Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2022ko iraila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen irailean?


Egurraldia dela eta...

Tamalez, bero- eta lehorte-baldintzek bere horretan jarraitu zuten.

Egun haietan, hezetasun-iturri bakarra ihintza besterik ez zen izan

ia, baina hori ere azkar batean lehortzen zen hego-haizearekin,

armiarma-sareotan ikus daitekeenez.

alt

33,4 ºC arteko tenperatura maximoak izan genituen, eta gau batean,

tenperaturarik baxuena 19,4 ºC-koa izan zen. Eguraldi horren aban-

tailetako bat hazitarako utzitako lekak berehalakoan lehortu zirela izan

zen.

alt

Hil amaierako egun hezeagoak gorabehera, 99 litro jaso genuen

jaso euri-neurgailuan, hauetatik gehienena hilearen azken egunetan.



Hileko errezeta: Txitxirio- eta gazta-entsalada.

450 g txitxirio

Tamaina erdiko tipula bat

Azenario handi bat

Poto txiki bat arto (aukeran)

4 entsalada-tomate edo 20 bat Cherry tomate

Ahuakate bat

250 g gazta (ez oso fuertea)

Bizigarria:

4 koilarakada oliba-olio

Limoi baten zukua

Koilaratxokada bat martorri xehe

Gatza eta piperbeltza

Utzi txitxirioak uretan beratzen gau osoan.

Aldatu ura eta irakin ordubetez gutxi gorabehera edo txitxirioak bigundu

arte. Xukatu eta utzi hozten ontzi handi batean.

Moztu fin-fin tipula, tomateak, ahuakatea, azenarioa eta gazta, eta erantsi

txitxirioak dauden ontzira, arto gozoarekin batera. Nahasi ongi.

Bizigarria prestatzeko, nahasi olioa, limoi-zukua, martorria, gatza eta piper-

beltza. Bota txitxirioen gainean eta nahasi ongi jan aurretik.



Beti bada zereginik etxaldean eta gaztandegian, ohikoez gain (jeztea,

esnea pasteurizatzea...). Horrela, hil honetan, bigantxen etxolaren

teilatua konpondu dugu,

alt
bai eta traktoreen mantentze-lana egin ere.



Hileko lorea. Odolurra.  (Polygonum aviculare)


Lore zuri oso txikia duen landare hau ohikoa da bide-bazterretan eta

larreetan, baina baratzeetan ere pozik haziko litzateke, utziko balitzaio.

Ez du bazkarako balio, baina medikuntza tradizionalean erabili ohi da

eta, garai batean, ahien osagarri Europako hainbat kulturatan. (Parkamen

eskatzen dugu argazki honen kalitate eskasagaitik)



Zer bazkatu zuten behiek?

Behiak ahal izan zuten egun guztietan atera ziren bazkatzera, baina, aurreko

hilabetean bezala, egin duen eguraldiarekin ez dago bazkarik ia.  Esnetarako

behiek alpapa- eta ilar-bazka, pentsu pixka bat eta belar-siloa ere jan zuten.




Lehortea gorabehera, tomate dezente bildu ahal izan dugu, eta, tomate-,

kuiatxo- eta tipula-zopa dezente egin eta botilatzeaz gain, nahikoa

tomate-zuku egin dugu, egun beroetarako freskagarri aparta.




Bilboko baserritarren asteroko azokara joateaz gain, irailean bi azoka eko-

logikotara joan gara: Algortara hilaren 17an eta Mungiara hilaren 24an.

Azoka horiek hil ala bizikoak dira etxalde askorentzat eta kontsumitzaileekin

zuzeneko harremana izateko aukerarik onena.

Beste behin ere, komunikabideak gurekin harremanetan jarri ziren,

oraingoan, nekazari eta abeltzainei esnearen, barazkien, zerealen eta

abarren truke ordaintzen zaienaren eta kontsumitzaileek elikagaiak ero-

steko ordaindu behar dutenaren arteko alde handiaz hitz egiteko. Gure

esne gordinaren salmenta-egoera azaldu genien: prezioa ez da nahikoa

(47 zentimo inguru ordaintzen digute litroko, arrazoizko prezioa 65 zentimo

izango litzatekeen arren), kostuetan izaniko igoerak kontuan hartuta

(+ % 54 gasolioan, + % 16-50 zerealetan eta bazkan, adibidez). Esnea

pasteurizatzen eta saltzen dugun eskarmentua ere aipatu genuen:

sargaien prezioek gora egin dute etengabe (plastikozko botilak % 25, beirasko

botilak 50%, etiketak %15, gasolioa % 54...) eta dendek ere publikoarentzako

salmenta-prezioa igotzen dute, 50 zentimotik gorako aldearekin guk saldutako-

arekin alderatuta. Medioek diote dirua nor irabazten ari den jakin nahi dutela;

bada, gure gomendioa da puntu hauek iker ditzatela: lehenik, nekazariei or-

daintzen zaiena; bigarren, sargaien prezioak (pentsuak eta botilak, esaterako);

eta azkenik, dendetako gastu finkoak nola igo diren. Balizko hiru aukera ikusten

dugu prezioen desfasea ulertzeko: ez da nahikoa ordaintzen esnearen truke

(hamarkadak daramatzagu horrela); fase guztietako ekoizpen-gastuak igotzen

dituzte, edo, besterik gabe, aipaturiko elementu batzuen edo guztien espekula-

zioa dago (edo, jakina, hiru arrazoien arteko nahasketa). Nekazari eta abeltzai-

nek zein kontsumitzaileek behar duguna gardentasun- eta kontrol-mekanismoak

dira, nekazaritzako elikagaien kate osoan, praktika espekulatibo eta/edo gehie-

gizkoak hauteman eta ezabatzeko.


Suge hau irailaren azken egunean agertu zen, nahiz eta denborraldia dexente

hozeagoa zen (Iparraldeko suge leun, coronella austriaca).

alt




Esnearen kalitatea



Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,76

Proteina

>3,10

3,09

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

214.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.