2022ko otsaila Inprimatu

Zer gertatu zen otsailean?



Zer jan dute behiek?

Hileko egun eguzkitsuetan, behi lehorrak eta bigantxak bazkatzera

irten ziren. Esne-behiek alpapa- eta ilar-bazka jan zuten, baita pentsu

pixka bat eta belar siloratua ere.

alt




Neguan, baserriko zereginen artean, hesiak konpondu
alt
alt

eta zuhaitzak inausi behar dira.Bigarren eginkizun horretarako, arrazoi

asko daude: traktoreei belardietan sartzea ahalbidetu, argazkian bezala;

eremu oso hezeak dituzten larreetan itzalpeko tokiak murriztu (baina ez

desagerrarazi); adar baxuak kendu, hain zuzen ere azienda zuhaitz uga-

riko eremuetan sartu eta itzalpean egon ahal izateko... Edozelan ere,

inausitako adarrak gauza askotarako erabil daitezke, hagak egiteko, egur

gisa edo hesiak ixteko, adibidez.

alt



Bina biga eta zekor jaio ziren.



Hileko lorea. Arana (Prunus domesticus)

alt

Gure baserrian, bost aran-barietate ditugu, eta fruta hau postreetarako,

marmeladetarako eta fruta fresko gisa erabiltzen dugu. Indusketa arkeo-

logikoetan aranondo-aztarnak aurkitu izan dira, eta, antza, gizakiak etxe-

kotutako lehen fruta-arboletako bat izan zen. "Nekazaritzaren Liburua"

lanean, Ibn al-Awwamek XII. mendean idatzitakoan, aranondoen laboran-

tzari buruzko artikulu bat ageri da. Aranaren osagaiak honela banatzen

dira: % 87 ura da, % 11 karbohidratoak, % 1 proteina eta % 1 baino gu-

txiago gantza, eta C bitamina oso gutxi ematen digu. Maila partikularrean

eta/edo oso espezialistan, aranondoaren egurra musika-instrumentuak eta

labanen kirtenakegiteko edo marketerian erabiltzen da.



Hileko errezeta: Orri-mamiak gazta samur, urdaiazpiko eta albakarekin

12 orri-mami lodi, luzeran 10cm ingurukoak

Gazta samur bat, 250 g ingurukoa (edo gazta nahi beste)

200 g urdaiazpiko, egosia edo iberikoa, nahi bezala

Eduki mami-orriak lurrunetan 10 minutuz edo samurtu arte. Bitartean, moztu

gazta samurra eta urdaiazpikoa dado txikitan. Orri-mamiak eginda daudenean,

sartu laberako ontzi batean. Zabaldu albaka apur bat gainean. Banatu gazta-

dadoak mami-orrien gainean eta gero urdaiazpiko-dadoak. Gainerre labean

250 ºC-tan, gazta urtu arte. Zerbitzatu berehala.



Bilbon larunbatero egiten den baserritarren azokan jendeari gazta pro-

batzera emateko baimena lortu dugu.


Urtarrilean gure hileroko atalean esan bezala, eztabaida handia dago animalien

etxalde intentsiboen gainean. Otsailaren 26an, nekazaritza intensiboari  buruzko

mintegi batean izan ginen, non baserri ez-intentsibo, ekologiko eta tokikoetan

ekoitzitako produktuen azoka txikia ere egin zen.

alt




Zenbait kardu-espezie ez dira oso ongi etorriak gure zelaietan, batez ere

egundoko gaitasuna dutelako hazi jakin batzuen kopuru handiak sortzeko,

zeinak erraz ernatzen diren eta, larreak kolonizatu ahala, artzaintzarako

ahalmena murrizten duten. Beste alde batetik, intsektu ugari eta hegazti-

faunako espezie batzuk karduen mende daude. Hori dela eta, gure belar-

dietan karduak murrizten saiatzen bagara ere, bazterretan zenbait uzten

ditugu.

alt


Egurraldia dela eta...

Otsailean, eguraldia nahiko aldakorra izan zen, egun eguzkitsuak eta hodeitsuagoak izan

genituen, eta plubiometroan ez zen euri askorik jaso (36 litro). Izozte txiki batzuk izan

ziren, mendietan elur pixka bat ere bai, eta egunsenti batzuk ikusgarriak izan ziren.  Ten-

peratura maximoa 19,4 ºC-koa izan zen, altuegia urte-sasoi honetarako, eta minimoa

0,2 ºC-koa.

alt



Intsektu batzuek, Diastrophus rubi liztorrak, kasurako, beren mikrohabitata

sortzen dute, landare jakin batzuetan, sasien zurtoinetan, adibidez, ezohiko

protuberantzia, edo zezidioa, eginez, argazkian bezala. Zurtoin horizontalak

zein bertikalak erabiltzen dituzte, baina, normalean, landarearen behealde-

rago daudenak; horregatik, neguan zezidioak agerikoagoak dira, sasiak ia

hostorik gabe daudelako. Zezidio bakoitzak 200 hantura esferiko ere izan

ditzake, eta horietako bakoitzak liztor-larba zuri bat. Larbak, neguazezidio-

etan eman ondoren, udaberrian azaleratzen dira, jada helduta. Zezidioak

urte luzez geratzen dira zurtoinetan, sarritan zurixkak bihurtzen dira, eta

zulo asko izaten dituzte. Munduan, zezidioetako1.300 liztor-espezie inguru

daude; Europan, berriz, 360gutxi gorabehera. Liztorrak txikiak dira, 1-8 mm

bitartekoak.

alt


Hil osoan, lastategiko teilatua konpontzen ibili ginen, urtarrilaren 1eko

suteak kaltetuta utzi baitzuen. Orain, erosi ahal izan genuen bazka ondo

babestuta dago.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

4,25

Proteina

>3,10

3,23

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

176.000

Inhibidoreak

Ez

Ez