Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2021koekaina PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen ekainean?



Ekainean bost biga jaio ziren.


Hileko lorea: Santiago belarra mota bat (Hypericum humifusum)

alt

Landare honen lorea eguzkitan baino ez denez irekitzen, erraza da

bertan dagoenik ere ez ohartzea. Lur azido samarrak ditu gogoko,

eta, baserrian, batez ere murruetatik gertuko lurzoru lehorretan

aurkitzen dugu. Izen generikoa hyperikon hitz grekotik datorkio

("irudien gainean" edo "agerpen baten gainetik" esan nahi du),

eta, zenbait iturriren arabera, espiritu gaiztoak eta agerpenak

uxatzeko propietateagatik esaten zaio horrela. Ez du bazka-baliorik.



Hileko errezeta. Azenario erreak "harissa" orearekin

"Harissa" Ipar Afrikako pasta edo saltsa mina da, baina badago errezeta

moldatzea, osagai minak murriztuz edo edo kenduz, horrela pikantea

gustuko ez dutenek edo onartzen ez dutenek ere goza dezaten.

Azenarioetarako:

500 g azenario gazte, zuztar-zati batekin, garbi-garbi

Koilarakada 1 ezti

Koilarakada 1 oliba-olio birjina

Koilaratxokada ½ martorri ehota

Koilaratxokada ¼ gatz

Piperbeltza, ahal dela eho berria, nahi beste

"Harissa" pastarako:

Koilarakada 1 txile-hauts

Koilarakada 1 piperrauts

Koilaratxokada ½ txarpoil ehota

Koilaratxokada ¼ kaiena piperbeltz ehota

Koilaratxokada ¼ martorri ehota

¼ koilaratxokada kumino ehota

3 koilarakada oliba-olio birjina

Koilarakada 1 tomate-ore (pure)

Koilarakada 1 ezti

Koilaratxokada 1 gatz

Ale bat baratxuri fin-fin mozturik

Limoi erdiren zukua

Edalontzi 1 ½ jogurt natural

2 koilarakada Feta gazta (edo antzeko gaztaren bat, Vista Alegre

gazta findua, adibidez) zatitan moztua

Koilarakada bat granada-hazi (aukeran)

Azenarioetarako:

1.- Berotu labea 200 ºC-tan.

2.- Ipini azenarioak laberako erretilu batean, eta isuri gainean eztia eta

oliba-olioa. Ondoren, erantsi martorria, gatza eta piperbeltza. Erre labean

15 bat minutuz, sardexka azenarioan erraz sartu arte.

"Harissa" pastarako:

1.- Nahasi txilea, piperra, txarpoila, kaiena, martorria eta kuminoa bol txiki

batean. Erantsi oliba-olioa, tomate-orea (purea), eztia, gatza, baratxuria

eta limoi-zukua, eta nahasi ore bihurtu arte.

2.- Bota jogurta bol batera, erantsi koilarakada bat "harissa" pasta eta

nahasi jogurtarekin batera, baina erabat nahasi gabe. Soberako "harissa"

orea bi astez gorde daiteke hozkailuan.

Jateko prest!

Jarri katilu erdi jogurt eta "harissa" plater baten erdian, eta azenarioak

gainean. Erantsi gazta eta granada-haziak (aukeran) gainean eta zerbi-

tzatu "harissa" jogurta duen beste bol batekin.



Egurraldia dela eta...

Ekainaren hasieran, ekaitz elektrikoak izan genituen, batzuk euriarekin

batera eta beste batzuk euririk gabe. Euririk gehiena hilaren 16tik 23ra

egin zuen, eta 112 litro bildu genuen euri-neurgailuan. Tenperatura maxi-

moa 28,5 ºC-koa izan zen, goizen baten 11 ºC izan bagenituen ere. Eka-

itzetako baten ostean, ostadar bikoitza agertu zen.

alt



Zer jan zuten behiek?

Behiek aurreko hileko menuaren antzekoa izan zuten: belar freskoa

(moztu berria), belar ondua eta pentsu pixka bat. Bigantxek maldarik

pikoenetan bazkatzen jarraitu zuten.

alt


Baratzean, lehen loreak agertu ziren tomate
alt
eta kuiatxoetan,
alt

eta zerbak, ziazerbak, porruak, urazak eta tipulak biltzen hasi ginen.

Lekak beren makiletan gora hasi ziren.

alt




Intsektu eta animalia batzuk gustura ikusten ditugu; beste batzuek,

aldiz, beldurra edo arazoak sortzen dizkigute. Hala ere, denek dute

funtsezko eginkizuna ingurumen-balantzea ona izan dadin, eta hori,

era berean, oinarrizkoa da baserriaren jarraitutasunerako.

Marigorringo zazpitita (Coccinella septempunctata) beti da ongi

etorria baserrian, batik bat baratzean, urtero agertu ohi diren afido

edo landare-zorrien (Aphis spp) harrapakari naturala delako, nagusiki

leketan eta babarrunetan (beltza), piperretan (berdea) eta Bruselako

azetan (grisa).

alt

Suge biperakara hau (Natrix maura) eguzkitan agertu zen egun

beroetako batean. Nahiz eta normalean ura dagoen inguruneetan

izaten den, lur lehorrean ere ikus daiteke. Hain zuzen, guk baserriko

harrizko hormetan ikusi genuen. Oro har, sugeek karraskarien, int-

sektuen eta beste narrasti batzuen populazioak kontrolatzen la-

guntzen dute, eta, haiekin kontuz ibili behar den arren, espezie

batzuk ―biperakara, adibidez― ez dira pozoitsuak eta, eskuarki,

ez dute kosk egiten.

alt

Kolia arrunta (Colias croceus) ez da Brassica barazkien inguruan

kaiolak jartzera bultzatu gintuen tximeletetako bat, haren beldarrek

ez baitituzte azak, azaloreak eta abarrak jaten; hau hirustaren (Tri-

folium sp), alpaparen (Medicago sativa), Lotus corniculatusen edo

beste lekadun batzuen gainean garatzen da. Larreetan, arazo bihur

daiteke, asko agertzen badira, baina baserrian ez dugu sekula

halakorik ikusi.

alt

Jakina, janari-iturri da beste animalia batzuentzat, musker berde

honentzat (Lacerta viridis), kasu, zeina baserriko hainbat tokitan

zehar ibiltzen den.

alt

Txoriek belar siloratu poltsetan zuloak egin ohi dituztenez, zintak

eskegi ditugu uxatzeko. Dena den, hegaztiok ere eginkizun garran-

tzitsuak betetzen dituzte, haziak barreiatzea, esaterako.

alt



Ekainean, belar gehiago siloratu genuen, eta belar lehor txanda bat

ere egin genuen, hilaren hasierako egun beroak baliaturik. Sasi-gar-

biketan ere aritu ginen, bai traktorearekin bai eskuko sasi-garbitzeko

makinekin.

alt



Bederatzigarren urtez jarraian, Gurutzetako Ospitaleak (Bilbo) "Vista

Alegre Baserria" gazta ondua eta jogurt naturala sartu zituen urtero

antolatzen duen menu ekologikoan, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

(ekainak 5) ospatzeko.



Ekainaren 3an, Vista Alegre Baserria lantaldeak, bere trebetasunak

etengabe hobetzea xede, hala barne-komunikazioa (taldekideen ar-

tekoa) nola kanpora begirakoa (bisitak, banaketak, azokak eta tele-

fono bidezko arreta) hobetzeko ikastaro batean parte hartu zuen.


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,69

Proteina

>3,10

3,10

Bakteriologia

<100.000

13.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

359.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.