Zer egin genuen apirilean?
Bigarren Hezkuntzako ikasleekin, apirilaren 13an eta 29an, hurrenez hurren; bestean, Eusko Jaurlaritzako Egin eta Ekin programaren barruan. Hala, aurrez aurreko bisitak baztertuta, harremanetan jarraitzen dugu bai ikasleekin bai landa-eremuko benetako berrikuntza-proiektuekin. Hemen Balmasedakoak...
|
| Eta hemen Elorrioko taldea....
|
|
COVIDari dagokionez, gure lantaldeko inori ez digute deitu txertoa jasotzeko. Pertsona bat prebentziozko berrogeialdian izan dugu, positibo eman gabe, gure esnekiez hornitzen den denda bat bezalaxe, hura ere COVIDen positibo eman gabe. |
Joan den hilean, lehen siloraketa egin genuen, ohi bezala: belarra moztu, lehortu, bolak egin eta biltegiratu, eta, ondoren, larreetan purina zabaldu. |
|
| Lan-segida erraz hori behar bezala egin ahal izateko, eguraldia oso garrantzitsua da, egun lehorrak eta, ahal dela, eguzkitsuak behar ditugulako belarra mozteko, bolak egiteko eta purina zabaltzeko; gero, aldiz, egun euritsuak izatea komeni da, belarra berriro haz dadin. Landa-eremuko pertsonak inoiz ez omen daude pozik eguraldiarekin, baina haien jarduerak haren mende daude oso; Euskal Herrian, zehazki, eguraldi aldakorraren eta ez-monotonoaren mende. Horrexegatik dago kezka, halabehar, klima-aldaketa nabarmenak direla eta, aipatu eguraldi aldakorra bermatuko ez duten horien gainean, hain zuzen ere. Siloraketa egiten denbora eta energia xahutu ostean, oso desmotibatzailea da eremu hesituetatik ihes egindako ganaduak bolak haustea. Izan ere, berriro bildu behar ditugu, ezaugarri anaerobikoak izateko eta, horrela, alferrik gal dai- tezen saihesteko; eta animalien jabeak aurkitu, eta iradokizun diplomatikoak egin behar dizkiegu, animaliek berriro ihes egin ez dezaten. |
| Apirilean, larreak eskokatzen jarraitu genuen. |
| Baserrian darabiltzagun makina eta erreminta guztiak aldian-aldian berraztertu behar ditugu. |
|
Egurraldia dela eta...
| Eguraldiari dagokionez, hilaren hasieran zenbait egun lehor izan genituen; gero, hainbat euritsu (60 litro jaso genuen euri-neurgai- luan); ondorengo bi asteak oso-oso lehorrak izan ziren, lehorregiak, euri-tantarik gabeak; eta, azkenik, hila euri apur bat gehiagoz amaitu genuen. Guztira, 94 litro ur bildu genuen euri-neurgailuan. Goiz batzuk hotzak izan ziren (2-3 ºC), eta izozte arinak izan genituen, nahiz eta eguerdian tenperatura 26 ºC-tara iritsi. |
| Apirilean, halo bat ikusi genuen eguzkiaren inguruan. |
|
Hileko errezeta: Pastel-krema | Litro erdirako osagaiak:
500 ml esne oso
1 kanela-adar
Limoi erdi
3 gorringo
85 g azukre
50 g arto-irin findu
15 g gurin (hautazkoa)
Prestaketa:
Berotu esnea kanela-adarrarekin eta limoi erdiaren azalarekin batera; saihestu azalaren alde zuria, krema ez dadin mingostu. Kendu sutatik irakin aurretik. Ontzi sakon batean, nahasi gorringoak azukrearekin eta arto-irin finduarekin. Limoi-azala eta kanela kendu ostean, erantsi esnearen erdia eta eragin ondo. Nahaski hori bota berriro lapikora, esnearen gainerakoarekin, eta berotu su motelean, etengabe eta leunki eraginez, airerik sar ez dadin. Tenperatura hartu ahala, nahaskia loditu egingo da, bost eta hamar minutu artean. Irakiten hasten denean, erantsi gurina (nahi izanez gero) eta eragin gelditu gabe, harik eta bikain nahasita egon arte. Kendu sutatik.
Pastel-krema errezeta askotan erabiltzen da, baina bere horretan ere jan daiteke, hozkailuan ondo hoztu eta gero. |
Hileko lorea: Lizarra (Fraxinus spp) |
| Hileko lorea, zuhaitz batena da. Hala lizar arrunta (Fraxinus excelsior) nola hosto estuko lizarra (Fraxinus angustifolia) Kantauri isurialdean daude. Lizarrek garrantzi sozial eta ekonomiko handia izan dute. Besteak beste, lizarraren hainbat atal medikuntza tradizionalean erabili izan dira, eta uste zabaldua zen sugeek ekidin egiten zutela eurentzako osagai toxi- koak zituelako. Are gehiago, Europako zenbait lekutan uste zuten lizarra sugeen aurkako babesa zela, eta toki batzuetan lizar-egurrezko sehaskak egiten zituzten jaioberriak animalia horiengandik babesteko. Lizarraren egurra garrantzitsuenetakoa izan zen lehen aireplanoen eraikuntzan, eta kimaketa (animaliek zuhaitz baten hostoak zuhaitzetik bertatik jaten dituz- tenean) oraindik ere egiten da lizarren artean. Gainera, egun oso eguzkit- suetan, zuhaitz honek itzal bikaina eskaintzen digu.
|
Apirilean, hiru behi erditu ziren, beraz, orain bi zekor eta, hau poza!, biga bat ditugu. | Zer jan zuten behiek?
Apirilean, behiek bazka lehor pixka bat jan zuten, bazkatu egin ziren eta belar moztu berria (berdea) eraman genien, baita pentsu apurtxo bat ere. Hilaren amaiera aldera euria egin zuenez, belarra bigarrenez moztu ahal izan genuen; hala, neguan, behiek janaria izango dute. Bigantxak eta bigak ia egunero bazkatu ziren. Baserriko beste animalia batzuek ere, txerriek eta oiloek, kasu, kalean jan zuten. |
|
Azkenean, beirazko botiletarako garbigailu berriak instalatu genituen; horrela, gure teknologia eguneratu dugu, berrerabiltzen ditugun botilen higienea bermatu ahal izateko. |
|
Esnearen kalitatea
|
|
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
3,90
|
Proteina
|
>3,10
|
3,17
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
12.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
288.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|