Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2022ko apirilia PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu zen apirilean?



Apirilean, eguraldia oso aldakorra izan zen: goiz batzuetan, izozteak

izan genituen, eta hilaren hasieran baita elurra ere; egun batzuetan

euria egin zuen, beste batzuk epelak izan ziren, hego-haizearekin eta

euririk gabe; hilaren amaiera aldera, ordea, ekaitzen bat edo beste

izan genuen, trumoi, tximista eta guzti. Termometroak 23 ºC-ko ten-

peratura maximoa agertu zuen, eta - 0,7 ºC-ko minimoa. Euri-neur-

gailuan, 117 litro ur jaso genuen.


alt

Tenperatura leunagoak iristen direnean, intsektuen bisitak biderkatu

egiten dira.

alt



Hileko errezeta: Txirikorda gazia

Txirikordak gozoak edo gaziak izan daitezke, eta hainbat eta hainbat

betegarri izan ditzakete. Kasu honetan, txirikorda gazia prestatzeko

errezeta dakargu, eta, gosearen arabera, hiruzpalau lagunentzat da.

Hostorea prestatzeko

120 g gurin edo margarina

420 g irin (legamiarik gabe)

½ koilarakadatxo gatz

Ura

Betegarria prestatzeko:

1 tipula ertain xerra finetan moztuta

1 tomate ertain zatikatuta edo 6 cherry tomate zatikatu gabe

300 g barrengorri xerratan moztuta

150 g gazta ondu birrindu

100 g atun xehatu

Albaka, gatza, piperbeltzak (edo bestelako espeziak), nahi beste.

2 koilarakada oliba-olio

200 ml esne

30 g gurin

2 koilarakada irin

Aurkezpena: arrautza irabiatu bat

Berotu labea aldez aurretik 180/200 ºC-tan

Hostorea egiteko, nahasi irina eta gatza katilu handi batean. Pixkanaka-pixkanaka,

erantsi gurina edo margarina eta erabili hatz-mamiak irinarekin bat egiteko,

ogi-apurren moduko testura lortu arte. Gehitu ura ore moldagarria osatzeko

moduan, bildu trapu heze batekin eta sartu hozkailuan 15 minutuz.

Zabaldu orea 30 x 23 cm inguruko laukizuzena osatu arte eta jarri laberako ontzi

batean.

Alde bakoitzean, 3 cm-tik behin, egin 7 cm inguruko luzerako ebaki zeiharrak.

Isuri oliba-olioa zartagin batean eta gorritu tipula barrengorriekin, espeziekin eta

atunarekin batera.

Bitartean, prestatu bexamela: urtu 30 g gurin zartagin batean, gehitu poliki-poliki

irina eta nahasi etengabe, ore bihurtu arte. Gero, erantsi esnea pixkanaka, eten-

gabe eraginez. Egokiena bexamel oretsua denez, likidoa baino, esne gehiago edo

gutxiago isuriko dugu.

Pilatu tipula-nahaskia hostorearen erdian, ebakietara iritsi gabe, zabaldu bexamela

goialdean eta gero banatu cherry tomateak (edo tomate-zatiak). Azkenik, hautsez-

tatu gazta birrindua gainean.

Txirikordatu hostorea mutur batetik bestera eta erabili arrautza irabiatua gainaldea

glasatzeko.

Sartu labearen erdigunean, 180/200 ºC-tan, 30-35 minutuz, hostorea gorritu eta

betegarria ondo eginda egon arte.


Behiek zer jan zuten? Apirileko egun eguzkitsuetan, animalia guztiak

bazkatzera atera ziren; esnetarako behiak apirilaren 12an lehen aldiz. Esne-

behiek alpapa- eta ilar-bazka ere jan zuten, baita pentsu pixka bat, belar silo-

ratua eta "berdea" ere.






Hileko landarea. Irasagarrondoa (Cydonia oblonga)

alt

Irasagarrondoa zuhaitz dezidua da, "irasagarrak" ematen dituena:

fruitu gogor eta garratza da, gordinik oso gutxitan jaten dena. Nor-

malean, fruitua marmeladak, jaleak eta edari alkoholdunak egiteko

erabiltzen da. Horretarako erabiltzen da gehien, eta arbola bakar batek

fruitu nahikoa ematen du familia batentzat, gure baserrirako, kasu.

Askotan, irasagarrondoak apaingarri gisa landatzen dira, beren lore

arrosak direla eta. Zuhaitz hau Kaspiar itsasotik hegoaldera dagoen

baso batekoa da jatorriz, egun munduko tokia askotan badago ere.



Apirilean, zekorrak eta bigak jaio ziren, besteak beste "Cokoon".

Izen hori Bilboko Cokoon kafetegiagatik jarri zaio, behi bat

"adoptatu" nahi izan duelako.

alt



Apirilaren 3an, Errigoitiko (Bizkaia) Bizkaigane proiektuko hiru lagunek

bisitatu gintuzten, eta informazio eta ideia asko partekatu genituen

haiekin. Gure esperientziak erakutsi digunez,  nekazaritza- eta abel-

tzaintza-sektoreko pertsonen arteko zuzeneko harremanak oso eman-

korrak izaten dira.


Urduñako nekazaritza-azoka ekologikoa apirilaren 30ean egin zen,

COVIDaren pandemia hasi zenetik lehenbizikoz.

Apirilaren 28an, Karrantzako Udalak antolatuta, lantokietako jazarpenari

buruzko ikastaro batean izan ginen, baserrirako eta gaztandegirako eratu

dugun sexu edo arrazagatiko Lan- eta sexu-jazarpena saihesteko protokoloa

osatuko duelakoan.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,78

Proteina

>3,10

3,27

Bakteriologia

<100.000

12.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

279.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.