Hileko errezeta: Dilista krematsuak
300 g kuia
300 g dilista (aurrez uretan bustita)
250 g ziazerba (bestela, zerbaren orri berdea erabil daiteke)
2 tipula ertain
2 koilarakadatxo jengibre-hauts edo 20 g jengibre-sustrai
2 baratxuri-ale
2 koilarakada oliba-olio
2 koilarakadatxo curry (hautazkoa)
500 ml barazki-salda
300 ml behi-esne oso 200 ml esne-gain
400 g tomate (aurrez prestatuta, saltsa edukitzeko)
Gatza eta piperbeltza, nahi beste Zuritu kuia, moztu erditik eta kendu haziak. Zatikatu 1,5 cm-ko kubotan. Zuritu eta zatitu tipula, baratxuria eta, hala badagokio, jengibre-sustraia.
Berotu oliba-olioa zartagin handi batean eta erantsi kuia. Frijitu poliki bost bat minutuz. Gehitu tipula, baratxuria eta jengibrea, eta frijitu 2 minutuz. Erantsi dilistak eta, nahi izanez gero, currya, eta frijitu astiro beste 3 minutuz.
Gehitu barazki-salda, esnea, esne-gaina eta tomate-saltsa, eta nahasi ondo. Estali zartagina eta irakin oso poliki, dilistak ondo bigunduta egon arte.
Egosi ziazerbak lurrunetan pare bat minutuz. Ondoren, nahasi dilistekin kontu handiz; behar izanez gero, erantsi ur gehiago.Ondu nahi beste gatz eta piper beltzez. |