Errezeta hau gehitzen dugu, izan ere, nahiz eta daukagun eguraldia izanda, espinaka landareak bere lehenengo hosto berriak ematen ari dira. Errezeta honek perrexila eta tipulin hosto freskoak erabiltzea proposatzen du. Gauza biak eskuragai ditugu baserrian urte sasoi honetan, perrexila baratzean eta tipulin basatia larreetako gune batzuetan, baina ez baditugu freskoak topatzen perrexil lehorra eta berakatz gatza erabil dezakegu.
900g espinaka fresko
50ml esne
350g irina
3 arrautza
Gatza eta piperbeltza gustura
125g guruin
225g ogi-mami (fresko)
¼ koilarakada intxaur muskatu
Koilarakada 1 perrexil fresko zatikatu
Koilarakada 1 tipulin hosto zatikatu
125g gazta ondu birrindu
Espinaka garbitu eta lurrunetan egosi 5 minutu baino gutxiago. Irina erretilu baten jarri eta arrautzak, esnea, gatza eta piperbeltza gehitu dena nahastuz opil sendo bat lortu arte.
Espinakak ondo xukatu eta xehe zatikatu.
Zartagin baten guruinaren erdia jarri, ogi-mamiak gehitu eta frijitu kurruskari eta gorrituta egon arte. Oreari intxaur muskatua, perrexila eta tipulin hostoak gehitu. Espinakak gehitu eta ondo nahasi ore sendo bat lortu arte.
Eskuarekin irina hautseztatu, 12mm-ko diametroa duten "txorizoak" egin eta 5 minutuz utzi.
Ondoren "txorizoak" 2,5mm-ko zatietan moztu eta gatza duen ur irakinetan egosi 10 minutuz edo flotatu arte.
Bolatxoak atera, ondo xukatu eta erretilu baten jarri. Geratzen den guruina urtu eta bolatxoen gainean zabaldu. Jarraian gazta birrindua gehitu.
|