Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2016koazaroa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da azaroan?


Hile honen lehenengo egunean, Getxoko familia bat etorri zen gurera eta

10ean, Karrantzako Eskolako lehen hezkuntzako klase bi etorri ziren. Haien

bisitak bi helburu garrantzitsu izan zituen: alde batetik, baserria eta

gaztandegia ezagutu, bisita euskaraz eta ingeleraz eginda, eta beste

aldetik, berdintasunaren gaia lantzea. Hori dela eta, lehenik eta behin

eskolan egon ginen emakumeak baserrian duen lanari buruz hitz egiteko,

eta ondoren baserria ezagutu zuten Miren (euskara) eta Helenen (ingelera)

eskutik.

alt
alt

Azaroaren 24an eta 29an, Garapen jasangarrirako hezkuntzako

kurtsoko talde bi etorri ziren berriz gurera. Lehengo taldea euskaraz

eta bigarrena gaztelaniaz.

alt
alt

Azkenik, Kataluniako bikote baten bisita jaso genuen.


Hilean zehar 6 azokatan izan gara. 5, 19 eta 26an Bilboko Areatzako

merkatuan egon ginen, 20an Zorrozaurreko azoka ekologiko alternatiboan

eta egun berean Errekaldeko azokan. Azkenik, azaroaren 27an Basauriko

Sagarrak taldeak antolatutako azokan egon ginen.




Hilearen erdialdera, Bizkaiko Foru Aldunditik etorri ziren krotalen ikuskapena

egiten. Krotal bat da, animali bat jaiotzean belarrian jartzen zaion belarri-

takoa, hau egiten da animalia berri guztiak identifikatuta izateko. Horrela,

jaiotzen denetik aste betera krotala jartzen zaio txahal edo zekorrari ber

identifikazio-zenbakiarekin, zeina bere bizitza osoan zehar edukiko duen.

Baserri bakoitzari krotal sorta bat ematen diote animaliak jaiotzen diren

heinean erabiltzeko. Animaliari krotala jartzearekin batera, hainbat gauza

egin behar dira: Krotalaren zenbakia Esplotazio liburuan apuntatu behar da,

animaliaren izena (izatekotan), amaren krotalaren zenbakia, animaliaren

sexua, arraza eta Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan alta data apuntatu.

ENBak animaliari identifikazio-agiria egiten dio eta animaliak DAIa jasotzen

du, gure kasuan NANa izango zena. Ikuskapena egiten dute ziurtatzeko

krotalak kronologikoki erabiltzen direla eta animalia guztiak modu egokian

identifikatuta daudela.



Hileko landarea: Sonchus sp.

alt

130 espezie inguru daude Sorchus generoan. Landare hauek moztean

esne-itxurako likidoa galtzan dute. Sustantzia hau iraganean erabilia

izan da, adibidez txerri emeei emateko haien esne kantitatea handitzeko

asmoarekin. Hostoak jan daitezke eta letxugaren antzeko zaporea dute.

Gaur egun landare hau “belar txartzat” hartzen da.



Hile honetan txahal bat eta 2 zekor jaio ziren.




Zer jan zuten behiek?

Hile honetan berriz, behiek alpapa, zalkea, belar siloa, belar idorra eta

pentsu pixka bat jan dute.




Hileko errezeta: Sagar tarta gaztarekin.

Errezeta hau ere askotan egin daiteke… gazta edo sagar gehiago edo

gutxiago, sagar azidoagoak edo hain azidoak ez direnak, edo gazta

suabe edo gogorragoarekin.

Hostore basiko bat egin (errezeta 6 koilarakada irin erabiltzeko moduan

moldatu). Orea zabaldu eta zirkuluetan moztu, opilak egiteko erretiluak

dituen zuloen tamainaren arabera (argazkia ikusi).

Nahastura:

500g sagar purea

200g gazta birrindua

Korintoko mahaspasak

Sagar purea berotu. Gazta birrindua pixkanaka gehitu, etengabeki

irabiatuz dena urtu arte. Noizean behin nahastura dastatzea komenigarria

da guk lortu nahi dugun zaporea lortzeko…gazta gehiago edo gutxiago

pertsona bakoitzaren gustuen arabera.

Erretiluaren zulo bakoitzean bi edo hiru mahaspasa jarri hostorearen

gainean, eta ondoren, sagar eta gazta nahasturarekin bete. Laberatu

20 minutuz 150ºCtara.

Hotz zein bero jan daiteke.

alt


Azaroaren 23an, Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko kanpusean

egondako “Elikadura jasangarria: elikadura berri baterako ikertzeko

beharra” jardunaldian izan ginen. Bost proiektu aurkeztu ziren zeinetan

elikagaiak ekoiztu eta merkatuan saltzeko era desberdinak bilatzen diren,

haietako bat gure proiektua izanda, Vista Alegre Baserria. Jarraian,

partaide bakoitza, I+Dko proposamenak aurkezteko aukera izan zuen,

bai bere proiektuaren inguruan zein elikagaien inguruan orokorrean. Gure

kasuan, 10 bat proposamen aurkeztu genituen eta hauek laster gure web

gunean aurkeztuko ditugu.

alt


Apo txiki hau gure gaztandegitik gertu agertu zen.

alt



Urriko laburpenean Pseudeletia unipuncta beldarrarekin izandako

arazoak aipatu genituen, zeina gure zelaien belarra jaten zebilena.

Normalean, udazkenean, azken belarra moztu barik usten da haziak

aprobetxatzeko eta era naturalean erein ahal izateko. Zoritxarrez,

aurten beldarrak egon direnez hain zuzen ere haziak hozi behar

zirenean, hazia erosi behar izan dugu eta zuzeneko erein behar izan

egin. Adibide ona da ikusteko nola, batzuetan, naturaren eta

abeltzaintzaren interesak ez doazen elkarrekin, eta kasu honetan,

guretzako gehiegizko gastu izan da.

alt


Egurraldia dela eta...

Hile honetan zehar aldaketa handiak izan ditugu eguraldiari dagokionez.

Tenperatura minimoak -0.5ºC eta 11ºC artekoak izan dira, eta maximoak

6 eta 19ºC artekoak. Euri askoko egunak izan ditugu, baina hego-haizeko

egunekin tartekatuta. 237 litro jaso ditugu plubiometroan. Azaroaren

lehenengo astean mendietan elurra egin zuen, urte amaiera honen lehengo

elurtea eta zelaietan lehengo izotzak izan ditugu, nahiz eta leunak izan

ziren.

alt

Egunsenti politak izan ditugu ere.

alt



Saltzen den gatz arrunt gehiena antiglomeratzaile bat (E-536) dauka,

zeina gure gaztandegian ezin dugun erabili ez dagoelako ekoizpen

ekologikoan onartuta. Berez, gatz “ekologikoa” ez da existitzen, beraz

gehigarririk gabeko gatza aurkitu behar dugu. Gure kasuan, Añanatik,

Araba, ekartzen dugu gatza. Gatz hau gehigarririk gabekoa da, nahiz

eta batzuetan bertan dauden algen zatiak dituen.

alt



Esnearen kalitatea






Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

4,25

Proteina

>3,10

3,24

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

202.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.