Zer egiten genuen urtarilarn zehar?
Urtea aztoratu samar hasi zen. Suteak beti dira albiste txar, eta urteko lehenengo egunean bat izan genuen baserriko lastategietako batean. Zorionez, haizeak sugarrak baserriaren gainerako eremuetara (behien pabiloia, gaztandegia eta etxea) ez eta kontrako norabidean eraman zituen. Ez guk ez gure animaliek ez geunen kalterik jasan, beraz, gaitz erdi! Halere, bazka galdu genuen eta lastategiaren egitura kaltetuta dago, baitalanabesen bat ere, pitin bat. |
| Beste alde batetik, garbiketa-lanak egin behar ditugu, baita kiratsak saihestu ere, batez ere gaztandegian, eta, jakina, denbora hartzen ari gara sua geldiarazten eta itzaltzen laguntzera beren borondatez agertu ziren pertsona guztiei eskerrak ema- teko. Suak hartutako alpapa lehor fardelak eta lasto-fardelak bereziki zailak dira itzaltzeko. Auzoko batekdenak eraikinetatik urrun dagoen larre batera eramaten lagundu zigun, eta han suak pixkanaka nola erretzen zituen behatzen egon behar izan genuen, ez zedin hedatu. |
| Calasparrako (Murtzia) Juan Luis abeltzainari eskerrak eman nahi dizkiogu, bereziki, jasan dugun galerari aurre egiteko bere bazka-kamioia uzteagatik. |
|
Jakina da COVIDaren azken aldaerak, Omicron deritzonak, arazo sanitario eta ekonomikoen beste olatu bat sortu duela mundu osoan. Birusak, urtarrilean, gure baserria bisitatu zuen, eta gure lantaldeko bi lagun isolatuta egon behar izan ziren. Era berean, hainbat dendatan ezin izan genituen gure esnekiak banatu, COVIDagatik itxita egon zirelako. |
Prezio batzuk pixkanaka igo dira azken bi urteotan, eta guk gure prezioak igo gabe hartu ditugu gure gain; beste batzuk, berriz, azken hilabete hauetan igotzen ari dira. Gure hornitzaileek diote beira, plastikoa eta papera fabrikatzeko lehengaiak garestitu egin direla, eta, erabiltzen ditugun terrinen, potoen eta botilen kasu zehatzean, ontzien euren eskasia dagoela. Azpimarratu digute, halaber, eskaritik eskarira prezioak desberdinak izango direla eta ez direla ezartzen ez urtebeterako ez sei hilabetetarako. Egoera honetan, gure prezioak igo beste erremediorik ez dugu izan, biztanleriak oro har dituen arazo ekonomiko guztiak aintzat hartuta hori saihesteko ahalegin guztiak egin baditugu ere. |
Hileko errezeta: ijito-beso gazia
Errezeta honek aldaera ugari ditu, baina gurea nahiko erraza da, nahiz eta denbora behar den plater hau prestatzeko.
Bizkotxoa egiteko
4 arrautza
90 g azukre
120 g irin
1 koilarakadatxo legamia
Itsaski-betegarria
250 g otarrainxka egosi eta zuritu
10 karramarro-makilatxo
Saltsa arrosa
Gazta-krema (Philadelphia-erakoa edo artisau-erako esne-gaina: jogurta eta espezieak erabiliz,Philadelphia-erakogazta egin daiteke etxean; ikus 2014ko abuztuan webgune honetan argitaratutako labneh-errezeta)
Apaintzeko:
Arrabak
Otarrainxkak
Saltsa arrosa /labneha
Irabiatu arrautzak azukreaz batera bolumena handitu arte; erantsi irina eta legamia, eta nahasi leunki, dena bat eginda egon arte. Jarri labeko papera edo silikonazko xafla bat labeko erretilu baten gainean eta bota orea bertara. Laberatu 180º C-tan 8 edo 10 minutuz, ertzak gorritzen hasi arte.
Bizkotxoa labean dagoen bitartean, zabaldu sukaldeko zapi heze bat gainazal lau baten gainean. Atera bizkotxoa labetik eta irauli oihalaren gainera; labeko papera edo silikonazko xafla goialdean geratu behar da. Kendu kontu handiz, zapiaz lagun- duta biribilkatu bizkotxoa eta utzi hozten.
Zuritu otarrainxkak eta nahasi karramarro-makilatxoekin eta saltsa arrosa edo koktel- saltsa apur batekin. Nahi izanez gero, dena birrin daiteke, orea balitz bezala; bestela, fin xehatu edo zati txikitan motz daiteke.
Zabaldu bizkotxoa eta betegarriaren gainean jarri esne-gain/labneh gaztaren geruza bat. Ondoren, biribilkatu berriro.
Justu zerbitzatu aurretik, estali saltsa arrosaz (edo esne-gain /labneh gazta gehiagoz) eta goialdean jarri otarrainxkaren bat, edo arrautzak, edo cherry tomate txiki batzuk, edo olibak...
Hozkailuan gorde daiteke, film-paperez edo aluminiozko paperez estalita. |
IngalaterrakoThe Guardian egunkariak abeltzaintzako makroetxaldeei buruzko errepor- taje bat argitaratu ondoren, non Espainiako Estatuko Gobernuko ministro Garzón jaun- aren adierazpen batzuk jaso ziren, abeltzaintzako etxaldeen ereduen gaineko interes handia zabaldu da hedabideetan, eta hasiera batean ekoizpen-intentsifikazioaren bideari jarraitu bazion ere gerora, duela 20 bat urtetik, beste bide bat hartu duen baserri hau ezagutu nahi izan duten hedabideekin izan gara. |
Egurraldi del eta....
| Hila euri gehiagorekin hasi zen, 159 litrorekin, zehazki, baina gero egun eguzkitsu asko etorri ziren. Hori bai, goizetan tenperatura oso baxua zen (zero azpikoa ere, -1,4 ºC-ra bitarte), izozteak izan ziren, eta berriro egun euritsu/hodeitsu bat edo bi izan genuen. |
| Halako tenperaturekzenbait zuhaixkaren hostoen garapena eten zuten, sahats honen (Sambucus nigra) hostoena, kasu, 2021. urtearen amaierako tenperatura altuekin hasi zena. |
| Hilaren hasieran, OHE-formako hodei hau ikusi genuen. |
|
Zer jan zuten behiek? Hileko egun eguzkitsuetan, behi lehorrak eta bigantxak bazkatzera irten ziren. Esne-behiek alpapa- eta ilar-bazka jan zuten, baita pentsu pixka bat eta belar siloratua ere. |
|
Hileko lorea: Zuhandor arrunta (Cornus sanguinea ) |
| Espezie honek ez du bazka-baliorik, baina txori batzuek izugarri estimatzen dituzte haren baiak. Hortaz, fruta-arboletatik gertu landatuz gero, zuhaitzok hobeto babesten dira. Gure baserrian, heskaietan dago, gehienbat. |
Baserrian gurekin batera bizi den fauna basatiko kide bat ikustea ez da bertan zein espezie dagoen jakiteko modu bakarra... Argazki honek basurdeak daudela erakusten du; kasu honetan, fru- stragarria da, basurdeek lurra mugituz behiek jateko duten bazka suntsitu eta belarra murrizten dutelako. |
| Satorrek ere txikizioasortzen dute, bai bazkalekuan bai baratzean, non sarritan barazkien heriotza eragiten duten. |
|
| Aztarna hau lepahori batena izan liteke, baina ez dago nahikoa xehe- tasunik behar bezala identifikatzeko. |
|
Esnearen kalitatea
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
4,23
|
Proteina
|
>3,10
|
3,42
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
10.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
145.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|