Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2020ko ekaina PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen ekainean?


Ekainaren 8an eta 9an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren

ikuskapena izan genuen; ausazko analitikak egiten ditu elikadura-

industrietan. Ez da izan tokatu zaigun lehenengo aldia. Oraingoan,

gure gazta heldu eta freskoen laginak eraman zituzten, Listeria

monocytogenes, Salmonella ssp edota Estafiloenterotoxina duten

ala ez egiaztatzeko. Gazta freskoaren analitikaren emaitzak erakutsi

du ez duela elementu negatibo horietako batere. Beste emaitzak

oraindik faltatzen dira.

alt



Joan den hilean, bigantxa misto bat jaio zen, eta saldu egingo dugu.
alt
14an, ostera, esnea emateko gai den bigantxa bat: ederki ospatu dugu!
alt




Ekainean ere, eguraldia oso aldakorra izan zen: egun batzuk epelak

eta lehorrak izan ziren, 30 ºC-tik gorako tenperaturekin; beste batzuk

, aldiz, freskoagoak eta hezeagoak, 20 ºC-tik gertuko tenperaturekin.

Plubiometroan, 110 litro baino gehiago jaso genituen, ohi baino askoz

ere gehiago.

alt


Zer jan zuten behiek? Eguraldi onari esker, egun askotan bazkatzera

irten ziren, baina berdea nahiz belar eta pentsu apur bat ere eman

genien, osagarri.

alt
alt



Hileko errezeta: ezti-karamelua gazta freskoaz

150 g gazta fresko

2 banana

120g mugurdi

Karamelurako:

150 g azukre

100 g ezti

100ml ur

Limoi-tanta batzuk

Prestatu karamelua: jarri zartagin batean azukrea, eztia eta ura limoi-

tanta batzuekin, eta eragin etengabe. Berotu, harik eta karamelu bihurtu

arte. Kendu sutik eta utzi egonean, agertu ohi den aparrak behera egin

dezan.

Jarri karamelua sukaldeko bi paper artean eta zabaldu arrabol batekin,

ahalik eta meheena bera. Utzi hozten gogortu arte eta kendu papera.

Kendu azala bananei eta moztu xerratan. Moztu gazta freskoa xafla hori-

zontaletan.

Muntatu geruzatan, gazta freskoa, banana, mugurdiak eta karamelu-puskak

tartekatuz.

Ondoren, jakina, jan eta gozatu!




Hileko lorea: Teucrium pyrenaicum

alt

Munduan ehunka Teucrium espezie dauden arren, espezie

zehatz hau Pirinioen eta Europako mendien artean baino ez

dago, aurkitu dugun informazioaren arabera. Gure baserrian,

bi tokitan dago, harkaitz edo harrien gainean. Sastraka ba-

xuetan hazten da, eta iraganean tripako mina sendatzeko

erabili zen. Ez du bazka-baliorik. Uste denez, Teucrium izena

Troiako Teucer erregearen izenetik datorkio.



Aurreko hiletan tximeletak ikusi bagenituen ere, batzuk oso goiz

urteko sasoia kontuan hartuta, orain askoz gehiago daude, bai

kopuruari bai espezieei dagokienez. Esaterako, hauxe: hegazterren-

tximeleta (Agalis io).

alt



Koronabirusa izan zezakeelako bajan zegoen lantaldeko kide bati beste

analitika bat egin zitzaion, eta negatibo atera zen berriro. Une horretan,

berriz galdetu genuen odol-analitika egitea komenigarria ote den, eta

ezetz erantzun ziguten; lankideari alta eman zioten, lanera itzultzeko.

Gure ustez, hausnarketa serioa egin behar da testen, beren fidagarrita-

sunaren eta egoera zalantzagarrietan jokatzeko moduaren gaineko

informazioaren bilakaerari buruz. Une honetan, gure lankideak birusa izan

duen ala ez argitzeko baieztapen ofizialik ez dago.

Aurten ere, Gurutzetako Ospitaleak (Barakaldo) Vista Alegre gaztak eta

jogurtak sartu zituen bere menu berezi ekologikoan, ekainaren 5ean, In-

gurumenaren Nazioarteko Egunean, hain zuzen. Ekimenak, aurten, esan-

gura berezia izan du, kontuan hartuta COVID-19aren krisian zer-nolako

garrantzia hartu duen tokiko eta kalitateko janariak.



Zorionak eman nahi dizkiogu Mireni, ekainaren 6an bere alaba jaio zelako.

Besarkada handi bat, halaber, Vista Alegre taldeko gainerako kideei.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza



 

Gantza

>3,70

3,71

Proteina

>3,10

3,26

Bakteriologia

<100.000

33.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

247.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.