Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2022ko Ekaina PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen ekainean?



Izaten ari garen eguraldi aldakorra gorabehera, baratzea ondo betetzen

ari da patataz,


tipulaz, kuiatxoz (konpostean)

eta erremolatxaz, adibidez.
alt

Dagoeneko baratzeko fruta eta barazkiak jaten ari gara, hala nola uraza,

azenarioak etc loganberryak.

alt


Kareharrizko harkaitz gainean dagoenez, belardi batzuetan torkaksortzen

dira eta, tarteka, animaliaren bat bertan sartzen da; gero, baina, irteteko

arazoak izaten ditu. Halaxe gertatu zitzaion bigantxa honi, eta, atera ahal

izateko, lurra lautu behar izan genuen.




Egurraldia dela eta

Joan den hilean ereoso eguraldi aldakorra izan genuen, hots, egun

eguzkitsuak zein egun heze eta lainotsu ugari. Ekaitz batek edo bestek

euri pixka bat utzi zigun, baina euri-neurgailuan 74 litro besterik ez

genuen jaso. Euri gehiago behar dugu, bai baratzeetarako bai azienda

elikatzeko bazka izateko. Zenbait egunetan, tenperaturak bereziki altuak

izan ziren, 38ºC-ra bitartekoak, eta hori oso txarra izan zen animalien-

tzat, baratzeetarako eta larreetarako. Ekaitzetako bat igarotzean,

ostadar hau eta hodei-multzo hau ikusi genituen, goizalde partean

erabat ezohikoak.


alt


Behiek zer jan zuten?

Ahal izan zuten egun guztietan, bazkatzera irten ziren, eta esne-behiek

alpapa- eta ilar-bazka ere jan zuten, baita pentsu, belar siloratu eta

"berde" apur bat ere. Bero handiko egunetan, behiek itzalpean egon

nahi izaten dute, eta horregatik, sarritan, pabiloira itzultzen dira barruan

geratzeko.


Hileko errezeta. Jogurt naturala intsusa-saltsarekin

Intsusak loretan daudenez eta laster fruta emango dutenez, urtaroko errezeta

erraz-erraz hau ekarri dugu oraingoan.

Jaso 250-500 g fruta, prestatunahi den saltsa-kantitatearen arabera. Kendu

hosto edo zurtoin guztiak eta sartu lapiko batean. Berotu poliki-poliki, frutaren

zukua erre gabe atera dadin. Kozinatu 15 minutuz. Erantsi azukre-kantitate

bera (250-500 g), eragin azukrea disolbatu arte eta kozinatu poliki-poliki 20

minutuz, loditu arte. Baliteke limoi-zuku apur bat gehitu behar izatea, prozesu

horretan laguntzeko. Utzi hozten eta erabili saltsa gisa jogurt naturalaren gainean.



Hileko lorea. Intsusa beltza (Sambucus nigra)

alt

Espezie honek ere ez du bazka-baliorik, baina bai interes handia me-

dikuntzarako, eta oraindik ere marmeladak, ardoa eta postreak egiteko

baliatzen da. Gainera, baserriko nekazaritza-ekosisteman oso garran-

tzitsua da.



5 zekor jaio ziren eta salduko ditugu.


Txori txiki honek denbora eman zuen patio batean bere burua berotzen,

lasai asko guri jaramonik egin gabe.


Suge txiki hau ere ikusi genuen, baina ez genuen ondo identifikatzeko

astirik izan.




Aurten ere, Barakaldoko Gurutzetako Ospitaleak Ingurumenaren Nazio-

arteko Eguna ospatu zuen, ekainaren 5ean, pazienteei menu ekologikoa

eskainiz, besteren artean Vista Alegre Baserriko gazta helduarekin eta

jogurtekin osatua.


Ekainaren 28an, Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluko (Ekolurra)

ordezkari batek baserriaren eta gaztandegiaren urteroko ikuskapena

egin zuen.




Ekainaren 24an, Estatu Batuetako eta Euskal Herriko ikaslez osatutako

talde bat etorri zen. Bisita gaztelaniaz egin genuen, baina ingelesez

lagunduta.

alt



Esnearen kalitatea

 


Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

 

Proteina

>3,10

 

Bakteriologia

<100.000

 

Zelula somatikoak

c. 150.000

 

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.