Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2017ko Maiatza PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da maiatzean?


Maiatzean zehar Gasteizeko Ameliak 10 egun eman zituen gure

gaztandegian praktikak egiten. Gaztandegiko berezko zereginak

egiteaz gain, abereekin laguntzen animatu zen.

alt



Maiatzaren 1ean Algortako familia bat etorri zen eta 7an Bilboko

hainbat familia.

alt

11an Catalunyako bikote pare bat etorri ziren. Hauetako batek interes

handia zeukan baserri eta gaztandegi ekologiko bat ezagutzen, izan ere

bere seme-alabek labore eta txita ekologikoak dituzte, eta informazioa

alderatu nahi zuen.

alt

Maiatzaren 28an Ortuellako bi familia bisitatu gintuzten.

alt




Maiatzaren amaiera aldera lepazuri (Martes foina) bat ikusi genuen

gereziondo batean, uste dugu gereziak jaten zeuden txoriak harra-

patu nahian zebilela. Ez da ohikoa animalia hau egunez ikustea.

Bestalde, apo txiki hau ikusi genuen.


alt



Maiatzaren erdialderako guztiz osatuta zegoen hontz ertaina (Asio otus)

zeina apirilean zaurituta aurkitu genuen eta aurkitu genuen baserriaren

 leku berean askatu genuen.

alt
alt



Hileko landarea: Serapia parviflora. Lore txikiko Serapia.

alt

Mediterraneo inguruko orkidea arruntenetariko bat da, baina bere

tamaina eta kolore goibelak direla eta ez da oso ohizkoa "ikustea".

Gainera beste Serapia batzuekin hibridatu ohi da. Baserriaren soropil

gune baten aurkitu genuen eta beste urte baten bi zelaien artean.

Beste orkidea batzuekin gertatzen den moduan, ez da urtero beti leku

berdinetan agertzen. Ez dauka bazkarako baliorik.


Maiatzaren 6an Olarizun, Gasteiz, Hazien Sarearen XX. urteurrena ospatu

zen. Mahai bat jarri genuen gure produktuekin eta ekofeminismoari buruz-

ko mahai-inguruan parte hartu genuen, non gure esperientzia azaldu

genuen Vista Alegre baserrian gai hau nola lantzeari buruz.


Hilaren 25ean Eusko Jaurlaritzako teknikari bat etorri zen, gure gaztande-

gian egindako diru-laguntza inbertsiok  egiaztatzeko (esne poltsak bete-

tzeko makina eta pasteurizatzeko ontzi berria). Guzti hau nekazaritzako

elikagaien laguntzen planaren egiaztatzearen barnean dago.




Hile honetan, gure produktuen etiketak sakonki aztertzen dituen dokumen-

tu bat igo dugu gure web-gunera. Bertan, gure produktuen etiketetan

kontsumitzaileei derrigorrez eskaini behar diegun informazioa azaltzen

dugu. Jartzen dugun informazioa azaltzen dugun bitartean, datu bakoit-

zaren erabilgarritasuna balioztatzen dugu, informazio berria etiketetan

gehitzeak suposatzen duen kostu ekonomikoa eta nola bermatzen den

eskainitako informazioaren egiatasuna.


Astero Bilboko Areatzan egiten den baserritarren merkatura joaten jarrai-

tzen dugu. Tamalez, merkatua zenbait gorabehera pairatzen ari da, izan

ere merkatua izaten den lekua beste xede batzuetarako erabili nahi dute.

Modu honetan, aste baten Bilboko Udaletxeak merkatua epe laburrera

bertan behera utzi zuen. Hori dela eta, ezin izan genien gure ohiko beze-

roei jakinarazi eta saldu ezin izan genituen esnekiekin geratu behar izan

ginen. Egoera hau berriz errepika ez dadin espero dugu eta barkamena

eskatzen diegu gure ohiko bezeroei eragindako eragozpenengatik.



Hileko errezeta: Gazta eta antxoa gaileta kiribilak

220g irina

Koilarakada txiki bat hauts legamia

55g guruin

110g gazta birrindu ( gazta ondu zaporetsu bat aholkatzen dugu)

Arrautza bat

Antxoa patea

Hautazkoa:

Piperrauts mina

Currya

Oliba patea

Tomate purea

Legamia hautsa irinarekin nahastu eta pixkanaka guruina gehitzen joan

hatzamarrekin. Gaztaren erdia eta arrautza gehitu nahastuz eta oratu

ore sendo bat lortu arte. Arrabolaz zabaldu orea, gutxi gora behera

18x36 cm. Antxoa patea gainetik zabaldu (edo tomatea edo oliba patea)

eta gazta birrinduaren gelditu zaigun zatia. Orea bildu eta zentimetro

bateko zerretan moztu. Laberako erretilu baten jarri eta labera sartu 20

minutuz 180ºC-tara.

 




Egurraldia dela eta...

Hile honetan eguraldiaren ezaugarri bereizgarriena, urte sasoi honetarako

nahiko ezohizkoak diren egunean zeharreko tenperatura altua izan da.

Hilaren amaiera aldera maximoak 30ºC-ak gainditu zituen. Bestalde,

nahiz eta 85 litro jaso genituen plubiometroan, batez ere hiru ekaitze-

tatik jasoak, eguraldia oso lehorra izan da urte sasoi honetarako.


Zer jan zuten behiek?

Nahiz eta beroa egin, egin zuen euriak lekua eman zuen zelaiek bazka

pixka bat izatera, beraz behiak egunero irten ahal izan ziren. Belar fres-

koa eraman genien ere bai eta pentsu pixka bat eman genien.


Hile honetan 3 zekor jaio dira.




Esnearen kalitatea



Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,77

Proteina

>3,10

3,20

Bakteriologia

<100.000

9.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

171.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.