Zer egin genuen ekainean?
Izaten ari garen eguraldi aldakorra gorabehera, baratzea ondo betetzen ari da patataz, |
| tipulaz, kuiatxoz (konpostean) |
| eta erremolatxaz, adibidez. |
| Dagoeneko baratzeko fruta eta barazkiak jaten ari gara, hala nola uraza, azenarioak etc loganberryak. |
|
Kareharrizko harkaitz gainean dagoenez, belardi batzuetan torkaksortzen dira eta, tarteka, animaliaren bat bertan sartzen da; gero, baina, irteteko arazoak izaten ditu. Halaxe gertatu zitzaion bigantxa honi, eta, atera ahal izateko, lurra lautu behar izan genuen. |
|
Egurraldia dela eta
| Joan den hilean ereoso eguraldi aldakorra izan genuen, hots, egun eguzkitsuak zein egun heze eta lainotsu ugari. Ekaitz batek edo bestek euri pixka bat utzi zigun, baina euri-neurgailuan 74 litro besterik ez genuen jaso. Euri gehiago behar dugu, bai baratzeetarako bai azienda elikatzeko bazka izateko. Zenbait egunetan, tenperaturak bereziki altuak izan ziren, 38ºC-ra bitartekoak, eta hori oso txarra izan zen animalien- tzat, baratzeetarako eta larreetarako. Ekaitzetako bat igarotzean, ostadar hau eta hodei-multzo hau ikusi genituen, goizalde partean erabat ezohikoak. |
|
|
Behiek zer jan zuten?
Ahal izan zuten egun guztietan, bazkatzera irten ziren, eta esne-behiek
alpapa- eta ilar-bazka ere jan zuten, baita pentsu, belar siloratu eta
"berde" apur bat ere. Bero handiko egunetan, behiek itzalpean egon
nahi izaten dute, eta horregatik, sarritan, pabiloira itzultzen dira barruan
geratzeko. |
Hileko errezeta. Jogurt naturala intsusa-saltsarekin
Intsusak loretan daudenez eta laster fruta emango dutenez, urtaroko errezeta erraz-erraz hau ekarri dugu oraingoan.
Jaso 250-500 g fruta, prestatunahi den saltsa-kantitatearen arabera. Kendu hosto edo zurtoin guztiak eta sartu lapiko batean. Berotu poliki-poliki, frutaren zukua erre gabe atera dadin. Kozinatu 15 minutuz. Erantsi azukre-kantitate bera (250-500 g), eragin azukrea disolbatu arte eta kozinatu poliki-poliki 20 minutuz, loditu arte. Baliteke limoi-zuku apur bat gehitu behar izatea, prozesu horretan laguntzeko. Utzi hozten eta erabili saltsa gisa jogurt naturalaren gainean. |
Hileko lorea. Intsusa beltza (Sambucus nigra) |
| Espezie honek ere ez du bazka-baliorik, baina bai interes handia me- dikuntzarako, eta oraindik ere marmeladak, ardoa eta postreak egiteko baliatzen da. Gainera, baserriko nekazaritza-ekosisteman oso garran- tzitsua da. |
5 zekor jaio ziren eta salduko ditugu.
|
|
Txori txiki honek denbora eman zuen patio batean bere burua berotzen, lasai asko guri jaramonik egin gabe. |
| Suge txiki hau ere ikusi genuen, baina ez genuen ondo identifikatzeko astirik izan. |
|
Aurten ere, Barakaldoko Gurutzetako Ospitaleak Ingurumenaren Nazio- arteko Eguna ospatu zuen, ekainaren 5ean, pazienteei menu ekologikoa eskainiz, besteren artean Vista Alegre Baserriko gazta helduarekin eta jogurtekin osatua. |
Ekainaren 28an, Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluko (Ekolurra) ordezkari batek baserriaren eta gaztandegiaren urteroko ikuskapena egin zuen. |
|
Ekainaren 24an, Estatu Batuetako eta Euskal Herriko ikaslez osatutako talde bat etorri zen. Bisita gaztelaniaz egin genuen, baina ingelesez lagunduta. |
|
Esnearen kalitatea
|
Â
|
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
ÂÂÂ
|
Proteina
|
>3,10
|
ÂÂÂ
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
ÂÂÂ
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
ÂÂÂ
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|