Zer egin genuen martxoan?
Hileko lorea: gereziondoa (Prunus avium) | | Nahiz eta gereziondoak eta bere fruitua, gereziak, oso arruntak eta mota askotarikoak izan, izenaren jatorriak Europara nondik inportatu ziren adierazten du. Cerasum latineko hitza Greziako antzinako lurralde bat izendatzeko erabiltzen zen: Kerasous (Κερασοῦς), Turkia modernoko Giresunetik gertu. Badakigu gere- ziak jada historiaurrean kontsumitu egiten zirela. Vista Alegreko gereziondo gehienak txertoak dira, eta gerezi gorriak eta beltzak ematen dituzte. Ez dugu beste 'gereziondo'-mota nagusia, Prunus cerasus alegia, gingak ematen dituena. |
Martxoan, zulo-inguruak eta bereziki hurritzak eta sastrakak garbi- tzen jarraitu genuen, berehala bereganatzen baitituzte larreak. |
| Sasitzak ere garbitu genituen, berezikiÂÂÂÂÂÂ hesi batzuetan pilaturiko sastrakak. Argazkian ikus daitekeenez, lur piloa galtzen da lan hau aldizka egin ezean. |
| Martxoan, etxetxoen larreko zati bat itxi genuen, artzain elektriko baten bidez, belarra moztu eta, bai lehortzeko, bai silorako era- biltzeko. Aldapak bigantxek bazkatzeko utzi genituen. |
| Baratzea udaberriko ereintzarako prestatzen hasi ginen. |
| Noizean behin, gaztandegiko gazura igotzen dugu bigantxen etxetxo- etara, hondakina baliabide bilakatzeko. Zerri eta zekorrei ere ematen diegu. |
|
Hileko errezeta. Hiru gaztako dauphinoise-a
Gurina, koipeztatzeko.
500 ml esne
300 ml esne-gain harrotu (guk harrotua, ez industriala)
2 baratxuri ale, zanpaturik
Koilarakada 1 oliba-olio
200 g de hirugihar
6 patata handi, xerra finetan mozturik (1 mm)
Hiru gazta-mota, zapore eta testura ezberdinekoak; adibidez: · 50 g behi-gazta ondua, arraspaturik · 50 g Parmako gazta, arraspaturik · 50 g gruyere gazta, zatitan
Gatza eta piperbeltza nahierara
Berotu labea 160-180 ºC-tan. Koipeztatu gurinaz 20 x 30 cm-ko laberako erretilua. Bota esnea, esne-gaina, baratxuria eta patata-xerrak ontzi handi batean eta berotu irakin arte. Kendu sutatik eta utzi hozten.
Berotu olioa zartaginean eta frijitu hirugiharra (hirugiharrak koipe asko badu, ez da oliorik behar). Utzi su txiki/ertainetan hirugiharra kurruskari egon arte.
Jarri geruza bat patata (nahi izanez gero, kendu baratxuria) labeko erretiluan eta gainean esne-gain eta esne nahaskia, gazta pixka bat eta hirugiharra. Bota gatza eta piperbeltza. Errepikatu pauso horiek patatak amaitu arte. Esnea eta esne-gaina soberan bada, bota geruza guztien gainean, eta gero edozein gazta, baina gorde hirugihar pixka bat.
Estali aluminiozko paperarekin eta sartu labean ordu batez. Kendu aluminiozko papera eta utzi beste 30 minutuz labean, patatak ongi eginik izan arte eta gainaldea gorritu arte. Ipini sobraturiko hirugiharra gainean eta sartu berriz labean bost minutuz. |
Egurraldia dela eta...
| Eguraldia oso aldakorra izan zen martxoan: egun hotzak izan genituen, hodeiekin eta hezetasunarekin; eta beste batzuetan, antizikloi batek zerua garbi utzi zigun, tenperatura-alde handiekin: egunsentian, 0.3 ºC-ko tenpera- tura eta izozte txikiak; eta eguerdian, tenperatura altua, 25,50 ºC-rainokoa. 66 litro euri bildu genuen euri-neurgailuan. |
|
Zer bazkatu zuten behiek?
Behiak pabiloitik atera ziren egoera behar bezain lehorra zenean, lurra txikitu ez zezaten. Belar segatu berriaz gain, silo eta pentsu pixka bat ere jan zuten. |
Gaueko tximeleta hau ikusi genuen, Orthosia gothica; izena hegal bakoitzean duen orban beltzari zor zaio, hebreerazko 'nun' karak- terearen antzekoa dena. Gaueko tximeleta hau martxoan eta apiri- lean ikus daiteke. Gure baserrian badugu bere harrek jaten duten landarerik: urki arrunta (Betula pendula), urrebotoia (Ranunculus sp), hurritza (Corylus sp), haritza (Quercus spp) eta Hieracium sp, besteren artean. |
| Beste tximeleta hau ere ikusi genuen, agian Lasiommata motaren batekoa izan daitekeena. |
| Egun beroetan, hainbat animalia errazago ikus daiteke, suge bipe- rakara (Natrix maura) hau, adibidez. |
|
Gure jogurtak eta esnea kontsumitzen dituztenek itzulitako beirazko bilgarriak berrerabiltzen ditugu. Batzuetan, botilek haustura txikiren bat izaten dutenean, bota egiten ditugu. Berrerabili ezin dugun beira horren kudeaketa errazteko, beira-edukiontzi bat eskatu genuen eta Enkarterriko Mankomunitateak jarri egin digu. |
|
COVIDa dela-eta, ez dago berririk txertoari dagokionez (oraindik ez zaigu Vista Alegre taldeko inori egokitu), eta kontsumo-denda edo -taldeetan ez da eragin gehiagorik izan.ÂÂÂÂÂÂ Bestalde, gero eta jende gehiagok deitzen du Baserrira, etxaldea eta gaztandegia bisitatzeko, baina, berriz esan behar dugu oraingoz ez dugula bisitarik onartzen. Eusko Jaurlaritzaren Egin eta Ekin Programak DBHko ikasleek baserrie- tara bisitak egitea sustatzen du, landako bizitza eta lana in situ ikus dezaten. Bisita horien ordez, bideokonferentzia bidezko hitzaldiak antolatu dira; horrela, 24an, asteazkena, Sopuertako San Viator Ikas- tetxearekin 'bildu' ginen, eta esan beharra dago oso galdera interes- garriak egin zizkigutela. |
|
Esnearen kalitatea
|
|
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
3,78
|
Proteina
|
>3,10
|
3,11
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
10.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
160.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
ÂÂ Ez
|
|