Basoko landare asko erabil genezake gure dietan. Azpimarratzekoa da, jakina, oso garrantzitsua dela jateko erabili aurretik espezieak ongi iden- tifikatzea. Zalantzarik izanez gero, ez erabili. Era berean, hainbat landa- reren kasuan (urkia edo pagoa, kasurako), hobe da hosto berri eta samu- rrak erabiltzea.
Ondoko landareen hosto berrien arteko nahasketarekin entsalada zoragarria egingo dugu, bizigarri-ukituarekin eta gazta birrinduarekin, ahal dela gazta fuertearekin, Vista Alegre gazta finduarekin, esaterako:
Txantxapota (Umbilicus rupestris)
Sapelarra (Stellaria media)
Txikoria-belarra (Taraxacum officinale)
Urkia (Betula pendula)
Pagoa (Fagus sylvatica)
Basabaratxuri edo tipulina (Allium schoenoprasum)
Malba (Malva silvestris)
Viola (Viola sp)
Plantaina (Plantago sp.)
Garbitu ongi hostoak eta zatitu, behar izanez gero. Gatzozpindu eta erantsi gazta findua justu jan aurretik.
Horrelako hostoak lehen aldiz erabili behar badituzu, interesgarria izan liteke landare baten edo biren hostoekin hastea eta uraza-entsalada batean nahastea, zapore eta konbinazioekin jolastuz. Beste behin azpimarratu nahi dugu zein ga- rrantzitsua den hain ezagun ez ditugun landareak egokiro identifikatzea. |