Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2017ko iraila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da irailean?



Hiru behi ernaldu ziren irailean:txekor hau irailaren 7an jaio zen.

alt




Hile honetan Areatzako merkatuan egon gara larunbat guztietan; eta

baita ere Astrabudua, Algorta eta Mungiako azoka agroekologikoetan.



Hileko landarea: Ote zuria (Ulex europaeus)
alt

20 bat espezie ote zuri daude, denak Europa mendebaldekoak eta Afrika

ipar-mendebaldekoak berezkoak. Gure baserrian ez dauka bazkarako

baliorik, baina proteinatan aberatsa da eta mendiko abereek jan ditzake-

te, batez ere behorrek. Aintzinean bazkarako erabili izan zen, ondo birrin-

duta edo txikituta lastoarekin nahastuta. Ote zuriak garrantzi handia

dauka baserriko ekosistemetan... pitxartxar burubeltza (Saxicola torqua-

ta) bezalako txoriek ote zurian egiten dute habia, bere adar arantzatsue-

tan babesturik. Bestalde, tximeleta gautar desberdinen beldarrak loreak,

zurtoinak edo landarearen "hostoak" jaten dituzte. Ote zuriaren loreak

jangarriak dira eta entsalada edo infusioetan erabil daitezke. Landareak

nitrogenoa fixatzen du, eta, hori dela eta, lurzoruen berreskuratze proiek-

tu askotan erabiltzen da.


Granny irailean gurean izan da eta betiko moduan lan asko egiten lagundu

zigun... hala nola, gazta samurrentzako gortina berri bat egiten edo baba-

rrunak aletzen.

alt
alt
alt



Hileko errezeta: Kalabazin betea.

Kalabazin ertain edo handi bat, baina ez zaharra

Tipula ertain bat zatitua

500 g haragi xehatua

Tomate txiki bat zatitua

Gatza, piperbeltza, oreganoa edo albaka

500 g haragi salda (oilaskoa adibidez)

200 g gazta birrindua (gazta ondua edo findua, adibidez)

Kalabazina zuritu eta horizontalki moztu. Haziak dituen barnekaldea

hustu eta zati biak jarri tapa daukan laberako erretilu batean. Tipula

, haragi xehatua eta tomatea frijitu, gatza, piperbeltza eta ongailuak

gehituz gustuaren arabera. Kalabazin zati biak bete eta gazta birrin-

dua jarri gainetik. Salda kalabazinaren inguruan jarri (baina ez gainean),

erretilua estali eta labean sartu 180ºC-tara, gutxi gora behera 45 minu-

tuz, nagusiki egiaztatuz, kalabazina ondo eginda dagoela. Kalabazin

txikiagoak erabiltzen baldin badira, laberatze denbora doitu.





Egurraldia dela eta...

Beste behin ere eguraldia oso aldakorra izan da, egun eguzkitsuekin,

lainotuak eta euritsuekin. Tenperatura maximoa 30ºC-takoa izan zen,

baina orokorrean tenperatura maximoak 19-22ºC-takoak izan izan dira.

Minimoak 10ºC azpikoak izan dira eta ihintza egon da egun askotan.

Plubiometroan 147 litro ur jaso ditugu. Eguraldi honek baimendu digu

egun gehienetan behiak eta txahalak bazkatzen ustea. Goiz argiek

egunsenti politak eman zizkiguten.

alt


Zer jan zuten behiek? Behiek hileko egun guztietan bazkatu

ahal izan zuten. Hala ere, alpapa pixka bat, ilarrak, belar siloa eta

pentsua eman genien belarra osotzeko.



Behi lehorrak zelai batetik bestera mugitzen jarraitzen dugu, ahalik

eta belar gehien aprobetxatzeko. Artzain elektriko bat bere makilekin

eramaten dugu abereak maneiatzen laguntzeko. Zelai bakoitza

bazkatu ondoren, sasiak garbitzen ditugu.

alt

alt
alt
alt


Sorgin-orratz hau garajean harrapatuta geratu zen eta erreskatatu

behar izan genuen.

alt

Tximeleta hau, Actia caja gaztandegiaren atean ikusi genuen.

alt




Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

4,04

Proteina

>3,10

3,31

Bakteriologia

<100.000

15.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

199.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.