Zer egin genuen abuztuan?
Vista Alegre Baserriak 10 urte bete dituelaeta, ospakizun txikia egin genuen! Esnekiak egiteko gure behi-taldearen esnearen % 0 erabiltzetik batez beste % 80 erabiltzera igaro gara. Orain, 5 lagunek beharrean, 7k osatzen dugu taldea. Gure esneki guztiakgure gaztandegitik 100 kilometroko erradioanÂÂÂÂ saltzen jarraitzen dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu bidean lagundu diguten guztiei. Erronkak? Egon badaude, eta ez gutxi... |
|
Hileko lorea. Haritz-hostouraza (Chicorium intybus) (Lactuca quercina?) |
| Iturri batzuen arabera, "uraza"hau txikorien familiakoa da; beste bat- zuek, aldiz, urazen euren familiakoa dela diote. Tenperatura baxuetan (5ºC-tik gora) hazten da ondo, eta, beraz, askotan neguko entsalad- etarako landatzen da. Ura du nutrizio-eduki nagusia, baina barazkien artean oparoenetakoa da bitaminei, gatz mineralei eta zuntzari dago- kienez. Urazen artean, honek ditu Omega 3 eta antioxidatzaile gehien. Hostoak eta kuskuak purpura eta berdeak dira; loreak, berriz, hori- horiak. Loreak azaltzen dira urazak"gora"egiten duenean, eta hori modu ikusgarrian egiten du. |
|
Hileko errezeta: pesto-saltsa
Pestoa Liguriakoa (Italia) da jatorriz, eta albaka du osagai nagusia; horri baratxuri eta pinaziehoak gehitzen zaizkio, tradizionalki gazta parmesanoarekin batera. Makina bat errezetatan erabiltzen da, batez ere pastetan.
30 g albaka-hosto
Baratxuri-ale 1
30 g pinazi
Oliba-olio estra
Gazta parmesanoa (edo beste gazta bat), birrinduta, norberak nahi beste
Gatza
Jarri pinaziak zartagin batean sutan, oliorik gabe, eta txigortu.Ondoren, eraman irabiagailu-edalontzi batera. Zuritu baratxuri-atala, txikitu eta nahasi pinaziekin. Gehitu albaka-hostoak eta oliba-olio ugari. Bota gatza eta birrindu dena saltsa homogeneoa lortu arte. Erantsi gazta eta irabiatu berriro. Baduzu zure saltsa; orain,zerekin erabili erabaki besterik ez duzu falta. |
Egurraldia dela eta...
| Hileko lehen asteetan, eguraldi fresko eta hezea izan genuen egun ugaritan, laino eta lainoberarekin, eta, besteak beste, goroldioan nabaritu zen, zeina garai honetan marroi eta kurruskari egon ohi den. |
| Egun eguzkitsu bat edo beste ere izan genuen, eta, ondoren, egun eguzkitsu eta hodeitsu asko, baina ez da izan oso abuztu tipikoa. Eguraldi freskoek hala artzaintza nola barazkien garapena bultzatu zuten, porru, azenario eta lekena, kasu; tomate asko, aldiz, usteldu egin ziren. Hezetasuna gorabehera, ez zuen euri askorik egin, eta 22 litro besterik ez genuenjaso plubiometroan. Tenperatura 29ºC-ra igo zen egun beroren batean, eta 12ºC-ra jaitsi egunsentiren batean. |
Beldar koloretsu hau ere ikusi genuen, baina ezin izan dugu egokiro identifikatu.
|
| Bi tximeleta zuri eta beltz hauen bisita izan genuen... Hegan ari direnean, hegoen barnealdea ikusten zaie, eskarlatakolorekoa. Alde batetik,ÂÂÂ ijitoa (Arctia caja) |
| eta bestetik, kalimorfa (Euplegia quadripunctuaria)
|
| Patatak erauztean, arrautza hauek agertu ziren, ziurrenik barraskilo batenak. |
|
Zer jan zuten behiek? Abuztuan, behiek zalke, alpapa, belar siloratua, larre pixka bat eta pentsu apur bat jan zuten. | Zekor misto bat, Frisoi zekor bat eta Frisoi biga bat jaio ziren. Azkeneko hori gure abere-taldean geratuko da; arrak, ordea, saldu egingo ditugu. |
Esnearen kalitatea
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
3,75
|
Proteina
|
>3,10
|
3,15 |
Bakteriologia
|
<100.000
|
12.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
237.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|