2021ko iraila Inprimatu

Zer egin genuen irailean?



Zer jan zuten behiek?

Behiek zalke, alpapa, belar siloratua, larre pixka bat eta pentsu apur

bat jan zuten.




Hileko lorea. Veronika arra (Veronia officinalis)

alt

Veronika batzuk oso antzekoak dira beren artean. Behin, gure web

gunean, Veronica serpyllifolia txertatu genuen, eta oraingoa oso

antzekoa da. Antzina, medikuntzan erabiltzen zen, baita tearen

ordezko gisa ere.



Hileko errezeta: kuiatxoan bildutako izokina gazta-saltsarekin

4 xerra izokin

1 kuiatxo gazte

Gurina

250 g gazta ondu arraspatu

2 koilarakada irin

Oliba-olioa

Gatza eta piperbeltza

500 ml esne

Errezeta hau primerakoa da garai honetarako, beroa ala hotza egingo

duen ez dugulako argi izaten eta baratzeetan oraindik ere kuiatxoak

ditugulako. Gazta-saltsarako osagaien kantitatea aldagarria da, per-

tsona bakoitzaren gustuen araberakoa (esne gehiago edo gutxiago

saltsa lodi edo arinagoa egiteko, gazta gehiago edo gutxiago...).

Garbitu arraina. Garbitu eta zuritu kuiatxoa, eta moztu xerra oso fine-

tan, luzetara. Bildu izokin-xerrak kuiatxo-xerrekin eta sartu laberako

erretilu batean, oinarrian ur apur bat duela. Ondu nahi bezala eta

zabaldu gurin pixka bat xerra bakoitzaren gainean. Sartu labean 15

minutuz, edo arraina eginda egon arte.

Bitartean, prestatu gazta-saltsa:

Berotu 2 koilarakada oliba-olio. Erantsi irina pixkanaka, etengabe era-

ginez, pasta bat lortu arte. Erantsi esnea apurka-apurka, nahi den

lodiera lortu arte. Etengabe eragin behar zaio, pikorrik sor ez dadin.

Sortuko balira, erabili irabiagailua saltsa uniformea lortzeko. Gero,

erantsi gazta arraspatua, berriro etengabe eraginez, erabat urtu arte.

Arraina prest dagoenean, zerbitzatu saltsarekin batera. Lurrunetan eginiko

sasoiko barazkiak ere zerbitza daitezke, brokolia, azenarioak edo porruak,

esaterako.



Aurten, intsektu makila batzuk ikusi ditugu.

alt



Bi biga eta txekor bat jaio ziren.

alt


Egurraldia dela eta.....

Irailean, eguraldia oso aldakorra izan zen. Egun euritsuak eta eguz-

kitsuak izan genituen, 20 ºC-tik gorako tenperatura maximoak hil

osoan eta 13 eta 17 ºC arteko minimoak. Guztira, 149 l bildu genuen

euri-neurgailuan, gehien-gehiena 6 egunetan baino ez.



Esnearen kalitatea


 

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,92

Proteina

>3,10

3,20

Bakteriologia

<100.000

13.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

207.000

Inhibidoreak

Ez

Ez