Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2021ko azaroa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen azaroan?


Lepazuri hau (Martes foina) ikusteak harritu egin gintuen, gauekoak

izan ohi direlako. Honako honek pikondotik eroritako pikuak gosaltzea

erabaki zuen.

alt

Hilaren erdialdera arte, tximeleta dezente ere ikusi genuen.

alt



Zer jan zuten behiek?

Zalkea, alpapa, belar siloratua, bazka pixka bat eta pentsu apur bat

jan zuten. Gutxi bazkatu ziren; izan ere, belarra egon bazegoen arren,

euri-jasa handiak asko bigundu zuen lurra, eta, behiak larreetara atera

izan balira, basatza bihurtuko zituzten.


Egurraldia dela eta....

Azaroa oso euritsua izan zen. 400 litro baino gehiago bildu genituen

euri-neurgailuan, zehazki 482 litro. Goialdeetan, 1.000 metro pasa-

txotik gora, elurra agertu zen hilaren hasieran, baina azken astean 500 m

ingurura jaitsi zen. Egun eguzkitsu batzuk ere izan genituen, baina zerua

lainotuta egon zen  ia egunero.



Hileko lorea: Dontzeila-belarra (Vinca sp)

alt

Hainbat Vinca espezie daude, guztiak Europakoak, Afrikako eremu

batekoak eta Asiako beste batekoak. Propietate sendagarriak dituzte,

baina bazka-baliorik ez. Baserrian aurkitu dugun dontzeila-belarra

lorategiren batetik ihes egindakoa da, ziurrenik.




Hileko errezeta: espagetiak gazta eta alberjiniarekin

400g espageti

1 alberjinia

3 baratxuri-ale

1 tipulina

2 tipulatx

2 tomate handi eta heldu

1 koilarakada tomate-saltsa

Oliba-olioa

Ezkaia, azitraia, perrexila, oreganoa

1 kaienapipermin

Gatza

200g gazta ondu fin birrinduta

Zuritu baratxuriak, tipulina eta tipulatxak, eta moztu dado txikitan.

Erregosi lapiko batean olio-zurrusta batekin. Ondu nahi bezala. Baraz-

kiak gorrituta daudenean, moztu alberjinia azala eta guzti dado txikitan,

eta erregosi. Ondo erregosi.

Moztu tomateak erditik eta birrindu barazkien gainean. Erantsi tomate-

saltsa, espezieak (pertsona bakoitzaren gustuaren arabera) eta pipermina.

Jarri estalkia eta kozinatu 5 minutuz.

Lapiko batean, jarri ura berotzen. Irakiten hasten denean, ondu eta sartu

espagetiak. Egosi paketeko jarraibideen arabera. Xukatu ondo eta banatu

lau plateretan. Zabaldu saltsa gainean eta hautseztatu gazta. Zerbitzatu bero.



Gaztandegian 3 urtez lan egin ondoren, Mikelek lanpostua aldatzea erabaki

zuen. Zorte ona opa diogu lan berrian.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

4,14

Proteina

>3,10

3,41

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

153.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.