Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2022ko urria PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen urrian?


Egurraldia dela eta....

Tamalez, urrian ere tenperatura altuak izan genituen (29,8º Z arte),

hego-haize indartsuekin batera, eta ia ez zuen euririk egin. Plubio-

metroan, 19 litro besterik ez genuen jaso, nahiz eta hil oso euritsua

izan ohi den. Zenbait goizetan, lainoa izan genuen;


beste zenbaitetan, ostera, egunsenti ederrak.



Zer jan zuten behiek?

Joan den hileko albiste ona da, behien elikadurari dagokionez, iraileko

euriteek, eskasak izan arren, larre batzuk berritzea eta, ondorioz,

behientzako belarra biltzea eta haiek apur bat bazkatzera irten ahal

izatea eragin zutela. Hala ere, bazka lehorra eta pentsu pixka bat ere

eman behar izan genizkien.




Hileko errezeta: Dilista krematsuak

300 g kuia

300 g dilista (aurrez uretan bustita)

250 g ziazerba (bestela, zerbaren orri berdea erabil daiteke)

2 tipula ertain

2 koilarakadatxo jengibre-hauts edo 20 g jengibre-sustrai

2 baratxuri-ale

2 koilarakada oliba-olio

2 koilarakadatxo curry (hautazkoa)

500 ml barazki-salda

300 ml behi-esne oso

200 ml esne-gain

400 g tomate (aurrez prestatuta, saltsa edukitzeko)

Gatza eta piperbeltza, nahi beste

Zuritu kuia, moztu erditik eta kendu haziak. Zatikatu 1,5 cm-ko kubotan.

Zuritu eta zatitu tipula, baratxuria eta, hala badagokio, jengibre-sustraia.

Berotu oliba-olioa zartagin handi batean eta erantsi kuia. Frijitu poliki bost

bat minutuz. Gehitu tipula, baratxuria eta jengibrea, eta frijitu 2 minutuz.

Erantsi dilistak eta, nahi izanez gero, currya, eta frijitu astiro beste 3 minutuz.

Gehitu barazki-salda, esnea, esne-gaina eta tomate-saltsa, eta nahasi ondo.

Estali zartagina eta irakin oso poliki, dilistak ondo bigunduta egon arte.

Egosi ziazerbak lurrunetan pare bat minutuz. Ondoren, nahasi dilistekin kontu

handiz; behar izanez gero, erantsi ur gehiago.Ondu nahi beste gatz eta piper

beltzez.


Hileko lorea. Murruntza (Cymbalaria muralis)

alt

Murruntza, jatorriz, Europa mediterraneokoa da nagusiki, baina mun-

duko beste leku askotara hedatu da. Gure baserrian, horma zahar

batzuetan hazten da, harrien arteko pitzadurak baliatuta. Ez du

bazka-baliorik.



Udan izan genuen bero handia kontuan hartuta, harrigarria gertatu

zitzaigun narrasti gutxi batzuk besterik ez ikustea. Hain zuzen, urriaren

hasieran ikusi genituen gehiago, ziraun hau (Anguis fragilis)


edo sugegorri hau, kasu.

alt


Joan den hilean, azoka ugaritan izan ginen, udaran eta udazken hasieran

izan ditugun salmenta txikiagoei (gurekin harremanetan diren enpresa

guztiek bezala) aurre egiteko itxaropenez. Hala, Bilboko baserritarren as-

teroko azokara joateaz gain, Arrigorriaga, Karrantza, Galdames, Santurtzi,

Derio, Zalla eta Barakaldon egindakoetan izan ginen.

Bi biga eta zekor bat jaio ziren. Bigetako batek esnetarako gaitasuna du.

Joan den urteko haizeteek lurrera botatako haritz bat baliatuta, egurra

moztu genuen negurako.




Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,91

Proteina

>3,10

3,15

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

242.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.