Hileko errezeta: Mahai erremolatxa hostoen "borani"-a.
Borania Ekialde Ertaineko herrialde desberdinetan egiten den saltsa tipikoa da eta barazki desberdinekin egin daiteke. Hemen erremolatxa- rekin egitea proposatzen dugu baratzetan dagoelako momentu honetan, baina espinaka edo berenjenarekin egin dezakegu adibidez. Borani tipiko batek, Ekialde Ertainean oso arrunta den espezia nahasketa erabiliko luke, za´atar izenekoa (sesamo, ezkai, oregano, kumino edo mihilu nahasketa bat). Ongailua gure gustuen arabera doitu ditzakegu. 7 erremolatxen hosto eta zurtoinak
Baratxuri-ale bat
Limoi baten laurden baten zukua
Jogurt natural koilarakada 2
Oliba olioa, gatza eta piperbeltza pertsona bakoitzaren gustura
Intxaur zatiak /za´atar
Erremolatxen hostoak eta zurtoinak garbitu eta 1-2 cm-tako zatietan moztu. Zartagin baten oliba olio pixka bat jarri, erremolatxa jarri, minutu batez berotu eta gero berotatik kendu. Erretilu baten jarri eta berakatza, limoi zukua, jogurta eta olioa nahastu. Gatza eta piperbeltza pertsona bakoitzaren gustura jarri. Intxaur zatiak edo za´atar gehitu. Ogi txigor- tuarekin zerbitzatu. |