Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2022ko uztaila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen uztailean?


Bisita asko zueden uztailan. Hilaren 1ean eta 6an, kanpamentu ingeles

bateko bi talde etorri ziren.

alt
alt

3an, berriz, Elgoibarko bi familia, eta Naroak, beste Naroak eta Gorkak

gure traktoreak ikusi zituzten.

alt
alt
5ean, sustraiak Karrantzan dituen Sevillako familia bat etorri zen,
alt

eta 9an, ostera, Bilboko familia bat, gure produktua Alde Zaharreko

denda batean hartzen duena eta gurera pandemia baino lehenagotik

etorri nahian zegoena.

alt

Hilaren 19an, Zornotzako familia bat etorri zitzaigun bisitan.

Hilaren 23an Getxoko familia bat etorri zen.


alt
Azkenik, 30ean Madrilgo familia bat etorri zen.


Egurraldia dela eta...

Uztaileko gauzarik nabarmengarriena bero-bolada izan zen: tenperaturak

37,6 ºC-tara iritsi ziren, goiz batzuetan ez ziren 20 ºC-tatik jaitsi, eta

gau batean 23,1 ºC-tatik; aldi berean, ia ez zuen euririk egin, beraz,

euri-neurgailuan 13 litro besterik ez genuen jaso.



Bero-bolada oso-oso txarra izan zen baratzeetarako: tomate-lore asko

tomaterik eman gabe lehortu ziren, eta kuiatxoen hostoak zimeldu egin

ziren,

alt
nahiz eta asko gauero bere onera itzuli.
alt

Gure leka-uzta % 50 inguru murriztu da, eta ilar-uzta, ostera, % 60.

Patata- eta tipula-uzta, aldiz, nahiko ona izan da.

alt
alt

Ia ez zen belarrik izan behiak bazkatzeko, baina belar ondua egitea

lortu genuen, horretarako erreserbatuta genuen belardi batean.

Belar ondua egiten ari ginela, zikoina hau (Ciconia ciconia) kilkerrak

eta matxinsaltoak harrapatzen ibili zen.

alt


Behiek zer jan zuten?

Ahal izan zuten egun guztietan, bazkatzera atera ziren; dena den, hil

osoan izan genuen eguraldiaren ondorioz, ez da belar askorik geratzen.

Esne-behiek alpapa- eta ilar-bazka ere jan zuten, hala nola pentsu

pixka bat eta belar siloratua, baina "berderik" ez.



Hileko lorea. Milorria (Achillea millefolium)

alt

Landare honek hainbat izen arrunt ditu, besteren artean luma-lorea,

bere hostoen forma eta testuragatik. Erabilera sendagarri ugari izan

ditu eta ditu, odoljarioak eteteko, adibidez, greziar eta erromatar ar-

madetan duela mende asko ezaguna. Era berean, landare ez oso sen-

doetatik gertu landatu, eta bere sustraien jariakinek flora-gaixotasun-

ekiko erresistentziak sortzen laguntzen omen zuten. Milorria, jatorriz,

ipar-hemisferioko eremu epeletakoa da. Nahiz eta hemen ez duen baz-

ka-erabilera zehatzik, Zeelanda Berrian eta Australian bazka-helburue-

tarako landatu zuten, baina egun zenbait lekutan arazoak eragiten ditu.



Tximeleta eder hau, makaona (Papilio machaon), lehen aldiz ikusi

genuen baserrian. Haraneko kareharrizko eremu harritsuetan ikusia

bagenuen ere, sekula ez hemen behean, non harkairz-azaleratze

gutxiago dagoen.

alt


Hileko errezeta: Limoi-izozkia

2 kikara harrotzeko esne-gain

Kikara 1 ½ kozinatzeko esne-gain

Kikara bat azukre

3 koilarakada limoi-azal birrindu

5 gorringo

Kikara baten ¾ limoi-zuku zukutu berri

Nahasi zartagin batean harrotzeko esne-gaina kozinatzeko esne-gainarekin,

azukrearekin eta limoi-azalarekin. Berotu oso astiro irakin arte eta erantsi

azukrea, etengabe eraginez disolbatu arte (bost minutu inguru). Kendu su-

tatik eta utzi 10 minutuz.

Kendu estalkia zartaginari eta berotu, poliki, berriro irakin arte. Katilu batean,

irabiatu gorringoak. Gehitu oso astiro eta pixkanaka esne-gainen nahaskia,

kikara bateko neurrian, etengabe eraginez, arrautza ez dadin mamitu. Jarri

nahaski hori zartaginean eta kozinatu tenperatura baxuan 5-10 minutuz.

Ondoren, sartu katilu handi batean eta utzi hozkailuan gau osoa.

Goizean, atera hozkailutik eta erantsi limoi-zukua, ondo eraginez. Banatu

izozkailuan sartzeko moduko ontzi estalkidunetan eta sartu izozkailuan lau

orduz, gutxienez, zerbitzatu aurretik.


Lau txekor jaio ziren


Esnearen kalitatea



Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,69

Proteina

>3,10

3,07

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

193.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.