2021ko martxoa Inprimatu

Zer egin genuen martxoan?


Hileko lorea: gereziondoa (Prunus avium)

Nahiz eta gereziondoak eta bere fruitua, gereziak, oso arruntak

eta mota askotarikoak izan, izenaren jatorriak Europara nondik

inportatu ziren adierazten du. Cerasum latineko hitza Greziako

antzinako lurralde bat izendatzeko erabiltzen zen: Kerasous

(Κερασοῦς), Turkia modernoko Giresunetik gertu. Badakigu gere-

ziak jada historiaurrean kontsumitu egiten zirela. Vista Alegreko

gereziondo gehienak txertoak dira, eta gerezi gorriak eta beltzak

ematen dituzte. Ez dugu beste 'gereziondo'-mota nagusia, Prunus

cerasus alegia, gingak ematen dituena.


Martxoan, zulo-inguruak eta bereziki hurritzak eta sastrakak garbi-

tzen jarraitu genuen, berehala bereganatzen baitituzte larreak.


Sasitzak ere garbitu genituen, bereziki  hesi batzuetan pilaturiko

sastrakak. Argazkian ikus daitekeenez, lur piloa galtzen da lan hau

aldizka egin ezean.


Martxoan, etxetxoen larreko zati bat itxi genuen, artzain elektriko

baten bidez, belarra moztu eta, bai lehortzeko, bai silorako era-

biltzeko. Aldapak bigantxek bazkatzeko utzi genituen.

alt
Baratzea udaberriko ereintzarako prestatzen hasi ginen.

Noizean behin, gaztandegiko gazura igotzen dugu bigantxen etxetxo-

etara, hondakina baliabide bilakatzeko. Zerri eta zekorrei ere ematen

diegu.




Hileko errezeta. Hiru gaztako dauphinoise-a

Gurina, koipeztatzeko.

500 ml esne

300 ml esne-gain harrotu (guk harrotua, ez industriala)

2 baratxuri ale, zanpaturik

Koilarakada 1 oliba-olio

200 g de hirugihar

6 patata handi, xerra finetan mozturik (1 mm)

Hiru gazta-mota, zapore eta testura ezberdinekoak; adibidez:
· 50 g behi-gazta ondua, arraspaturik
· 50 g Parmako gazta, arraspaturik
· 50 g gruyere gazta, zatitan

Gatza eta piperbeltza nahierara

Berotu labea 160-180 ºC-tan. Koipeztatu gurinaz 20 x 30 cm-ko laberako

erretilua. Bota esnea, esne-gaina, baratxuria eta patata-xerrak ontzi handi

batean eta berotu irakin arte. Kendu sutatik eta utzi hozten.

Berotu olioa zartaginean eta frijitu hirugiharra (hirugiharrak koipe asko badu,

ez da oliorik behar). Utzi su txiki/ertainetan hirugiharra kurruskari egon arte.

Jarri geruza bat patata (nahi izanez gero, kendu baratxuria) labeko erretiluan

eta gainean esne-gain eta esne nahaskia, gazta pixka bat eta hirugiharra.

Bota gatza eta piperbeltza. Errepikatu pauso horiek patatak amaitu arte.

Esnea eta esne-gaina soberan bada, bota geruza guztien gainean, eta gero

edozein gazta, baina gorde hirugihar pixka bat.

Estali aluminiozko paperarekin eta sartu labean ordu batez. Kendu aluminiozko

papera eta utzi beste 30 minutuz labean, patatak ongi eginik izan arte eta

gainaldea gorritu arte. Ipini sobraturiko hirugiharra gainean eta sartu berriz

labean bost minutuz.


Egurraldia dela eta...

Eguraldia oso aldakorra izan zen martxoan: egun hotzak izan genituen,

hodeiekin eta hezetasunarekin; eta beste batzuetan, antizikloi batek zerua

garbi utzi zigun, tenperatura-alde handiekin: egunsentian, 0.3 ºC-ko tenpera-

tura eta izozte txikiak; eta eguerdian, tenperatura altua, 25,50 ºC-rainokoa.

66 litro euri bildu genuen euri-neurgailuan.



Zer bazkatu zuten behiek?

Behiak pabiloitik atera ziren egoera behar bezain lehorra zenean, lurra

txikitu ez zezaten. Belar segatu berriaz gain, silo eta pentsu pixka bat

ere jan zuten.


Gaueko tximeleta hau ikusi genuen, Orthosia gothica; izena hegal

bakoitzean duen orban beltzari zor zaio, hebreerazko 'nun' karak-

terearen antzekoa dena. Gaueko tximeleta hau martxoan eta apiri-

lean ikus daiteke. Gure baserrian badugu bere harrek jaten duten

landarerik: urki arrunta (Betula pendula), urrebotoia (Ranunculus sp),

hurritza (Corylus sp), haritza (Quercus spp) eta Hieracium sp,

besteren artean.

alt

Beste tximeleta hau ere ikusi genuen, agian Lasiommata motaren

batekoa izan daitekeena.

alt

Egun beroetan, hainbat animalia errazago ikus daiteke, suge bipe-

rakara (Natrix maura) hau, adibidez.

alt


Gure jogurtak eta esnea kontsumitzen dituztenek itzulitako beirazko

bilgarriak berrerabiltzen ditugu. Batzuetan, botilek haustura txikiren

bat izaten dutenean, bota egiten ditugu. Berrerabili ezin dugun beira

horren kudeaketa errazteko, beira-edukiontzi bat eskatu genuen eta

Enkarterriko Mankomunitateak jarri egin digu.



COVIDa dela-eta, ez dago berririk txertoari dagokionez (oraindik ez

zaigu Vista Alegre taldeko inori egokitu), eta kontsumo-denda edo

-taldeetan ez da eragin gehiagorik izan.  Bestalde, gero eta jende

gehiagok deitzen du Baserrira, etxaldea eta gaztandegia bisitatzeko,

baina, berriz esan behar dugu oraingoz ez dugula bisitarik onartzen.

Eusko Jaurlaritzaren Egin eta Ekin Programak DBHko ikasleek baserrie-

tara bisitak egitea sustatzen du, landako bizitza eta lana in situ ikus

dezaten. Bisita horien ordez, bideokonferentzia bidezko hitzaldiak

antolatu dira; horrela, 24an, asteazkena, Sopuertako San Viator Ikas-

tetxearekin 'bildu' ginen, eta esan beharra dago oso galdera interes-

garriak egin zizkigutela.



Esnearen kalitatea



Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,78

Proteina

>3,10

3,11

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

160.000

Inhibidoreak

Ez

 Ez