Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2022ko maiatza PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen maiatzean?


Hilaren 13an, Karrantzan bizi diren eta esnekiei buruzko ikastaro batean

parte hartzen ari diren hainbat lagun etorri ziren baserrira.


22an, Ramaleseko kontsumo taldea etorri zen guregan.





Egurraldia dela eta...

Maiatza oso hil lehorra izan zen, beraz, euri-neurgailuan 39 litro

besterik ez genuen jaso. Tenperatura oso altuak izan genituen;

egun batean, baita 32 ºC ere. Euria 6 egunetan bakarrik egin zuen.


Behiek zer jan zuten?

Apirilean bezala, hileko egun eguzkitsuetan animalia guztiak bazkatzera irten

ziren, eta esne-behiek alpapa- eta ilar-bazka, pentsu, belar siloratu eta

"berde" apur bat ere jan zuten.


Bigantxak belardiz belardi eramaten jarraitzen dugu, erabilgarri dagoen

larrea aprobetxatzeko.


Eguraldi eguzkitsu eta lehorrari esker, belar dezente siloratu genuen.

alt



Zekor bi jaio ziren


Hileko errezeta: Arkume-txuleta “tandoori” erara

Indiar jatorriko errezeta hau min-mina edo ez hain mina izateko molda daiteke,

zenbat piperbeltz min xehatua eransten zaion. Kontuan izan errezeta honen zati

bat kontsumitu aurreko egunean prestatzen dela.

8 arkume-txuleta

Kikara bat jogurt natural

Kikara laurden esne-gain

3 koilarakada limoi-zuku zukutu berri

6 cm-ko jengibre natural zati bat, zurituta eta fin zatituta (edo jengibre-hautsa,

naturala topatu ezean)

4 baratxuri-ale handi, zurituta eta fin zatituta

Koilarakada bat ozpin

Koilarakada bat garammasala

Koilarakada bat kumino

Koilarakada bat piperrauts

Koilarakadatxo erdi kaiena-piper

Koilarakadatxo laurden maza

Koilarakadatxo laurden intxaur muskatu

Gatza

2 koilarakada landare-olio

3 koilarakada gurin urtu

Egin zeharkako hainbat ebaki txuleta bakoitzean. Katilu handi batean, irabiatu jogurta

esne-gainarekin, erantsi limoi-zukua pixkanaka eta etengabe irabiatuz (kontuz, ez

mintzeko), baita espeziak eta koilarakadatxo bat gatz ere. Sartu txuletak nahaski

horretan eta eman pare bat buelta, ondo bustita gera daitezen. Estali katilua eta

sartu hozkailuan.

Biharamunean, erantsi olioa nahaskiari eta eragin txuletekin. Atera txuletak nahaskitik

eta utzi giro-tenperaturan 30 minutuz.

Bota gatza txuletei eta jarri grill baten azpian (edo gainean, barbakoa erakoa bada) 8

minutuz, eta eman buelta behin alde biak gorri daitezen. Opilgintzako brotxa batekin,

busti gurin urtuarekin eta jarri grillean alde bakoitza beste bi minutuz.


Larunbatero, Bilboko baserritarren azokan izan ginen, eta maiatzaren 28an, Karrantzan,

aurpegi beltzeko ardi karrantzarraren azokan.

alt


Maiatzean, intsektu asko ikusi genituen. Armiarma txikien "habiak" sarritan ikusten ditugu;

mehatxutzat jotzen duten edozer sumatzen dutenean, sakabanatu egiten dira.

alt

Harri bat mugitu eta "habia" hau aurkituko genuen, baina ezin izan

dugu identifikatu zer intsektu-mota diren.

alt

Aurten, txitxartxoen (Cercopidae familiakoak) larbek uzten dituzten

masa apardun asko daude; horiekin, elikatu eta garatu bitartean babestu

egiten dira.

alt
Azkenik, hauxe ikusi genituen tximeleta ugarietako bat da
alt


Bere habirako gauzak batzen zegoen gailupa hau (Pyrrhula pyrrhula) ikusi

genuen.






Esnearen kalitatea



Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,61

Proteina

>3,10

3,26

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

388.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE

6 cm-ko jengibre natural zati bat, zurituta eta fin zatituta (edo jengibre-hautsa, naturala topatu ezean)

4 baratxuri-ale handi, zurituta eta fin zatituta

Koilarakada bat ozpin

Koilarakada bat garammasala

Koilarakada bat kumino

Koilarakada bat piperrauts

Koilarakadatxo erdi kaiena-piper

Koilarakadatxo laurden maza

Koilarakadatxo laurden intxaur muskatu

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.