2021ko apirila Inprimatu

Zer egin genuen apirilean?


Bigarren Hezkuntzako ikasleekin, apirilaren 13an eta 29an, hurrenez

hurren; bestean, Eusko Jaurlaritzako Egin eta Ekin programaren barruan.

Hala, aurrez aurreko bisitak baztertuta, harremanetan jarraitzen dugu

bai ikasleekin bai landa-eremuko benetako berrikuntza-proiektuekin.

Hemen Balmasedakoak...


Eta hemen Elorrioko taldea....



COVIDari dagokionez, gure lantaldeko inori ez digute deitu txertoa jasotzeko.

Pertsona bat prebentziozko berrogeialdian izan dugu, positibo eman gabe,

gure esnekiez hornitzen den denda bat bezalaxe, hura ere COVIDen positibo

eman gabe.


Joan den hilean, lehen siloraketa egin genuen, ohi bezala: belarra moztu,

lehortu, bolak egin eta biltegiratu, eta, ondoren, larreetan purina zabaldu.



Lan-segida erraz hori behar bezala egin ahal izateko, eguraldia oso

garrantzitsua da, egun lehorrak eta, ahal dela, eguzkitsuak behar

ditugulako belarra mozteko, bolak egiteko eta purina zabaltzeko; gero,

aldiz, egun euritsuak izatea komeni da, belarra berriro haz dadin.

Landa-eremuko pertsonak inoiz ez omen daude pozik eguraldiarekin,

baina haien jarduerak haren mende daude oso; Euskal Herrian, zehazki,

eguraldi aldakorraren eta ez-monotonoaren mende. Horrexegatik dago

kezka, halabehar, klima-aldaketa nabarmenak direla eta, aipatu eguraldi

aldakorra bermatuko ez duten horien gainean, hain zuzen ere. Siloraketa

egiten denbora eta energia xahutu ostean, oso desmotibatzailea da eremu

hesituetatik ihes egindako ganaduak bolak haustea. Izan ere, berriro bildu

behar ditugu, ezaugarri anaerobikoak izateko eta, horrela, alferrik gal dai-

tezen saihesteko; eta animalien jabeak aurkitu, eta iradokizun diplomatikoak

egin behar dizkiegu, animaliek berriro ihes egin ez dezaten.

alt

Apirilean, larreak eskokatzen jarraitu genuen.


Baserrian darabiltzagun makina eta erreminta guztiak aldian-aldian

berraztertu behar ditugu.





Egurraldia dela eta...

Eguraldiari dagokionez, hilaren hasieran zenbait egun lehor izan

genituen; gero, hainbat euritsu (60 litro jaso genuen euri-neurgai-

luan); ondorengo bi asteak oso-oso lehorrak izan ziren, lehorregiak,

euri-tantarik gabeak; eta, azkenik, hila euri apur bat gehiagoz

amaitu genuen. Guztira, 94 litro ur bildu genuen euri-neurgailuan.

Goiz batzuk hotzak izan ziren (2-3 ºC), eta izozte arinak izan

genituen, nahiz eta eguerdian tenperatura 26 ºC-tara iritsi.


Apirilean, halo bat ikusi genuen eguzkiaren inguruan.

alt


Hileko errezeta: Pastel-krema

Litro erdirako osagaiak:

500 ml esne oso

1 kanela-adar

Limoi erdi

3 gorringo

85 g azukre

50 g arto-irin findu

15 g gurin (hautazkoa)

Prestaketa:

Berotu esnea kanela-adarrarekin eta limoi erdiaren azalarekin batera; saihestu azalaren

alde zuria, krema ez dadin mingostu. Kendu sutatik irakin aurretik. Ontzi sakon batean,

nahasi gorringoak azukrearekin eta arto-irin finduarekin. Limoi-azala eta kanela kendu

ostean, erantsi esnearen erdia eta eragin ondo. Nahaski hori bota berriro lapikora, esnearen

gainerakoarekin, eta berotu su motelean, etengabe eta leunki eraginez, airerik sar ez dadin.

Tenperatura hartu ahala, nahaskia loditu egingo da, bost eta hamar minutu artean. Irakiten

hasten denean, erantsi gurina (nahi izanez gero) eta eragin gelditu gabe, harik eta bikain

nahasita egon arte. Kendu sutatik.

Pastel-krema errezeta askotan erabiltzen da, baina bere horretan ere jan daiteke, hozkailuan

ondo hoztu eta gero.



Hileko lorea: Lizarra (Fraxinus spp)

alt

Hileko lorea, zuhaitz batena da. Hala lizar arrunta (Fraxinus excelsior)

nola hosto estuko lizarra (Fraxinus angustifolia) Kantauri isurialdean

daude. Lizarrek garrantzi sozial eta ekonomiko handia izan dute. Besteak

beste, lizarraren hainbat atal medikuntza tradizionalean erabili izan dira,

eta uste zabaldua zen sugeek ekidin egiten zutela eurentzako osagai toxi-

koak zituelako. Are gehiago, Europako zenbait lekutan uste zuten lizarra

sugeen aurkako babesa zela, eta toki batzuetan lizar-egurrezko sehaskak

egiten zituzten jaioberriak animalia horiengandik babesteko. Lizarraren

egurra garrantzitsuenetakoa izan zen lehen aireplanoen eraikuntzan, eta

kimaketa (animaliek zuhaitz baten hostoak zuhaitzetik bertatik jaten dituz-

tenean) oraindik ere egiten da lizarren artean. Gainera, egun oso eguzkit-

suetan, zuhaitz honek itzal bikaina eskaintzen digu.



Apirilean, hiru behi erditu ziren, beraz, orain bi zekor eta, hau poza!, biga

bat ditugu.

Zer jan zuten behiek?

Apirilean, behiek bazka lehor pixka bat jan zuten, bazkatu egin ziren eta

belar moztu berria (berdea) eraman genien, baita pentsu apurtxo bat ere.

Hilaren amaiera aldera euria egin zuenez, belarra bigarrenez moztu ahal

izan genuen; hala, neguan, behiek janaria izango dute. Bigantxak eta bigak

ia egunero bazkatu ziren.

Baserriko beste animalia batzuek ere, txerriek eta oiloek, kasu, kalean

jan zuten.

alt


Azkenean, beirazko botiletarako garbigailu berriak instalatu genituen;

horrela, gure teknologia eguneratu dugu, berrerabiltzen ditugun botilen

higienea bermatu ahal izateko.

alt



Esnearen kalitatea



Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,90

Proteina

>3,10

3,17

Bakteriologia

<100.000

12.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

288.000

Inhibidoreak

Ez

Ez