Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2022ko abuztua PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen abuztuan?


Abuztuaren 22an, Bartzelonako familia batek bisitatu gintuen. Hainbat urtez,

oporretan Euskal Herrira etorri dira, Iparraldera, Nafarroara, Gipuzkoara eta,

aurten, Bizkaira.




Zer jan zuten behiek?

Ahal izan zuten egun guztietan, belardietara atera ziren, nahiz eta izaten ari

garen eguraldiarekin ia ez dagoen larrerik.


Esne-behiek alpapa- eta ilar-bazka, pentsu apur bat eta belar siloratua jan

zuten. Hilaren erdialdera, Aragoiko Errege Bardeako Antonio Ruiz eta Feli

ikustera joan ginen, zeinak alpapa ekologikoz eta bestelako bazkaz hornitzen

gaituzten.


Aziendaren elikagaietan inflazioa eta espekulazioa nagusi diren une honetan

harreman finkoa eta konfiantzazkoa izatea pribilegioa da, eta asko eskertzen

dugu Antonio eta Felirekin dugun harremana.Beste leku batean bazka merke-

ago lortu ahalko bagenu ere, ez genuke han erosiko, eta haiek beste baserri

bati garestiago salduz zentimo batzuk gehiago irabazi ahal izango balituzte ere,

ez liokete gu hornitzeari utziko. Alde bioi mesede egiten digun ahozko akor-

dioari eusten diogu.

La Sexta telebista-kateak gure baserriaren egoera ezagutzekodeitu zigun, abel-

tzainak elikagaiak lortu ezinean dabiltzalako abereak hiltzen ari direla entzun

zutela eta. Bi faktore hartu behar dira kontuan: lehenik eta behin, elikagaiok

lortzeko orduan zer-nolako mendekotasuna dagoen hirugarren interesekiko;

bigarrenik, zer motatako harremana dagoen interes horiekin. Gure kasuan, ez

dugu abereak hiltzeko inolako asmorik, gure baserrian biltzen eta siloratu edo

belar ondu gisa biltegiratzen dugun belarra delako haien elikaduraren osagai

nagusia, eta Antonio eta Felirekin dugunharreman estuari esker ez dugulako

arazorik izango. Aldiz, mozkin handieneko zenbait interes edozein kostutan eten-

gabe bilatzeak arazoak sortzen ditu, etxalde batzuen egungo egoera erakusten

ari den moduan.


Abuztuaren hasierako eguraldiaren ondorioz, larre oro galdu dugu, eta lurra

hautsez beteta, ia landarerik gabe eta landako arratoiek egindako zuloz josita

geratu da.


Azken soroak soildu genituen, edozein hazi erortzen utzi ondoren,
alt

eta, ondoren,mindazabaldu genuen; hilaren erdialdeko

euriak larre pixka bat berreskuratzen laguntzea espero dugu.

alt
alt



Egurraldia dela eta...

Abuztuaren lehen hamabostaldian, lehortea eta tenperatura altuak izaten jarraitu

genuen; termometroa 36,1ºC-tara iritsi zen, eta 2 litro euri besterik ez zuen bota.

Hilaren 17an, tenperaturak behera egin zuen, eta17tik 18ra 20 litro euri jaso genituen.

Hilaren gainerakoan, tenperatura aldakorra izan zen, egun batzuk hezeagoak izan ziren,

beste batzuk eguzkitsuak eta lehorrak, zenbait ekaitzarekin. Guztira, 51 litro jaso geni-

tuen euri-neurgailuan, baina hego haizeak dena sikua utzi zuen..

Heskai batzuen alderik ospelenetan masustak topatzeko zortea izan genuen, eta,
alt
gosaritan jateaz gain, masusta-jelea egin dugu.
alt


Hileko landarea. Lapa-belarra (Arctium minus)

alt

Landare hau Europakoa da, etaez du bazka-interesik. Sukaldaritzan,

ordea, erabilia izan da, bai zurtoin gazteak, gordinik edo egosita jan

daitezkeenak, bai sustraiak, nahiz eta urteak igaro ahalazurkara jartzen

diren.




Era berean, behien apatxak garbitu eta aztertu genituen, zauriak, herrentasuna eta minak

saihestekoaldian-aldian egitea komeni baita.

Abuztuaren 1ean, gure AAKPK dokumentazioaren ikuskapena izan genuen, kutsadura-puntu

kritikoei buruzkoarena, alegia. Ohi bezala, arau berriek alderdi jakin batzuk eguneratzera

behartzen gaituzte, nahiz eta, gure ustez, kasu batzuetan betebehar berriak bere garaian

bete genituen paperen bikoizketa hutsadiren.


Hileko errezeta: alberjinia-kroketak

Oraintxe bertan baratzean dauden barazkiekin osatutako errezeta dakargu.

2 alberjinia handi

Tipula handi bat

5 tomate cherry edo entsaladarako tomate bat

200 g gazta ondu, fin birrinduta

Ogi birrindua (nahi beste)

Piper berde bat

4 arrautza

Irina

Gatza, piperbeltza eta albaka, nahi beste

Garbitu alberjiniak eta egosi lurrunetan 15 minutuz. Utzi hozten, zatitu fin eta sartu katilu

batean. Xehatu tipula eta piperra fin-fin eta sueztitu. Erantsi katiluko alberjiniari. Zatitu

tomateak fin, birrindu gazta modu berean eta sartu dena katiluan. Ondu norberaren gustura

eta nahasi ondo.Utzi nahaskia alde batera, guztiz hotz dadin. Bitartean, irabiatu bi arrautza

eta erantsi nahaskiarietengabe eraginez. Gehitu ogi birrindu nahikoa, apurka-apurka, harik

eta eskuekin moldatzeko moduko trinkotasuna lortu arte; gero, egin bi zentimetro inguruko

kroketa biribilak.

Irabiatu beste bi arrautzak plater batean etazabaldu hiru bat koilarakada irin beste plater

batean. Bitartean, berotu oliba-olioa zartagin handi batean.

Olioa berotutakoan, hartu kroketa bat, pasatu arrautza eta irinetan, hurrenkera horretan, eta

sartu zartaginean. Jarraitu berdin zartagina beteta eduki arte, baina kroketak bata bestearen

gainean pilatu gabe. Frijitu gorritu arte, tarteka eraginez. Zerbitzatu hotz edo bero. Saltsaren

batekin lagun daitezke, tzatziki, alioli edo maionesarekin, esaterako.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,68

Proteina

>3,10

2,99

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

202.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.