Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2017ko otsaila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da otsailean?


Otsailaren 9 Derioko Nekazaritza Eskolatik 11 ikasle etorri ziren bisitan.

alt

alt

11an Bilboko familia bat etorri zen baserria ikustera eta otsailaren

18an Bizkaiko hainbat lekutatik etorritako pertsonen talde bat egon

zen bisitan. Azken bisitaldi hau, Karrantzako Turismo Bulegoak

antolatutako bisitaldi batzuen barnean dago, non Haraneko erakunde

desberdinak bisitatzen diren.

alt



Bilboko Areatzen egiten den asteroko merkatura joateaz gain, otsailaren

3an Abadiñon egon ginen, San Blaseko azokan.

alt



Hileko landarea. Fumaria capreolata

alt

Espezie hau neguan loratzen hasten da. Nitrogenotan aberatsak diren

lurzoruak nahiago ditu, horregatik artzaintza lursailetan edo hain

inguruan agertu ohi da. Gaztelaniaz, 20 bat izen desberdin dauzka.

Gure baserrian, batez ere, larreen inguruan edo bideetan aurki

dezakegu.




Egurraldia dela eta

Otsaileko lehengo egunetan eguraldia euritsua eta ekaiztsua izan da.

Tenperaturak orokorrean baxuak izan dira. Otsailaren 5ean, fronte hotz

bat eduki genuen, eta hori nabaritu izan genuen egunen zeharreko

tenperatura aldaketetan: 3ºC, 6ºC, 2ºC, 8ºC, 2ºC, 4ºC….Egun horrean

txingorra egin zuen baserrian eta mendietan elurra egin zuen. Gero, egun

batzuk izan genuen hego-haizearekin, zeintzuk lehor eta epelak izan

ziren. Egunen baten euria egin zuen.Hilean zehar prezipitazio 80 litro jaso

genituen plubiometroan.



Zer jan zuten behiek?

Hile honetan behiek alpapa, zalkea, belar siloa, belarra eta pentsu

pixka bat jaten jarraitu dira; hala ere, egunen baten larrera

bazkatzera irten ahal izan dira.

alt


Hile honetan ez dira erditzerik egon.




Hileko errezeta: Oilasko eta limoi zopa

4-6 pertsonentzako

3 katilukada oilasko salda

Limoi baten azala mehe birrindua

Limoi baten zukua

Gatza eta piperbeltza

¼ katilukada ale luzeko arroza

2 ½ katilukada jogurt natural

Koilarakada bat arto irina

3 koilarakada ur

2 arrautza gorringo, irabiatuak

½ katilukada oilasko okel egosia eta zatikatua

3 koilarakada perrexil zatikatua

Oilasko salda zartagin beten berotu limoi zuku koilarakada batekin

eta limoiaren azal birrinduarekin. Bakoitzaren gustura gozatu eta

irakin arte berotu. Arroza gehitu, estali eta tenperatura jaitsi. Astiro

egozi arroza egin arte ( arroza motaren arabera denbora gehiago

edo gutxiago).

Beste zartagin baten jogurta jarri eta likidotu arte irabiatu. Edalontzi

baten arto irina urarekin nahastu eta gero jogurtarekin nahastu.

Arrautza gorringoak gehitu. Pixkanaka berotu nahaste hau irakin arte

etengabeki mugituz norabide bakarrean (moztu ez dadin) eta loditu

arte. Pixkanaka oilasko salda gehitzen joan etengabeki irabiatuz eta

oilaskoa gehitu. Ikusi ea gatz, piperbeltz edo limoi zuku gehiago behar

duen. Perrexila gehitu.


Oso bero zerbitzatu.



Fringilido honi argazki bat atera ahal izan genion.

alt



Esnearen kalitatea






Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,94

Proteina

>3,10

3,10

Bakteriologia

<100.000

8.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

177.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.