Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2020ko abuztua PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen abuztuan?


Elenak eta Jandrak uztailean amaitu zituzten beren kontratuak

gaztandegiarekin, eta Azucena hasi zen lanean.

alt



Egurraldia dela eta....

Zoritxarrez, abuztuko egun batzuetan hego-haizea izan zen, eta

horrek lurra lehortu eta belardiak oso larre gutxirekin utzi zituen,

ekaitz batzuek euria bota arren eta abuztuaren 29an 40 litro euri

bota arren. Hego-haizeak hodei lentikular oso bereizgarriak sortzen

ditu.


Egunsenti ikusgarriak ere izan genituen.


Tenperatura maximoa 33,5ºC-koa izan zen (itzaletan), eta minimoa,

berriz, 13ºC-koa (oraindik ipar-haizea eta zeru argiak zeudenean).




Zer jan zuten behiek?

Egunero atera ahal izan ziren bazkatzera, baina gero eta larre gutxiago

zegoenez, bazka (ilar lehorra, alpapa eta belar-siloa) eta pentsu apur

bat ere eman genizkien.


Udako azken belarrari hazten, loratzen eta haziak sortzenutzi genion.

Horrela, hazia eroritakoan, larrea berez birsortuko da, modu naturalean.

Era berean, belarra moztu ondoren, behiak kimu berriak jatera sartu ahal

izango dira.

alt
Txahalak apur bat gehiago bazkatu ziren,

eta, beti bezala, gazten seruma igo genien dieta osatzeko, horrela

hondakin izan litekeena elikadurarako lehengai bihurtuta.

alt



Hileko errezeta: Luzoker-gazpatxoa

Aurten udara beroa izan denez eta baratzean luzoker ugari izan dugunez,

barazki horrekin egiten diren errezetak bilatu nahi izan ditugu. Hona ekarri

duguna tomateaz egiten den errezeta tradizionalaren moldaketa bat da.

Egun bero batean hasierako plater gisara jatea gomendatzen dizuegu.

Gainera, erraz prestatzen da.

1 tipula zuri oso txiki edo baratxuri-erakoa (ajera)

1 baratxuri-ale, txikia

2 luzoker, azala kendu gabe, azal fina badute

¼ - ½ katilukada martorri,edo perrexil edo albaka fresko (edo gutxiago,

hauts-eran badago)

1-2 koilarakada limoi- edo lima-zuku

1 katilukada jogurt natural edo greko

¼ katilukada esne-gain

3/4 koilarakada txiki gatz

¼ koilarakada txiki piperbeltz zuri

1 koilarakada oliba-olio

Sartu osagai guztiak katilu batean eta irabiatu irabiagailuaz, testura

krematsua lortu arte. Sartu hozkailuan. Jango den egunaren bezperan

egin daiteke. Zerbitzatu aurretik, probatu eta doitu gatza, belarrak eta

limoia. Jan hotz.


Abuztuan, hiru behi erditu ziren, eta bakoitzak zekor bat izan zuen.

Txahalik ez jaiotzea gero eta “bitxiagoa” (susmagarriagoa?) da.




Hileko lorea. Kalabazina. Curcubita sp.
alt

Nekazaritzako bioaniztasunaren parte diren gure espezie-sortarekin

jarraitzen dugu; kasu honetan, kalabazinaz ari gara, zeina bere

garaian elikagai gisa erabiltzeko ekarri zen. Kalabazinak Ameriketa-

tik etorritako kukurbitazeoen familiakoak dira. Hala, kalabazina lan-

darearen fruitu heldua izan arren, kalabazina lorearen obarioa denez,

(ikus adibide gazte baten argazkia), sukaldean barazki gisara

erabiltzen da.

alt

Kalabazinek balio kalorifiko txikia dute (17kcal/100g kalabazin

fresko), baina hainbat mikronutriente dakarte. Landareak ez du

bazka-baliorik, baina leku batzuetan txerriei edo oiloei kalabazin

zaharrak ematen zitzaizkien, eta oraindik ere ematen zaizkie,

dieta osatzeko.


Aurten, tximeleta ugari ikusi ditugu, besteak beste kalimorfa (Euplagia

quadripunctaria).

alt


Bilboko Areatzako Azoka larunbatero egin da, baina COVIDaren

pandemiaren egoerak okerrera egin duenez, baliteke laster barru

bertan behera geratzea. Hain zuzen, egoera normalean garai

honetan egiten diren beste azokak bertan behera geratu dira.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

 



Gantza

>3,70

3,73

Proteina

>3,10

3,17

Bakteriologia

<100.000

16.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

278.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.