2021ko urria Inprimatu

Zer egin genuen urrian?


Baserriko lanak ohiko erritmoan jarraitzen du: jetzi, pabiloiak garbitu,

simaurra eta minda zabaldu,

alt
eta bigantxak ohikotasunez bisitatu.
alt

Horrez gain, behien apatxak ikuskatu genituen, aldian-aldian egiten

dugun bezala, denborarekin herrena eragin dezakeen zauri, harri,

burdina edo zurezko elementu txertaturik ez dutela egiaztatzeko.

alt



Hilabete luzez, esnea emango duen bigantxarik jaio gabe egon gara;

orain, aldiz, taldetxo polita dugu. Izan ere, urrian beste bigantxa bat jaio zen.

alt


Baratzeak barazkiak ematen jarraitzen du, garai honetan azalorea,

brokolia, azenarioak, porruak, eta azken piper eta tomateak.

alt



Hileko lorea. Berbena limoiusain (Aloysia citrodora)

alt

Indietako berbena izenez ere ezaguna, berbenen familiakoa da, Hego

Amerikakoa. Han usu erabiltzen diren ezaugarri sendagarriak ditu, eta

kozinatzeko, apaingarri gisa edo duen usainagatik erabili ohi da. Izan

ere, berbena honen hostoek esentzia-olio asko dute, eta olio horren

osagai nagusia zitrala da. Horrexegatik du usaina eta erabiltzen da sukaldean.


Hileko errezeta: barazki- eta urdaiazpiko-kaneloiak

20 kaneloi-xafla

200 g ziazerba

1 tipulin edo tipula txiki

2 azenario

2 baratxuri-ale

400 ml tomate-saltsa

10 xerra urdaiazpiko egosi

100 g gazta ondu arraspatu

400 ml esne oso

40 g irin

Oliba-olioa

Perrexila

Intxaur muskatua

Gatza

Zuritu baratxuri-aleak, tipulina eta azenarioak, eta txikitu fin-fin. Bigundu

kazolan olio eta gatz apur batekin. Zatitu ziazerbak eta bota kazolara, tarte

batez sueztitzeko. Erantsi irina eta, gero,isuri esnea pixkanaka, eragiteari

utzi gabe. Gainean, birrindu intxaur muskatu pixka bat (edo bota intxaur

muskatu hautsa). Kozinatu bexamela 7 bat minutuz, eragiteari utzi gabe.

Jarraian, berotu ura lapiko handi baten. Ondu eta, irakiten hastean, erantsi

kaneloi-xaflak, paketeko jarraibideen arabera irakiteko. Xukatu eta jarri su-

kaldeko zapi garbi baten gainean. Zabaldu kaneloiak gainazal lau batean,

moztu urdaiazpiko-xerrak erditik eta jarri zatiak kaneloi-xaflen gainean.

Erantsi barazki- eta bexamel-nahaskia, eta bil itzazu. Jarri laberako erretilu

batean.

Estali kaneloiak tomate-saltsarekin, hautseztatu gazta arraspatuarekin eta

sartu labean 275 ºC-tan, gazta urtu eta gorritu arte. Zerbitzatu aurretik,

apaindu perrexil-hosto batzuekin.



Egurraldia dela eta...

Urria eguzkitsu samarra izan zen, eta 20 ºC baino gehiago izan genituen

batzuetan. Tenperatura minimoak 6 ºC-tara jaitsi ziren, batez ere gauez

hodeirik ez zegoelako. Hala, euri-neurgailuan 49 l bakarrik jaso bagenuen

ere, goizetan ihintz asko izan zen, eta horrek lurraren hezetasuna bermatu

zuen. Horregatik guztiagatik, egunsenti oso koloretsuak ikus genituen.

alt
alt




Zer jan zuten behiek? Irailean bezala, zalkea, alpapa, belar

siloratua eta bazka zein pentsu pixka bat jan zuten.



Baserriko basa-bizitza oso agerikoa da oraindik, eta ez elementu handienak

bakarrik.Sasitza bat garbitzen ari ginela, Clathusruber izeneko onddo bitxi

bat aurkitu genuen. Leku askotan,"kaiola gorria" esaten zaio, bere itxuragatik:

obal-formako gorputza du, eta elkarri lotutako adarrez eginiko sareta bat.

Behealdeko gainazalak muki-mintz batez estalita daude. Mintzaren kiratsak

euliak eta beste intsektu batzuk erakartzen ditu, esporak sakabanatzen

laguntzeko.

alt
alt




Apo txiki hau ere leku berean ikusi genuen,
alt
eta beste hau gaztandegian sartzen saiatzen ari zen!
alt
Handi hau hodi batean bizi da, eta egunsentian bakarrik ikusten dugu.
alt
Ziraun hau (Anguis fragilis) azkeneko egun beroak aprobetxatzen ari zen.
alt

Azkenik, koleoptero koloretsu hau ikusi genuen.

alt



COVIDa dela eta, taldekide guztiok txertaturik gaude, inork ez baitio aukerari

muzin egin. Hala ere, osasun-segurtasunerako neurri guztiak betetzen jarraitzen

dugu: maskarak, gelak, distantziak. Dei ugari jaso ditugu gaztandegia ikustera

etortzeko, baina oraindik ez dugu bisitarik izan, gure ustez egoera pandemikoa

ez dagoelako behar bezain egonkor edo seguru, bereziki gaztandegi barruko

bisitei dagokienez.




Esnearen kalitatea



Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,87

Proteina

>3,10

3,38

Bakteriologia

<100.000

12.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

187.000

Inhibidoreak

Ez

Ez