Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2017kourtarrila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da urtarrilean?


Urtarrilaren 20an, Portugaleteko Zunzunegi BHI-tik, hogei

bat ikasle etorri ziren proiektu-ekintzaileei buruzko modulu

baten barne.

alt




Astero Bilboko Areatzan egiten den merkatura joateaz gain, urtarrilaren

15ean Zorrozaurren ZAWP kultur elkarteak bi hilero antolatzen duen

azokan egon ginen.




Hileko landarea: Brassica rapa?
alt

Landare hau gure zelaietatik zabaltzen ari da. Ez da ohikoa gure zelaietako

landare biodibertsitate naturalean. Izan ere, inguru honetan, landare arrotza

da zeina, hazi paketeetan etor daiteke (indarrean dagoen legegintzan hazi

desberdinen ehuneko zehatz bat baimentzen da) edo, berez sakabanatzen

dira (adibidez, karraskari edo txoriek haziak lekualdatzea). Landare hau gure

zelaietan egotea ez zaigu komeni, beraz eskuz kentzen dugu.

alt

Galdera ikurra jarri dugu izenaren alboan, kruzifero espezie,

azpiespezie eta barietate asko dagoelako, eta ez dugu lortu

zehazki ondo identifikatzea.


Eguraldiari dagokionez:

Hile honetan eguraldia urte sasoi honetarako ohikoagoa izan da.Zero azpitiko

tenperatura minimoak izan ditugu 14 goizetan, egun baten -6ºC izan genituen.

Hau dela eta, hainbat izozte izan ditugu, batzuk oso gogorrak eta itzaletan

zeuden guneetan ia-ia ez zen izotza joaten. Egunean zehar, lortutako

tenperatura maximoa 10ºCtakoa izan zen. Hilearen bigarren astean eguraldia

lainotsu eta euritsuagoa izan zen, eta 250 litro baino gehiago jaso genituen

plubiometroan. Euri honen zati bat txingor moduan egin

zuen.

alt
Gau baten, laino oso hotza egon zen Haranaren beste aldean, Ordunteko

mendilerroan, eta bere azalera osoa, zuhaitz guztiak barne, hurrengo

egun osoan zehar izotz zuriz estalita egon zen.

alt


Zer jan zuten behiek?

Abenduan bezala, behiek alpapa, zalkea, belar siloa, belar ondua eta

pentsu pixka bat jan dute.






Hileko errezeta: Errege-opila.

Nahiz eta ohikoena Errege-opila urtarrilaren 6an jatea den, Karrantza

Haraneko okindegiko opilak hain arrakastatsuak dira, ezen azarotik

otsailera saltzen diren. Hemen opilaren errezeta bat gehitzen dugu,

dauden guztien artean hautatua; baina, esan beharra dago ez dagoela

errezeta erraz edo azkarrik.

Osagaiak

350 g Gari irina (indar irina izan dadila)

25 g okindegiko legami freskoa

125 ml esne oso

100 g azukre

75 g gatzik gabeko guruin

Arrautza oso bat (handia)

Gorringo bat (handia)

Laranja baten birrindura

Koilarakada bat ron edo anis

Koilarakadatxo bat oliba-olio

1/3 koilarakadatxo gatz


Betetzeko esnegaina (hautazkoa)

Ontzi baten, esne epela jarri eta legamia freskoa bere gainean txikitu. Koilara baten laguntzaz

legamia disolbatu eta 15 minutuz jalkitzen utzi.

Iragazki bat jarri ontzi handi baten gainean eta irina gehitu. Bahetu eta erdian zulo bat egin

azukrea, birrindura eta jalkitzen utzitako esnea.

Inguruko irinarekin nahasi papila lodi bat lortu arte. Arrautza gorringoa, gatza eta guruina nahastu

irina guztia gehitu arte.

Irina pixka batekin mahaia eta eskuak hautseztatu eta oratzen hasi inguratze-mugimenduak eginez.

Minutu pare batez oratu eta 10 minutuz jalkitzen utzi, orearen gainean ontzia jarriz. Ondoren, minutu

pare batez oratu, baina irina asko gehitu barik, inguratze-mugimenduekin jarraituz orea leun geratu

arte eta mahaian ez dadin itsatsi. Bola batzen utzi.

Ontzi baten oliba olio koilarakadatxo bat jarri eta olioztatu sukaldeko paper batekin, orea sartu, paper

gardena jarri edo zapi mehe bat eta jalkitzen utzi leku epel baten bere tamaina bikoiztu dezan.

Behin tamaina bikoiztu duela, 10 minutuz oratzen da airea kentzeko. Gero, bola bat egiten da lau edo

bost aldiz barrurantz tolestuz eta 15 minutu jalkitzen uzten da berriz orea ontzia gainean jarrita.

Bitartean, laberako papera jartzen da erretilu baten eta gatzik gabeko guruinarekin eraztun bat

olioztatzen da, zeina erretiluaren erdian jartzen da.

15 minutuak pasata, orea hartu, erdian zulo bat egin eta forma ematen hasi, orea airean biratuz eta

beheko aldea mahaia ukitzen utziz hobeto luzatzeko. Behin luzatuta dagoela, eraztunaren inguruan jarri

eta forma borobila eman.

Arrautzarekin margotu orea lehortu ez dadin eta leku epel baten jalkitzen utzi bere tamaina bikoiztu arte,

gau osoa izan daiteke. Behin tamaina bikoiztu duela, arrautzarekin margotu berriz.

Ontzi baten bi koilarakada handi azukre jarri eta ur koilarakada txiki bat, irabiatu eta opilaren gainetik bota.

Labea aurrez aurretik berotu 160ºCtara 25 minutuz eta opila sartu.Xigortuta dagoenean, atera eta hozten

utzi. Hotz dagoenean, labana baten laguntzaz, eraztun metalikotik atera eta erretilu baten jartzen da.

Fruitu melatuekin apaindu daiteke (labean sartu aurretik) eta/edo behin hoztuta, horizontalki moztu eta

esnegainarekin bete.



Hile honetan zekor bat jaio da



Hilearen hasieran txerri-hilketa egin genuen. Beste gauza batzuen artean,

gantza urtu behar da odolosteak egiteko.



Landa-txolarre (Paser montanus) hau garajean sartu zen.
alt

Goiz baten, tximeleta gautar hau agertu zen gaztandegiko sarreran.

Eskertuko genuke norbaitek lagunduko bagintu falena defoliadora

(Erannis defoliaria) bat dela baieztatzen.

alt


Esnearen kalitatea






Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,88

Proteina

>3,10

3,10

Bakteriologia

<100.000

9.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

185.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.