Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2021ko abuztua PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen abuztuan?


Vista Alegre Baserriak 10 urte bete dituelaeta, ospakizun txikia egin

genuen! Esnekiak egiteko gure behi-taldearen esnearen % 0 erabiltzetik

batez beste % 80 erabiltzera igaro gara. Orain, 5 lagunek beharrean,

7k osatzen dugu taldea. Gure esneki guztiakgure gaztandegitik 100

kilometroko erradioan  saltzen jarraitzen dugu. Eskerrak eman nahi

dizkiegu bidean lagundu diguten guztiei. Erronkak? Egon badaude, eta

ez gutxi...




Hileko lorea. Haritz-hostouraza (Chicorium intybus)

(Lactuca quercina?)

alt

Iturri batzuen arabera, "uraza"hau txikorien familiakoa da; beste bat-

zuek, aldiz, urazen euren familiakoa dela diote. Tenperatura baxuetan

(5ºC-tik gora) hazten da ondo, eta, beraz, askotan neguko entsalad-

etarako landatzen da. Ura du nutrizio-eduki nagusia, baina barazkien

artean oparoenetakoa da bitaminei, gatz mineralei eta zuntzari dago-

kienez. Urazen artean, honek ditu Omega 3 eta antioxidatzaile gehien.

Hostoak eta kuskuak purpura eta berdeak dira; loreak, berriz, hori-

horiak. Loreak azaltzen dira urazak"gora"egiten duenean, eta hori modu

ikusgarrian egiten du.

alt



Hileko errezeta: pesto-saltsa

Pestoa Liguriakoa (Italia) da jatorriz, eta albaka du osagai nagusia;

horri baratxuri eta pinaziehoak gehitzen zaizkio, tradizionalki gazta

parmesanoarekin batera. Makina bat errezetatan erabiltzen da, batez

ere pastetan.

30 g albaka-hosto

Baratxuri-ale 1

30 g pinazi

Oliba-olio estra

Gazta parmesanoa (edo beste gazta bat), birrinduta, norberak nahi

beste

Gatza

Jarri pinaziak zartagin batean sutan, oliorik gabe, eta txigortu.Ondoren,

eraman irabiagailu-edalontzi batera. Zuritu baratxuri-atala, txikitu eta

nahasi pinaziekin. Gehitu albaka-hostoak eta oliba-olio ugari. Bota gatza

eta birrindu dena saltsa homogeneoa lortu arte. Erantsi gazta eta irabiatu

berriro. Baduzu zure saltsa; orain,zerekin erabili erabaki besterik ez duzu

falta.


Egurraldia dela eta...

Hileko lehen asteetan, eguraldi fresko eta hezea izan genuen egun

ugaritan, laino eta lainoberarekin, eta, besteak beste, goroldioan

nabaritu zen, zeina garai honetan marroi eta kurruskari egon ohi den.


Egun eguzkitsu bat edo beste ere izan genuen, eta, ondoren, egun

eguzkitsu eta hodeitsu asko, baina ez da izan oso abuztu tipikoa.

Eguraldi freskoek hala artzaintza nola barazkien garapena bultzatu

zuten, porru, azenario eta lekena, kasu; tomate asko, aldiz, usteldu

egin ziren. Hezetasuna gorabehera, ez zuen euri askorik egin, eta 22

litro besterik ez genuenjaso plubiometroan. Tenperatura 29ºC-ra igo

zen egun beroren batean, eta 12ºC-ra jaitsi egunsentiren batean.



Beldar koloretsu hau ere ikusi genuen, baina ezin izan dugu egokiro

identifikatu.


Bi tximeleta zuri eta beltz hauen bisita izan genuen... Hegan ari

direnean, hegoen barnealdea ikusten zaie, eskarlatakolorekoa. Alde

batetik,  ijitoa (Arctia caja)


eta bestetik, kalimorfa (Euplegia quadripunctuaria)
alt

Patatak erauztean, arrautza hauek agertu ziren, ziurrenik barraskilo

batenak.




Zer jan zuten behiek?

Abuztuan, behiek zalke, alpapa, belar siloratua, larre pixka bat eta

pentsu apur bat jan zuten.

Zekor misto bat, Frisoi zekor bat eta Frisoi biga bat jaio ziren. Azkeneko

hori gure abere-taldean geratuko da; arrak, ordea, saldu egingo ditugu.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,75

Proteina

>3,10

3,15

Bakteriologia

<100.000

12.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

237.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.