Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2021ko uztaila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen uztailean?


Hileko lorea. Plantago ertaina (Plantago media)

alt

Plantago ertaina Europako erdialdean eta mendebaldean jaiotzen da.

Izen generikoa latinez oin-oinarria izendatzeko berbatik datorkio. Kaltzio-

landarea da, hau da, lur kaltzikoak nahiago ditu, eta espezie hermafrodita

da (ugalketa-organo biak ditu). Hala haizeak nola intsektuek polinizatzen

dute, bereziki erleek. Plantago-espezieen bazka-balioa "onargarritzat" jotzen

da, eta aziendak arazorik gabe jaten du. Proteina-edukia % 3 eta 13 bitarte-

koa du (zein iturri kontsultatzen den), bai eta potasio (K) ugari ere, eta ani-

maliek zapaltzea ondo jasaten du. Iraganean, hainbat erabilera sendagarri

izan zituen.



Hileko errezeta. Gazta- eta saltxitxoi-madalenak

Errezeta bitxi samar hau iritsi zaigu. Baliteke jende ausartarentzat hobea izatea...

250 ml oliba-olio
250 ml esne
6 arrautza
500 g azukre integral
600 g irin legamiarekin
Limoi baten birrindura
50 g gazta birrindu, findua edo ondua
50 g saltxitxoi, dado txikitan moztuta

Bol batean, irabiatu arrautzak azukrearekin, nahasketa zurixka lortu arte. Erantsi

esnea eta olioa, eta nahasi ondo. Gero, erantsi irina eta jarraitu ondo nahasten.

Bota gazta eta saltxitxoia, eta utzi ordu erdiz bere horretan. Bete madalenak egi-

teko moldeak orearekin, sartu labean 200 ºC-tan 15 minutuz eta, ondoren, 10

minutuz 180ºC-tan.



Bi osasun-kontrol izan genituen: 6an, autokontrola, non enpresa batek gure esne-

kien osasunarekin eta trazabilitatearekin lotutako dokumentazio guztia berrikusten

duen (protokoloak, elaborazio-fitxak, analitiken emaitzak, gorabehera-orriak, etab.);

9an, berriz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarena. Kasu horretan, ikuskatzailea aldez

aurretik jakinarazi gabe agertzen da, eta hark ere dokumentazio guztia berrikusten

du, instalazioak egiaztatzeaz eta hainbat elementu ikuskatzeaz gain, hala nola produk-

tuen etiketak, ur-harguneak edo erabiltzen ditugun ontziak zein egoeratan biltegiratzen

diren.



Hile honetan bioplastikozko terrinak erabiltzen hasi ginen, petroliotik eratorritako PET

plastikozkoen ordez, gure gazta freskoetarako. Nahiz eta bioplastikoa erabiltzeak energia

fosil batetik eratorritako osagaien erabilera murrizten duen, haren ekoizpen eta erabilerak

ez du zertan erabat perfektua izan, ingurumen- eta gizarte-aldetik. Izan ere, bioplastikoa

ekoizteko, landareen landaketa intentsiboa izan daiteke, produktu kimikoen erabilerari da-

gokionez, edo aurretik elikadurarako laborantzak ordezka ditzake. Ingurumen- eta gizarte-

aldetik egokiak diren iturrietatik eratorritako terrinak topatzen ahalegintzen ari gara.

Plastikoen abantailei eta desabantailei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero,

ontziei buruzko gure artikulua kontsulta dezakezue:

http://www.vistaalegrebaserria.com/index.php/eu/ontziak-eztabaidagai


Eguraldi-kontua: egun lehor eta beroak izan genituen, egun freskoagoekin,

lehorrekin, euritsuekin edo, besterik gabe, behe-lainoarekin tartekatuta. Termo-

metroa 30 ºC-tara iritsi zen egun beroren batean; egunsentiren batean, aldiz,

11 ºC-tara jaitsi zen. Euri-neurgailuan, 40 litro bakarrik jaso genuen. Goiz laino

tsuek urtantaz estalita utzi zizkiguten armiarma-sareak.



Uztailean, belar gehiago siloratu genuen, eta sastrakak kentzen jarraitu.

Biga misto bat jaio zen, esnetarako eta haragitarako gaitasuna duena, eta saldu

egingo dugu.


Esnearen kalitatea

Hainbat hilabetean ohi baino zelula-zenbaketa handiagoa izan ostean, azkenean

hasi da erregularizatzen. Muga gomendagarriak ez dira inoiz gainditu, baina hobe

da 200.000 zelulatik beherako zenbaketa izatea.


Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,57

Proteina

>3,10

3,05

Bakteriologia

<100.000

12.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

291.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.