Vista Alegre Baserria Landako zaporeak
Menu nagusia










Landako zaporeak. Elikadura burujabetzarantz Vista Alegre baserrian



1- Sarrera

2- Vista Alegre baserrira sarrera

2.1- Egungo abeltzaintza-jarduera

2.2- Abeltzaintzari eusteko joera handiagoa

2.3- Esnearen eraldatzea eta merkaturatzea

 




1- Sarrera

“Vista Alegre”  baserria Matienzo auzoan dago, Karrantzako udalerrian (Bizkaia). Hiru belaunalditan zehar bertako biztanleek behi-esnearekin egin dute lan, esnea ekoiztu eta saldu dute, eta bigarren mailan, haragia merkaturatu dute.

 

Behiekin lanean hasi zirenetik, familia honek esne-zentralei saldu die esnea. Hala ere, urteak joan ahala, horien etengabeko boterea eta kontzentrazio ekonomikoa ikusirik, eta abeltzaintza-populazioaren botere galtzearen ondorioz, zentralek esnea saltzeko inposatzen dituzten baldintzak (prezioak, ordainketa-datak, jasotzeko baldintzak, …) argi eta garbi kaltegarriak dira abeltzaintzaren kolektiboarentzat orokorrean, eta bereziki, familia honentzat.
Era berean, euskal erakundeek eta Estatuko eta Europako erakundeek sustatutako abeltzaintzarako politika euskal baserrien esne-ekoizpen areagotu eta industrializaziorako joera garbia ezarri du eta nabarmenki handitu da baserrietatik ekarritako sargaiekiko menpekotasuna eta bertako baliabideak erabiltzea gutxitu, batez ere lurra. Joera indartzaile horrek hasieran Vista Alegre baserrian eragin zuen, baina familiak horri uko egin zion jendarte, ekonomia eta ingurumen alorretan iraunkorra ez zen abeltzaintzara  bideratzen zituela.


Agiri honek Vista Alegre baserriko behien esnearen egungo ekoizpen eta merkaturatze egoeraren berri ematen du, eta baita baserriko esnearen salmentaren aniztasuna ekarpena egiteko helburu berria ere. Eta bide batez, esne-zentralekiko beren menpekotasuna gainditu. Zehazki kontsumitzaileen esku jartzea, pasteurizatutako esne likidoa, jogurta likidoa, gazta freskoa eta pasta biguneko gazta.
Proiektuak hiru ardatz nagusi ditu: (i) Vista Alegre baserriko abeltzaintza-jardueraren ingurumen eta jendarte iraunkortasuna handitu, areagotu gabeko ohiko ekoizpenetik ekoizpen ekologikora igarotzeko: 2011ko apirilean baserriak abeltzaintza ekologikoan alta eskatu du; (ii) ustiapenean bertan esnea eraldatzean (iii) esnea, jogurta eta gazta zuzenean kontsumitzaileei saldu 2011ko udatik aurrera.

Aurkibidea

 



2-
Vista Alegre baserrira sarrera

Vista Alegre 100 urtez behi-esnea ekoiztu eta saldu du. Autokontsumorako – barazkiak, frutak, oilaskoak, txerriak, untxiak eta ardiak – ekoizpen-aniztasun tradizionala mantentzen du, merkatuari begira esnekien ekoizpenean berezitu den heinean.

Aurkibidea

 



2.1-
Egungo abeltzaintza-jarduera

Egun, Vista Alegre baserrian 32-40 behi-frisiar jezten dira. Artaldea apurka berritzeko aurerakoen hazkuntza egiten da. Egun, normalean, 3-9 txekor daude (0-6 hilabete) eta hogei txahal (6-24 hilabete). Behiek 7 urteko bizitza-luzera dute, eta batez beste 5 edoskitze dituzte, 305 egunekoa gutxi gorabehera.
Vista Alegre baserriak 30 lur-hektarea inguru ditu, gehiengoa errentamenduan. Bere abeltzaintza-karga (animalia handien kopurua hektareako) 2UGM/ha-koa baino gutxiagoa da.
Egun, baserriak jardunaldi osoz lana bi pertsonari ematen dio.
2011. urtera arte, abereen elikadura ohikoa izan da, baina ez areagotutakoa. Horrela, elikadurak  bazka osagai garrantzitsua du (belarra, alpapa, velar-siloa eta arto-siloa), baina pentsuen eta bestelako osagaien menpe ere badago (soja, % 25 eta garagarra % 75). Etorkizunean, ekologikoan alta eman duenez, soja erabat kenduko da. Behiak bazkatzera ateratzen direa martxoa/apiriletik azarora arte (eguraldiaren arabera). Txekorrek, eta batez ere txahalek, pentsu-konposatuen osagarriekin bazkatzen dute.


Aipatu den bezala, esnea esne-zentraletara saltzen da, nahiz eta 90. Hamarkada hasieratik abeltzaintza-elkarteen bidez saldu den eta egun  SAT-Valle de Karrantza-tik.

Aurkibidea

 



2.2-
Abeltzaintzari eusteko joera handiagoa

90. hamarkada hasieratik eta abeltzaintza-jarduera nolabaiteko aregoatzea egon ostean, Vista Alegre baserriko familliak uko egin dio bestelako esne-behitegietan ikusten diren industrializazio prozesuetan oraindik gehiago sakontzera ( inportatutako pentsu-konposatuetan batez ere oinarritutako elikadura, behiaren esne-etekin handia, enbrioiak erostea, abereak etengabe ukuiluratzea, minden isurtzea …) eta, izan ere, areagotze prozesu horren contra ari da. Horrela, behiei ematen zaizkien pentsu-konposatuen zenbatekoa jaitsi da, behiek eguraldiak uzten duen hilabeteetan bazkatzen dute eta hobeto orekatu da abeltzaintza-karga. Ez da hain esne-etekin handia eskatzen, baizik eta esnearen kalitatea hobetzean dago erronka.

Hasteko animaliaren ongizaterako abantaila zehatz batzuk bermatzen dira (osasun-arazo gutxiago, albaitaritza-produktu gutxiago erabiltzea), ingurumenerako (minda kantitate gutxiago, elikagaien inportazioan energi-kostu gutxiago, bazken bioaniztasun handiagoa, …) eta esnearen elikadura-kalitate eta osasun-kalitatearentzat (Koipe asegabe eta proteína gehiago, …).



Hala ere, aipatu den bezala 2011ko apirilean abeltzaintza-ekologikoa izatera pasa zen, eta hórrela tokiko baliabideak maximizatu da, abeltzaintza-karga oraindik gehiago murriztu da eta egungo abeltzaintza-jardueran ohikoak diren osagaiak ezabatu dira, batez ere (nahi ez den) trangenikoak egotea (soja eta artoa) eta Rumex-en aurka noizean behin herbizidak erabiltzea. Antibiotikoak  bezalako albaitaritza-produktuak are gutxiago erabiltzean datza. Hala ere, esan beharra dago, behien esne-etekina jaisterakoan haien osasun-arazoak gutxitu zirela eta oso gutxitan erabiltzen direla antibiotikoak Vista Alegren. Ekologikorantz joateak esan nahi du produktu kimiko eta trangenikoekin egindako elikagaiak ere ezabatu behar direla.

 


Ekologikorantz urratsa Vista Alegre Europako ekoizpen eta kontsumo iraunkorraren erakundeen planen barruan dago (nekazaritzarako ekintza-planak bezala, garapen iraunkorrerako ingurumen-estrategiak, klima-krisiaren kontrako planak eta kontsumo iraunkorrerako planak).

Aurkibidea

 



2.3-
Esnearen eraldatzea eta merkaturatzea

2011ko udatik aurrera esnea Vista Alegre baserrian bertan eraldatzen da eta gutxinaka esne-zentraleetara saltzeari utziko zaio. Horretarako, baserri ondoan, gaztandegia erakia da. Bertan soilik Vista Alegre baserriko esnea erabiltzen da, pasteurizatutako esne likidoa eta eratorritakoak ekoizten dira, adibidez, jogurta eta gazta mota ezberdinak.


Esnea ez da homogeneoa izango, eta garbiki ikusiko da koipean duen edukia eta ekidingo dira esnearen homogeneizazioan egon daitezkeen osasun arazoak,  horien inguruan oraindik ere baitaude eztabaida zientifiko biziak. Behiek bazkatzen dutenez eta konposatutako pentsu gutxiago jatean, esnearen elikadura-kalitate hobea bermatzen da, Omega 3 eta 6, kaltzioa eta proteinen arteko harreman ona dela eta.

 



Esnea pasteurizatzen da gehigarririk edo kontserbagarririk erabili gabe. 7 eguneko iraungitzea du, nahiz eta 4 egunetan hartzea gomendatzen den bere elikdura-onurak maximizatze aldera.

 


Jogurta eta jogurt likidoa pasteurizatutako esnearekin egiten dira eta ez zaie azukrerik gehitzen.Horientzako, iraungitzea 28 egunekoa da. Bestelde, gazta ere pasteurizatutako esnearekin egiten da eta kontserbagarri bakarra gatza du. Iraungitzea gaztaren araberakoa da (adibidez, gazta freskoak 7 eguneko iraungitzea du).  
Produktuak zuzenean merkaturatzea pentsatzen ari da, eta horrela bitartekariak ezabatu eta kontsumitzaileentzako eskuragarri dagoen informazioa maximizatu. Horrela, proiektuaren baserri-ekologikoan eragin nahi bere osotasunean, eta baita elikadura-burujabetzari egiten ahal dizkio ekarpenak azpimarratu. Beraz, kontsumo-ekoizpen taldeei beren produktuak Nekasare sareko taldeko saskietara sartzea planteatzen da. Eta era berean, Karrantzatik ahalik eta gertuen dauden komertzio txiki eta ostalaritza instalazioetan horiek saldu (eremurik aproposenak Enkarterriak, Meatzari Eremua, Ezkerraldea eta Bilbo).

Era berean, kontsumo-taldeek, eskolek eta interesatutako beste edozein pertsonak gidatutako bisitak egitea erraztuko da, lekuan bertan Vista Alegre baserriaren ekimena ikus dezaten. Bisita horiek euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz eskaintzen dira.

 

Balmasedako kontsumitzaleen taldeakbisita bat egiten (2011ko ekainean)

Aurkibidea

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.