Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2022ko azaroa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen azaroan?


Egurraldia dela eta....

Hilaren erdialdean, eguraldia udazkenekoa bihurtu zen, hotza eta

hezea. Tenperatura 4,4 ºC-tara jaitsi zen goizetan eta mendi-gail-

urretan elurra egin zuen. 191 litro ur bildu genuen euri-neurgailuan.

Ezohiko ilunabarrak izan genituen.




Zer jan zuten behiek?

Alpapa lehorra, belar siloratua eta pentsu pixka bat. Ez genien

belar freskorik eraman, eta ez ziren bazkatzera atera.



Hileko errezeta: jogurt-tarta

3 arrautza

150 g azukre

500 g esne-jogurt natural

300 g gazta krematsu

Koilarakada bat arto-irin fin

Limoi baten azal birrindua

Berotu labea 180 ºC-tan.

Irabiatu arrautzak azukrearekin batera. Erantsi eta nahasi, lehenik,

limoiaren azal birrindua, gero jogurta eta azkenik irina. Jarri laberako

papera, edo olio edo koipe pixka bat, laberako erretilu batean eta

zabaldu nahaskia gainean. Utzi labean 40-45 minutuz (edo luzaroago,

beharrezkoa bada).



Hileko lorea. Esne-belar biribila (?) (Euphorbia peplus)

alt

Landare hau ia Europa osoan dago eta, gaur egun, soro landuak,

lorategiak eta arrazoiren bategatik bestelako lur "irauliak" koloniza-

tzeko joera du. Bere lore berdeek modu leherkorrean barreiatzen

diren haziak sortzen dituzte, lurrean oso iraunkorrak direnak eta

urteak igaro ondoren ernamuin daitezkeenak. Beste Euphorbia bat-

zuen antzera, ohiko medikuntzan oso erabilia den izerdi toxikoa sor-

tzen du, eta, duela gutxi eginiko ikerketa baten arabera, interesgarria

izan daiteke azaleko minbizia kontrolatzeko.



Koartza hauskara hau (Ardea cinerea) zizare bila ibili zen gure larre-

etako batean.

alt



Bilboko asteroko azokara ez ezik, bertako beste azoka batera ere joan

ginen, non gure gazta onduak arrakasta handia izan zuen. COVIDaren

eraginez, azken bi urteetan ez da San Tomas azoka egin Bizkaiko hiri-

buruan, baina aurtenbueltan izango da eta, beste askoren antzera,

azaroan bertan parte hartzeko eskaera egin genuen. Zein baserritarrek

lortuko duten lekua jakin nahi dugu, eta zehazki azokako zein lekutan

jarriko dituzten; izan ere, azokaren erdialdetik kanpoaldera bidali

gaituzte, eta horrek zuzeneko eragina du salmentan.




Etxaldeko eguneroko ohiko lanez gain (behiak jetzi eta abar),

zelaietako sasitza kendu, minda barreiatu, eta eraikinetako

akatsak konpondu ditugu.

Baratzea ia hutsik dago garai honetan, baina badugu azenariorik,

bruselazarik edota tomateren bat. Azaloreak, porruak eta buru-

azak landatu ditugu, egunik hezeenak baliatuta.

alt


Esnearen kalitatea



Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

4,00

Proteina

>3,10

3,24

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

220.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.