Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2021ko abendua PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen abenduan?



Aurten ere, Elikagai-bankuak bilketa berezia egin zuen urtearen amaieran,

COVIDak eragindako egungo egoeran inoiz baino garrantzi handiagoa duen

bilketa. Vista Alegre esnea jasotzera etorri ziren abenduaren 14an.




Hileko errezeta: datil, gazta urdin eta hirugihar pintxoak

500 g hirugihar, xerra finetan moztua, eta gero erdietan.

500 g datil, hezurrik gabe

100 g gazta urdin... edo beste gazta-motaren bat, gustuen arabera.

Berotu labea 190 ºC-an. Moztu datilak goitik behera bi zatitan, bi erdiak

erabat bereizi gabe. Ireki eta bete gaztarekin. Itxi eta bildu hirugihar-xerra

batez. Eutsi txotx batekin. Jarri laberako erretilu baten eta laberatu 30-40

minutuz, edo hirugiharra kurruskari egon arte. Eman buelta 20 minutu

pasatutakoan, alde guztietatik gorri daitezen.


Hileko lorea. Asun borta (Lamium maculatum)

alt

Hainbat Lamium espezie dago Europan eta Asiako eremu batzuetan,

eta horietako batzuk oso antzekoak dira. Hau asun borta dela uste dugu.

Ez du bazkatarako balio, baina kolore apur bat ematen die kolorerik

gabeko neguko paisaiei.


Egurraldia dela eta...

Abenduko lehen 11 egunetan euria egiten jarraitu zuen, orotara 361 litro.

Zonarik altuenetan, harria eta elurra egin zuen. Izozteren bat izan genuen,

ahulak baina.

alt

Gero, egun ostarteak izan genituen, eta hego haizeak ohikoak

ez diren tenperatura altuak ekarri zituen, 19,1ºC artekoak. Abendua

euri pixkat gehiagorekin amaitu zen; beraz, euri-neurgailuak jasotako

prezipitazioa 371 litrora iritsi zen. Horrek esan nahi du urteko1779litro-

etatik 854 bakarrik azaroan eta abenduan egin zituela.

Hilaren 13an, egunsentiarekin batera inbutu-hodei hau ikusi genuen.

Denbora laburreandesegin zen, lurra ukitzera iritsi gabe.

alt


Zer bazkatu zuten behiek?

Abenduan, behiek zalkea, alpapa, belar-siloa eta pentsu pixka bat jan zuten. Esne-behiak

ez ziren bazkatzera atera; bigantxak eta beste behiak bai, ordea, egunen batzuetan.


Eguberrietarako, eta hotz egin dezakeelako, Vista Alegre Baserriko taldeko

kide bakoitzak txano oso berezia du orain. Karrantza bertako mutur beltz

arrazako ardiaren artileaz eginiko txanoa. Txanook bertako bikote batek

egin dizkigu, arraza hori ez desagertzeko borrokan ari den bikote batek.

alt




Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

4,31

Proteina

>3,10

3,47

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

128.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.