Zer gertatu da maiatzean?
Hileko lorea. Mitxoleta (Papaver rhoeas) |
| Mitxoleta espezie belarkara da, urterokoa, laborantzetan nahi izaten ez direnen artean nabarmena[. Gure baserrian, toki gutxitan agertzen da, normalean baratze edo lorategi-eremuetan. Mitxoleten haziek urteak eman ditzakete lurrean lo, eta lurra mugitzean ernamuintzen dira. Landare bakoitzak 400 lore sor ditzake urtean, baina banan- banan, eta lore bakoitzak egun bat besterik ez du irauten. Haziak beltzak dira, eta jangarriak, dela bakarrik, dela ogi-osagai gisa, adibidez. Frantziako estatuan, esaterako, olio oso preziatua ere ateratzen dute hazietatik. Petaloen tinta gorria zenbait botika eta ardotan erabiltzen da, eta petaloak eurak, lehortzen direnean, pot- pourrietanbaliatzen dira. Medikuntza tradizionalean, hezuerirako, hainbat min-motatarako edo somnifero gisa erabili izan da. Persian, mitxoleta maitasunaren sinboloa zen. Abeltzaintzaren ikuspuntutik, kontuan hartu behar da landarea toxiko samarra dela abereentzat.
|
Maiatzean, esnea ekoizten duten euskal baserrietako berezko eguneroko eginkizunez gain, beste silo-sorta bat egin genuen,
|
| eta, hilaren amaieran eguraldi ona egin zuenez, baita beste belar lehor sorta bat ere. |
|
| Halaber, eremu batzuetan sastraka moztu genuen, eta makineria eta baserriko beste elementu batzuk ─uharka bat eta ur-tanga bat, kasu─ mantentzeari eta konpontzeari ekin genion. Uharkek 40 urte baino gehiago dituzte, eta teilatuetatik gertu jartzen dira euri-ura hartzeko eta biltegiratzeko. Kasu honetan, zekorren etxolakoa konpondu genuen. |
|
| Gure inguruko baserritar batzuek herbizida baliatzen dute oraindik beren baserriak kudeatzeko. |
| Herbizidek nahi ez diren landareetan berehalako “eraginkortasuna” dutela eman badezake ere, haien eraginkortasuna askoz txikiagoa da kontuan hartuta landare horiek denbora gutxian berriz koloni- zatzen dituztela eremu berak. |
| Aspaldi, inguru honetan, auzo batek erbizidak karduak kontrolatzeko baliatu zuen. Hona hemen toki horren gaur egungo irudia. Dena den, herbiziden erabilerak baditu beste ondorio batzuk, ez hain nabarmenak, sistema hidrologikoan sartzea, adibidez. Baserri ekologikoa garen aldetik, saiatzen gara herbizidez baliatzen diren pertsonekin ados jartzen ez ditzaten erabili guk kudeatzen ditugun lurrekiko mugetan edo haize nagusiak gure lurretarantz jotzen duenean.
|
|
Hileko errezeta :txanpiñoi-kroketak
Eskerrik asko Mari Natiri errezeta hau helarazteagatik.
Litro bat esne oso
Tipula erdia
Oliba-olioa
6 txanpiñoi handi (Portobello, esaterako)
Nahi beste gazta birrindu (gure iradokizuna: Vista Alegre gazta findu erdia)
Gatz apur bat (hautazkoa)
150 g irin
Ogi birrindua
Txikitu tipula eta frijitu olio ugaritan. Erantsi irina (eta gatza, nahi izanez gero) eta frijitu apur bat, horitu arte.Erantsi esnea pixkanaka eta eragin, pikorrik sorez dadin. Gehitu gazta birrindua eta jarraitu eragiten.
Zartagin batean, frijitu txanpiñoiak olio apur batean. Egindakoan, erantsi orea eta jarraitu eragiten.
Egin ore-bolak, estali ogi birrindu geruza batekin eta frijitu justu jan aurretik. |
Egurraldia dela eta...
|
Eguraldiak aldakorra izaten jarraitzen du. Hilaren hasieran, ekaitzak izan genituen, trumoi, tximista eta guzti; behin, pikoten tamainako txingorra ere bota zuen. Beste behin, halo bat ikusi genuen eguzkiaren inguruan, |
|
| eta egun argietako egunsentian zeru koloretsuez gozatu genuen. |
| Guztira, 69 jaso genuen plubiometroan, eta gehieneko tenperaturak 30 ºC-ra igo ziren hilaren amaieran, oso altuak urtaro honetarako. |
Zer jan zuten behiek?
Nagusiki, belarra eta bazka, bai eta, osagarri, silo eta pentsu apur bat ere. | Maiatzean, zekor bat jaio zen. |
Baratzea abian da, eta baditugu ilarrak, tipulak, letxugak, piperrak, tomateak, azenarioak, porruak, patatak, luzokerrak, kalabazinak eta zerbak. Tomate-landareak jartzeko eremu bat garbitu genuenean, apo txiki hau agertu zen. |
| Oraindik ere narrasti ugari ikusten ari gara, ohi baino gehiago, eta izan ditugun tenperatura epelengatik delakoan gaude; besteak beste, hainbat espezietako suge anitz, ziraunak (Anguis fragilis) eta musker berdeak (Lacertaviridis) ikusi ditugu.
|
Esnearen kalitatea
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
3,57
|
Proteina
|
>3,10
|
3,22
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
23.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
232.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|