Zer gertatu da abenduan?
Abenduan zehar hiru ikastetxe desberdinetatik etorritako 150 ikasle inguru egon ziren gurean. Bisita guzti hauek euskeraz egin ziren. Abenduaren 4an, baserritik 6 kilometrotara dagoen Karrantzako Kontxa Eskola Publikotik klase 2 igo ziren. Lehengo urtean bezala, klasean bisitaldiko gaiak landu zituzten. |
|
|
| Abenduaren 14an Muskizeko Bigarren Hezkuntzako Eskolako talde bat etorri zen |
| eta hilaren 21ean Balmasedako Zubi Zaharra Ikastolako 73 ikasle. |
|
|
|
Hile honetan Areatzako Merkatuan egon gara Larunbatero eta hilaren lehenego larunbatean merkatuan bertan salgai dauden produktuekin egindako dastatze merkatuarekin batera antolatu zen. Hilaren 21ean urtero egiten den Santo Tomaseko azokan egon ginen. |
|
Hile honetan 3 txahal eta txekor jaio dira. Txekor hau abenduaren 14an jaio zen eta kortara eraman genuenerako zutik zegoen jada. |
|
Hileko landarea: Viola odorata. Bioleta arrunta. |
| Nahiz eta udaberrian landare hau ikusten dugun lehenetarikoa izan, aben- duan ez da oso ohikoa ikustea, baian egin duen eguraldi honekin ez gaitu harritu landare hau ikustea. Landare hau, berezkoa da Asia eta Europan, eta leku askotan izen arrunt desberdinak ditu... gaztelaniaz hogei bat inguru adibidez eta ingeleraz hamar bat. Medikuntza arruntean arnasketa- gaixotasunak eta digestio-gaixotasunak sendatzeko erabili izan da, sukarra gutxitzeko eta hanturaren aurka. Orokorrean, zelaien mugan edo heskaien azpian aurkitzen da. |
Hileko errezeta: Gazta ontziratua. | 400 g gazta inguru ontziratzeko:
Arrautza 2
200 g gazta ondu bost hilabete baino gehiagokoa
Guruin koilarakada bat
Ziape koilarakada 2 (hautazkoa)
4 koilarakada esnegain likido
Gatza eta Cayena piperbeltza, bakoitzaren gustuaren arabera
Ontzi baten arrautzak irabiatu. Lapiko baten gazta, guruina, esnegaina, gatza eta cayena piperbeltza ondo nahasi, ondoren pixkanaka berotu etengabeki irabiatu irakin arte. Arrautza gehitu pixkanaka eta etengabeki mugitu su ertainean nahastura loditu arte. Aurretik hoztutako edo berehala hoztutako ontzi indibidualetan edo erretilu baten jarri. Estali. Nahastura hau hozkailuan gorde ahal da bi astez. Ogitartekoan jar daiteke edota kanape moduan.
|
Eguraldiari dagokionez: Hilaren hasiera hotza, euritsua eta mendie- tan elur eta txingor askokoa izan zen. Jarraian egun lehorrak, egun batzuk hazi bortitzekin eta beste batzuk lainoarekin izan genituen. Hilaren amaiera- rako hazi bortitzak eta euri zaparradak izan genituen eta baita ere txingorra. Beraz, hilean zehar 377 litro ur jaso ditugu plubiometroan, oroitzen dugun hilabete euritsuenetariko bat ( nahiz eta euritsuena ez izan, izan ere 2016ko martxoan 400 litro jaso genituen). |
|
|
|
|
|
Baserriko bizimodua gure inguruan dagoen fauna basatiarekin ahalik eta hoberen bateratzen saiatzen gara. Hala ere, badaude oso kaltegarriak diren gauza batzuk... argazkian ikus dezakegu nola basurde bat edo batzuk lurra haztakatu duten intsektu eta zizare bila larreko gainazala apurtuz. Zorionez, gure baserrian ez da oso ohikoa. |
|
ÂÂ 9 minututako hurrengo bideo ikus dezakezue, non laburki azaltzen den Vista Alegre Baserrian egindako aldaketak azken 20 urteetan (ingeleraz eta gaztelaniaz eskuragai momentuz). Bideo hau Europar Batasuneko beste esne-baserrientzako pentsatuta dago eta EuroDairy proiektuaren barnean egina izan da, zeina baserri desberdinak elkarren artean ezagutzea ahalbidetzen duen horrela informazioa, ideiak eta ikasketak elkartrukatzeko sektoreko berrikuntzako arlo desberdinetan.
|
|
Behiak jezterako orduko kontaktuak, baimentzen digu haie osasun egoera egiaztatzea, beste gauza batzuen artean haien apatxak. Horrela, aldizka albaitari zerbitzuari deitzen diogu behien apatxak atontzeko edota edozein hantura arazo konpontzeko edo apatxen arteko zauriak. |
|
Zer jan zuten behiek? Euri asko egitearen ondorioz, oso gutxi atera dira behiak larrera bazkatzera abenduan zehar. Nagusiki, belar siloa, belar lehorra, alpapa, ilarra eta pentsu pixka bat jan dute. |
|
Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin berriz kolaboratu dugu, aurten gazta onduarekin (barkamena eskatzen dugu argazki honen kalitate txarra dela eta). |
|
Esnearen kalitatea
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
|
|
|
Gantza
|
>3,70
|
4,13
|
Proteina
|
>3,10
|
3,23
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
10.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
158.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|