Zer egin genuen abuztuan?
Abuztuaren 22an, Bartzelonako familia batek bisitatu gintuen. Hainbat urtez, oporretan Euskal Herrira etorri dira, Iparraldera, Nafarroara, Gipuzkoara eta, aurten, Bizkaira. |
|
Zer jan zuten behiek? | Ahal izan zuten egun guztietan, belardietara atera ziren, nahiz eta izaten ari garen eguraldiarekin ia ez dagoen larrerik. |
| Esne-behiek alpapa- eta ilar-bazka, pentsu apur bat eta belar siloratua jan zuten. Hilaren erdialdera, Aragoiko Errege Bardeako Antonio Ruiz eta Feli ikustera joan ginen, zeinak alpapa ekologikoz eta bestelako bazkaz hornitzen gaituzten. |
| Aziendaren elikagaietan inflazioa eta espekulazioa nagusi diren une honetan harreman finkoa eta konfiantzazkoa izatea pribilegioa da, eta asko eskertzen dugu Antonio eta Felirekin dugun harremana.Beste leku batean bazka merke- ago lortu ahalko bagenu ere, ez genuke han erosiko, eta haiek beste baserri bati garestiago salduz zentimo batzuk gehiago irabazi ahal izango balituzte ere, ez liokete gu hornitzeari utziko. Alde bioi mesede egiten digun ahozko akor- dioari eusten diogu. La Sexta telebista-kateak gure baserriaren egoera ezagutzekodeitu zigun, abel- tzainak elikagaiak lortu ezinean dabiltzalako abereak hiltzen ari direla entzun zutela eta. Bi faktore hartu behar dira kontuan: lehenik eta behin, elikagaiok lortzeko orduan zer-nolako mendekotasuna dagoen hirugarren interesekiko; bigarrenik, zer motatako harremana dagoen interes horiekin. Gure kasuan, ez dugu abereak hiltzeko inolako asmorik, gure baserrian biltzen eta siloratu edo belar ondu gisa biltegiratzen dugun belarra delako haien elikaduraren osagai nagusia, eta Antonio eta Felirekin dugunharreman estuari esker ez dugulako arazorik izango. Aldiz, mozkin handieneko zenbait interes edozein kostutan eten- gabe bilatzeak arazoak sortzen ditu, etxalde batzuen egungo egoera erakusten ari den moduan. |
| Abuztuaren hasierako eguraldiaren ondorioz, larre oro galdu dugu, eta lurra hautsez beteta, ia landarerik gabe eta landako arratoiek egindako zuloz josita geratu da. |
| Azken soroak soildu genituen, edozein hazi erortzen utzi ondoren, |
| eta, ondoren,mindazabaldu genuen; hilaren erdialdeko euriak larre pixka bat berreskuratzen laguntzea espero dugu. |
|
|
Egurraldia dela eta... Abuztuaren lehen hamabostaldian, lehortea eta tenperatura altuak izaten jarraitu genuen; termometroa 36,1ºC-tara iritsi zen, eta 2 litro euri besterik ez zuen bota. Hilaren 17an, tenperaturak behera egin zuen, eta17tik 18ra 20 litro euri jaso genituen. Hilaren gainerakoan, tenperatura aldakorra izan zen, egun batzuk hezeagoak izan ziren, beste batzuk eguzkitsuak eta lehorrak, zenbait ekaitzarekin. Guztira, 51 litro jaso geni- tuen euri-neurgailuan, baina hego haizeak dena sikua utzi zuen..
| Heskai batzuen alderik ospelenetan masustak topatzeko zortea izan genuen, eta, |
| gosaritan jateaz gain, masusta-jelea egin dugu. |
|
Hileko landarea. Lapa-belarra (Arctium minus) |
| Landare hau Europakoa da, etaez du bazka-interesik. Sukaldaritzan, ordea, erabilia izan da, bai zurtoin gazteak, gordinik edo egosita jan daitezkeenak, bai sustraiak, nahiz eta urteak igaro ahalazurkara jartzen diren. |
Era berean, behien apatxak garbitu eta aztertu genituen, zauriak, herrentasuna eta minak saihestekoaldian-aldian egitea komeni baita. | Abuztuaren 1ean, gure AAKPK dokumentazioaren ikuskapena izan genuen, kutsadura-puntu kritikoei buruzkoarena, alegia. Ohi bezala, arau berriek alderdi jakin batzuk eguneratzera behartzen gaituzte, nahiz eta, gure ustez, kasu batzuetan betebehar berriak bere garaian bete genituen paperen bikoizketa hutsadiren. |
Hileko errezeta: alberjinia-kroketak
Oraintxe bertan baratzean dauden barazkiekin osatutako errezeta dakargu.
2 alberjinia handi
Tipula handi bat
5 tomate cherry edo entsaladarako tomate bat
200 g gazta ondu, fin birrinduta
Ogi birrindua (nahi beste)
Piper berde bat
4 arrautza
Irina
Gatza, piperbeltza eta albaka, nahi beste
Garbitu alberjiniak eta egosi lurrunetan 15 minutuz. Utzi hozten, zatitu fin eta sartu katilu batean. Xehatu tipula eta piperra fin-fin eta sueztitu. Erantsi katiluko alberjiniari. Zatitu tomateak fin, birrindu gazta modu berean eta sartu dena katiluan. Ondu norberaren gustura eta nahasi ondo.Utzi nahaskia alde batera, guztiz hotz dadin. Bitartean, irabiatu bi arrautza eta erantsi nahaskiarietengabe eraginez. Gehitu ogi birrindu nahikoa, apurka-apurka, harik eta eskuekin moldatzeko moduko trinkotasuna lortu arte; gero, egin bi zentimetro inguruko kroketa biribilak.
Irabiatu beste bi arrautzak plater batean etazabaldu hiru bat koilarakada irin beste plater batean. Bitartean, berotu oliba-olioa zartagin handi batean.
Olioa berotutakoan, hartu kroketa bat, pasatu arrautza eta irinetan, hurrenkera horretan, eta sartu zartaginean. Jarraitu berdin zartagina beteta eduki arte, baina kroketak bata bestearen gainean pilatu gabe. Frijitu gorritu arte, tarteka eraginez. Zerbitzatu hotz edo bero. Saltsaren batekin lagun daitezke, tzatziki, alioli edo maionesarekin, esaterako. |
Esnearen kalitatea
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
3,68
|
Proteina
|
>3,10
|
2,99 |
Bakteriologia
|
<100.000
|
10.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
202.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|