Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2014ko maiatza PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin dugu maiatzan?

 

Maiatzaren 3an, Urduñako azoka ekologikoan izan ginen; 15ean, berriz,

Karrantzako San Isidro egunekoan.

 

Barakaldoko familia bat etorri zitzaigun bisitan maiatzaren 3an. Gero, 10ean,

Bilboko eta inguruko talde bat etorri zitzaigun.

Azkenik, 31n, Bilboko lagunen talde bat egon zen gurekin.

 

 

Eguraldia dela eta

Eguraldia aurreko hileotan bezain aldakorra izan da maiatzean, tenperatura-

gorabeherekin (eguneko maximoak 13.5-24ºC artean egon ziren, eta

minimoak 3.5-12ºC artean). Egun eguzkitsuak egon ziren, baina gehienetan

ostarteak izan ziren, batzuetan euri finarekin. Guztira, euri gutxi erori zen

(36 litro) azken egunak arte, gero beste hainbeste (40 bat litro) erori zen.

Egun batzuetan, hego-haize bortitza ibili zen.

 

Leire, Oiardo herri arabarrekoa, ikasturte bukaerako praktikak egiten ibili zen (Arkauteko Nekazaritza Eskolan egiten dituen agroekologia ikasketetakoak), abeltzaintzan zein gaztagintzan. Zortea opa diogu.

 

 

Hileko lorea: Poligala arrunta Polygala vulgaris.

Espezie hau Europa osoan dago. Baditu hainbat hizkuntzatan dituen

izenekin loturiko pasadizoak: esaterako, antzina amaren esnearen isuria

areagotzeko erabiltzen omen zen... horregatik esaten zaio ingelesez

“milkwort”, hau da, “landare ona esnerako”. Eskandinavian, berriz,

“Freyjaren ilea” deitzen zen, eta Freyja, besteak beste, maitasunaren,

sexualitatearen, ugalkortasunaren eta edertasunaren jainkoa zen.

Kristautasuna iritsi zenean, izena aldatu zioten landareari, Ama Birjinarekin

lotzeko. Irlandan erabiltzen duten izen arrunta, “lau ahizpa”, loreak izan

ditzakeen lau koloreetatik datorkio: urdina, morea, purpura eta, tarteka, zuria.

 

Zer jan dute behiek?

Behiak bazkatzera irten ziren zenbait egunetan. Apirilean bezala, behien

bazka belarrez, belar-siloz, alpapa lehorrez eta bi kilo pasatxo pentsuz (behi

eta eguneko) osatu genuen. Behi lehorrek, txekorrek eta txahalek ia egunero

bazkatzen jarraitzen dute. Behi bat torka batean kateatuta geratu zen, torka

batzuek dakarten arriskuaren oroigarri. Baserrian etengabe egin beharreko

lanetako bat torka arriskutsuak behar bezala hesituta mantentzea da.

Egun eguzkitsu eta beroagoak baliatuta, beste silo-bola sorta bat egin ahal

izan genuen.

 

 

Batzuetan mekanikarien lana egin behar dugu.

 

 

Baratzea martxan daukagu, nahiz eta ohi baino beranduago, eguraldi

aldakor eta ezohikoa kontuan hartuta. Arazoak ditugu zenbait satorrekin,

euren tunelak egitean behin eta berriz altxatzen dizkigutelako zenbait

landare.

Aurten, suge dezente ikusten ari gara, batik bat nanoak (Anguis fragilis),

baina baita Iparraldeko suge leun (Coronella austriaca) hau ere.

Askotan biperekin nahasten da, baina bipera ez da.

Baratzeko konpostean musker berde hau topatu genuen (Lacerta

viridis).

Urtero lez, tximeleta desberdinak ikusten ari gara gaztandegiko paretan,

larreetan eta baserrian. Maiatzean, plusia (Autographa gamma,

neurtzailea izenarekin ere ezaguna) ikusi genuen; tximeleta horien

populazioaren zati handi bat iparralderantz joan ohi da udan, eta udazken/

neguan itzuli hegoaldera (hil egiten dira izozteekin).

Calliteara pudibunda ere ikusi dugu, zuhaitz kaduzifolioen hostotzaz

elikatzen den tximeleta, bereziki sahatsez, haritzez, elorriez eta urkiez.

Tximeleta hori egoten da Karrantzan oro har, eta Vista Alegre

baserrian ere, zuhaitza mota hori eta zuhaixka ugari isolatuta edo

zuhaiztietan mantendu direlako.

Zenbait koleoptero ere ikusi ditugu, baina ez diegu izenik jarri. Inork

informazioa eman ahal izango baligu, asko eskertuko genioke.

 

Hileko errezeta
Porruak jogurt-saltsan

2 koilarakada limoi zuku

Limoi erdiaren azal birrindua

Perrexila eta ezkaia (nork bere gustura)

Gatza eta piperbeltza

Bi kikara eta erdi ur

4 porru zatikatu

Saltsa:

300 g jogurt natural

koilarakadatxo 1 mustarda (kontuz alergiekin)

4  gorringo (irabiatuak)

Gatza eta piperbeltza

koilarakada 1 limoi zuku

Sartu lehenengo bost osagaiak lapiko batean eta berotu poliki irakin arte;

utzi motel irakiten 10 minutuz. Iragazi.

Erantsi zatikaturiko porruak, berotu poliki eta irakin motel 10-15 minutuz,

porruak bigun baina desegiten ez direla egon arte.

Bitartean, egin saltsa osagai guztiak lapiko batean sartuz eta, irakin arte

berotuz, 10-15 minutuz  etengabe irabiatuz, loditu arte. Bota saltsa porruen

gainera eta jan bero.

 

 

Hilabete honetan hiru txekor jaio dira

 

 

Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza

Emaitza onena

Primarako emaitza

Gantza

3,74

>3,70

>3,70

Proteina

3,26

>3,10

>3,10

Bakteriologia

11.000

<10.000

<100.000

Zelula somatikoa

328.000

150.000

<400.000

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.