2021ko maiatza Inprimatu

Zer egin genuen maiatzean?


Egurraldia dela eta...

Hilaren hasiera lehor samarra izan zenez, belar siloratu gehiago

egin ahal izan genuen. Gero, egun euritsuagoak izan genituen,

eta segaturiko larreetako belarra hazi egin zen. Euria leuna eta

etengabea izan zen. Gauza ona da hori, ura poliki-poliki sartzen

baita lurrean, putzurik eta higadurarik sortu gabe. Horrelako ur-

tantak armiarma-sareetan eta hainbat landaretan pausatzen dira;

esaterako, goroldioan.

alt
alt

Orotara, 40 l bildu genuen euri-neurgailuan. Tenperaturarik altuena

28,8 ºC-koa izan zen, eta txikiena 3,9 ºC-koa. Hodei altu mota hori

ohikoa da hego-haizea dabilen egun lehorretan.



Maiatzean, beste bi siloraketa-txanda egin genituen.
alt

Larre hau apirilean segatu genuen; maiatzaren erdialdean, belarra luze

zegoen jada; hilaren amaieran, berriro segatu genuen, belar siloratua

izateko.




Zer jan zuten behiek?

Behiei belar freskoa (moztu berria), belar ondua eta pentsu pixka bat

eman genien. Bazkatzera atera ahal izan ziren.




Hileko lorea: txantxapota (Umbilicus rupestris)

alt

Espezie honek izen arrunt asko ditu hainbat hizkuntzatan, besteak

beste 'denarensendagarri'-ren baliokidea, medikuntza tradizionalean

sarri eta era ugaritan erabiltzen den seinale. Egun, homeopatian era-

biltzen da. Latineko izenak, umbilicus, hostoen itxurari egiten dio

erreferentzia. Hostoak, zurtoina eta haziak jangarriak dira, entsaladan,

adibidez.


Hileko errezeta. Basoko entsalada gazta finduarekin

Basoko landare asko erabil genezake gure dietan. Azpimarratzekoa da,

jakina, oso garrantzitsua dela jateko erabili aurretik espezieak ongi iden-

tifikatzea. Zalantzarik izanez gero, ez erabili. Era berean, hainbat landa-

reren kasuan (urkia edo pagoa, kasurako), hobe da hosto berri eta samu-

rrak erabiltzea.

Ondoko landareen hosto berrien arteko nahasketarekin entsalada zoragarria

egingo dugu, bizigarri-ukituarekin eta gazta birrinduarekin, ahal dela gazta

fuertearekin, Vista Alegre gazta finduarekin, esaterako:

Txantxapota (Umbilicus rupestris)

Sapelarra (Stellaria media)

Txikoria-belarra (Taraxacum officinale)

Urkia (Betula pendula)

Pagoa (Fagus sylvatica)

Basabaratxuri edo tipulina (Allium schoenoprasum)

Malba (Malva silvestris)

Viola (Viola sp)

Plantaina (Plantago sp.)

Garbitu ongi hostoak eta zatitu, behar izanez gero. Gatzozpindu eta erantsi

gazta findua justu jan aurretik.

Horrelako hostoak lehen aldiz erabili behar badituzu, interesgarria izan liteke

landare baten edo biren hostoekin hastea eta uraza-entsalada batean nahastea,

zapore eta konbinazioekin jolastuz. Beste behin azpimarratu nahi dugu zein ga-

rrantzitsua den hain ezagun ez ditugun landareak egokiro identifikatzea.


Urtaro honetan, nahiko erraz ikus daiteke tokiko fauna basatia, adibidez:

gaueko tximeleta hau gaztandegiko paretan (Orygia motaren bat?);

alt
orkatz hau (Capreolus capreolus), zenbaitetan kumeak ondoan zituela,
alt

eta erle bat (Bombus lucorum) orkidea batean (Serapia sp).

alt


Maiatzean, bi biga (hau poza!) eta zekor bat jaio ziren.


COVIDari dagokionez, Vista Alegreko taldeko bi pertsonari jada jarri diete

lehen txertoa. COVIDaren osasun- eta ekonomia-ondorioak agerikoak dira

bertan zein nazioartean. Vista Alegre Baserrian ere nabaritzen hasiak gara

COVIDak eragindako hornidura-arazoak. Hori dela eta, gure asmoa maiatzean

ohiko plastikozko terrinak alde batera uztea eta bioplastikozkoak erabiltzen

hastea bazen ere, COVIDak kaosa eragin du horniduran eta ezin izan dugu

egin (ikus http://www.vistaalegrebaserria.com/index.php/eu/ontziak-eztabaidagai

plastiko-mota horren abantailak eta desabantailak ezagutzeko).


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,64

Proteina

>3,10

3,15

Bakteriologia

<100.000

12.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

323.000

Inhibidoreak

Ez

Ez