo beste erremediorik ez dugu izan, biztanleriak oro har

dituen arazo ekonomiko guztiak aintzat hartuta hori saihesteko ahalegin guztiak egin

baditugu

ere.



Hileko errezeta: ijito-beso gazia

Errezeta honek aldaera ugari ditu, baina gurea nahiko erraza da, nahiz eta

denbora behar den plater hau prestatzeko.

Bizkotxoa egiteko

4 arrautza

90 g azukre

120 g irin

1 koilarakadatxo legamia

Itsaski-betegarria

250 g otarrainxka egosi eta zuritu

10 karramarro-makilatxo

Saltsa arrosa

Gazta-krema (Philadelphia-erakoa edo artisau-erako esne-gaina: jogurta eta

espezieak erabiliz,Philadelphia-erakogazta egin daiteke etxean; ikus 2014ko

abuztuan webgune honetan argitaratutako labneh-errezeta)

Apaintzeko:

Arrabak

Otarrainxkak

Saltsa arrosa /labneha

Irabiatu arrautzak azukreaz batera bolumena handitu arte; erantsi irina eta legamia,

eta nahasi leunki, dena bat eginda egon arte. Jarri labeko papera edo silikonazko

xafla bat labeko erretilu baten gainean eta bota orea bertara. Laberatu 180º C-tan

8 edo 10 minutuz, ertzak gorritzen hasi arte.

Bizkotxoa labean dagoen bitartean, zabaldu sukaldeko zapi heze bat gainazal lau

baten gainean. Atera bizkotxoa labetik eta irauli oihalaren gainera; labeko papera

edo silikonazko xafla goialdean geratu behar da. Kendu kontu handiz, zapiaz lagun-

duta biribilkatu bizkotxoa eta utzi hozten.

Zuritu otarrainxkak eta nahasi karramarro-makilatxoekin eta saltsa arrosa edo koktel-

saltsa apur batekin. Nahi izanez gero, dena birrin daiteke, orea balitz bezala; bestela,

fin xehatu edo zati txikitan motz daiteke.

Zabaldu bizkotxoa eta betegarriaren gainean jarri esne-gain/labneh gaztaren geruza

bat. Ondoren, biribilkatu berriro.

Justu zerbitzatu aurretik, estali saltsa arrosaz (edo esne-gain /labneh gazta gehiagoz)

eta goialdean jarri otarrainxkaren bat, edo arrautzak, edo cherry tomate txiki batzuk,

edo olibak...

Hozkailuan gorde daiteke, film-paperez edo aluminiozko paperez estalita.



IngalaterrakoThe Guardian egunkariak abeltzaintzako makroetxaldeei buruzko errepor-

taje bat argitaratu ondoren, non Espainiako Estatuko Gobernuko ministro Garzón jaun-

aren adierazpen batzuk jaso ziren, abeltzaintzako etxaldeen ereduen gaineko interes

handia zabaldu da hedabideetan, eta hasiera batean ekoizpen-intentsifikazioaren bideari

jarraitu bazion ere gerora, duela 20 bat urtetik, beste bide bat hartu duen baserri hau

ezagutu nahi izan duten hedabideekin izan gara.


Egurraldi del eta....

Hila euri gehiagorekin hasi zen, 159 litrorekin, zehazki, baina gero egun

eguzkitsu asko etorri ziren. Hori bai, goizetan tenperatura oso baxua zen

(zero azpikoa ere, -1,4 ºC-ra bitarte), izozteak izan ziren, eta berriro

egun euritsu/hodeitsu bat edo bi izan genuen.

alt

Halako tenperaturekzenbait zuhaixkaren hostoen garapena eten zuten,

sahats honen (Sambucus nigra) hostoena, kasu, 2021. urtearen

amaierako tenperatura altuekin hasi zena.

alt

Hilaren hasieran, OHE-formako hodei hau ikusi genuen.

alt



Zer jan zuten behiek?

Hileko egun eguzkitsuetan, behi lehorrak eta bigantxak bazkatzera

irten ziren. Esne-behiek alpapa- eta ilar-bazka jan zuten, baita pentsu

pixka bat eta belar siloratua ere.

alt



Hileko lorea: Zuhandor arrunta (Cornus sanguinea )

alt

Espezie honek ez du bazka-baliorik, baina txori batzuek izugarri

estimatzen dituzte haren baiak. Hortaz, fruta-arboletatik gertu

landatuz gero, zuhaitzok hobeto babesten dira. Gure baserrian,

heskaietan dago, gehienbat.




Baserrian gurekin batera bizi den fauna basatiko kide bat ikustea ez

da bertan zein espezie dagoen jakiteko modu bakarra...

Argazki honek basurdeak daudela erakusten du; kasu honetan, fru-

stragarria da, basurdeek lurra mugituz behiek jateko duten bazka

suntsitu eta belarra murrizten dutelako.

alt

Satorrek ere txikizioasortzen dute, bai bazkalekuan bai baratzean,

non sarritan barazkien heriotza eragiten duten.

alt
alt

Aztarna hau lepahori batena izan liteke, baina ez dago nahikoa xehe-

tasunik behar bezala identifikatzeko.

alt


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

4,23

Proteina

>3,10

3,42

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

145.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.