Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2022ko abendua PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen abenduan?




Abenduaren 2an, Karrantzakoak diren edo sustraiak Karrantzan dituzten

lagun hauek bisitatu gintuzten.

alt



Egurraldia dela eta...

Eguraldia oso aldakorra izan zen abenduan, gorabehera handiekin:goiz

batzuetan, izotza eta 1,8 ºC-ko tenperatura izan genuen;

alt

beste batzuetan, eguzkia ateratzeaz batera, 9 ºC-tik gorako tenpera-

tura. Tenperatura maximoak 8,2 eta 19,9 ºC artekoak izan ziren.

Zenbait egunetan, goialdeetan elurra izan zen,


eta beste zenbaitetan, berriz, eguraldi eguzkitsu eta epela. Guztira,

50 litro bildu genituen euri-neurgailuan. Beste behin ere, egunsenti

ederrak izan genituen.




Behiek zer jan zuten?

Alpapa lehorra, belar siloratua eta pentsu apur bat. Ez genien “berderik”

eman, eta ez ziren bazkatzera atera, egun batzuetan bigantxak eta behi

lehorrak izan ezik.




Hileko errezeta: kalabaza-tarta

2 katilu irin
2 koilarakadatxo legamia-hauts
Koilarakadatxo bat gatz
Koilarakadatxo bat eta erdi kanela-hauts
2 koilarakadatxo espezia nahasi (“mixed spice”)

Katilu bat oliba-olio
Katilu bat jogurt natural
4 arrautza
Katilu bat azukre beltzaran
Katilukada erdi azukre zuri
2 katilu kalabaza-pure
Koilarakadatxo bat eta erdi banilla-esentzia

Berotu labea 170 ºC-tan.

Elkartu, oso ondo nahasiz, irina, legamia, gatza, kanela eta espezia nahasiak.

Beste ontzi batean, irabiatu ondo arrautzak eta erantsi, ondo nahasiz, jogurta,

olioa, banilla, azukre beltzarana eta azukre zuria, eta, azkenik, kalabaza-purea.

Sartu laberako moduko ontzi batean eta eduki labean 30-35 minutuz.


Baserritarren asteroko azokara joateaz gain, Karrantzako azokan izan

ginen (abenduaren 10ean), hala nola Leioan (abenduaren 11n)


eta Bilboko San Tomas Egunekourteroko azoka garrantzitsuan, aben-

duaren 21ean. Sektorea pozik dago, orain baserritarren postuak es-

parruaren erdigunean daudelako eta horrek abantaila nabarmenak

dakartzalako ikusgarritasunari, irisgarritasunari eta, ondorioz, sal-

mentei dagokienez.




Abenduaren 15ean, esnea eman genion Elikagaien Bankuari, Gabonetan

egiten duen bilketa solidarioko kanpainan laguntzeko.




Hileko landarea. Cyperus eragrostis

alt

Espezie hau jatorriz Europakoa izan ez arren, ingurune hezeetan,

baina urrietan, finkatu da. Ez du bazka-baliorik.


2 mm-ko diametroko fungus ñimiño hau
alt
eta armiarma delikatu hau ikusi genituen.

Masusta hauek ere ikus genituen, zer eta abenduan heltzen!
alt


Masusta hauek ere ikus genituen, zer eta abenduan heltzen!
alt


Esnearen kalitatea



Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

4,14

Proteina

>3,10

3,28

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

140.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.