Zer egin genuen otsailean?
Zer jan zuten behiek? | Otsailaren 17an, behiei pabiloitik irteten utzi genien, lehen aldiz aurten, bazka izan badelako eta egoera behar bezain lehorra zelako lurra txiki ez zezaten. Egun batean edo bestean ez genien ateratzen utzi, euria gogotik ari zuenean, baina, oro har, 17tik aurrera egunero bazkatu ziren. |
| 25ean, belarra igo genien lehendabizikoz, baserritik urrunagoko belarra, hain zuzen. Behien elikadurari belar freskoa erantsiz gero, ur gehiago eta koipe-ehuneko txikiagoa izaten da esnean... nahiz eta gantz ez ase gehiago agertzen diren ―Omega 3, adibidez― eta Omega 6rekiko hobeto orekatzen diren. |
| Bigantxak ere atera ziren etxolatik, |
| eta egun askotan bazkatu ahal izan ziren. |
|
Pixkanaka-pixkanaka, larreak moztu genituen |
| eta, ondoren, minda zabaldu genuen. |
|
Bigantxa bat zulo handi baten barrura erori zen. Halere, handia izanik ere ez zenez sakona, Christianek ez zuen gorputz osoa sartu behar bi- gantxari ateratzen laguntzeko. Zuloa sakona denean, arazo larria izan daiteke, eta traktorea behar izaten da animalia ateratzeko. Horretxegatik komeni da zuloak hesiturik izatea.
|
|
Hileko errezeta. Jogurt-txirikordak | Errezeta hau gosaltzeko ogia egiteko da
100 ml esne oso epel
125 g jogurt natural
100 g azukre
80 ml ekilore-olio
Koilarakada 1 banilla
Arrautza 1
500 g irin
7 g legamia
Limoi-birrindura
Batu irina, legamia eta bi koilarakada azukre (100 g-etatik), eta nahasi ongi.
Beste bol handi batean, jarri esne epela, jogurta, gainerako azukrea, limoi- birrindura, banilla eta arrautza, eta nahasi ongi. Pixkanaka, erantsi irina (le- gamia eta azukrearekin), nahaski itsaskorra lortu arte.
Ipini irin pixka bat mahai gainean eta nahaskia gainean. Oratu, apurka-apurka mahaian irina botaz, oreak eskuetara itsasteari utzi arte. Amaieran, oreak harro- tuta egon behar du, elastikotasuna izan behar du.
Hautseztatu irin pixka bat bol handi batean eta bota orea bertara. Egin + itxurako ebakia gainean. Estali zapi batez eta utzi leku epel/bero batean bi orduz. Orea hiru aldiz handiagoa bilakatu behar da.
Berotu labea 180 ºC-tan, goian eta behean. Jarri labeko papera laberako erretilu batean.
Hautseztatu irin apur bat mahai gainean eta nahaskia gainean. Zabaldu orea hatzekin, 8 cm karratu inguruko laukia osatu arte. Tolestu bitan, goitik erdira eta behetik erdira. Erabili arrabola orea ongi zabaltzeko, laukizuzen-forma eman arte, gutxienez 0,5 cm-ko lodierarekin. Moztu laukizuzena zentimetro inguruko zerrendatan, goitik behera, hirurekin zatigarria den kopuru bat bermatuta. Moztu zerrenda guztiak erditik.
Txirikordatu hiruko multzotan, txirikordaren hasiera eta amaiera ongi zanpatuz, labean ireki ez daitezen. Zortzi txirikorda atera behar dira.
Jarri labeko erretiluaren gainean eta estali; utzi bertan 20 minutuz.
Sartu labean 20 minutuz. Ateratakoan, erabili gozogintza-pintzela txirikorda bakoitzaren gainean ur-xafla fina eransteko, eta, gero, jarri sareto baten gainean hozten. |
Jose Miguel baja baten ordezkoa egiteko hasi zen gaztandegian lanean, baina orain Vista Alegre Baserria taldeko kide finkoa
|
|
Otsailean, 3 zekor jaio ziren, biga misto 1 (haragi- eta esne-emailea), saldu egingo duguna, eta ar eta eme "bikiak". Arra saldu egingo dugu, eta ikusiko dugu bigak esnea emateko gaitasun egokia duen ala ez.
|
Hileko lorea: mimosa (Acacia dealbata) |
| Mimosa zuhaitz-espeziea da, lekadunen (Fabaceae) familiakoa. Mimosa-mota asko dago, baina gehientsuenek Australian eta, zehazki, Tasmanian dute jatorria. Leku ugaritan, espezie inbaditzailea da. Espainiako estatuan, hain zuzen, landarearen gaitasun kolonizatzailea dela kausa eta bertako espezie, habitat edo ekosistemei arrisku larria dakarkielako, Espezie Exotiko Inbaditzaileen Katalogoan jasota dago, eta debekaturik dago natura-ingurunean sartzea, edukitzea, garraiatzea eta salerostea. Vista Alegre Baserrian, bi tokitan ditugu mimosak, eta ez dugu inolako arazorik izan. |
Egurraldia dela eta....
| Eguraldia oso aldakorra izan zen berriro. Hilaren hasiera euritsua izan zen; gero, egun eguzkitsuak izan genituen; ondoren, hodeiak eta hezetasun apurtxo bat; egun eguzkitsuak berriz ere, 21 ºC-ra bitarteko tenperaturarekin egunez; eta, azkenean, egun hezeago eta hotzagoak. 21etik 22rako gauean, elurra agertu zen berriro mendietan. Euri-neurgailuan, 147 litro bildu genituen guztira; horietatik 44 egun berean, otsailaren 6an, eta beste 50 gau bakarrean, otsailaren 21ean. Aurreko hiletan bezala, otsailean egunsenti ikusgarriak izan ditugu. |
|
Gure baserrian eta gaztandegian, hobera egin nahi dugu beti garbiketa- eta higiene-sistema eta -metodoekin; horrexegatik, makina aurreratua- goa eskuratuko dugu beirazko botila eta ontzi birziklatuak garbitzeko. Hainbat enpresarekin harremanetan jarri ostean, horietako bateko tek- nikaria etorri zitzaigun beren makina nola dabilen, Osasun Sailaren es- kakizunak zenbateraino betetzen dituen eta abar azaltzera. |
|
Otsailean, ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kont- seiluaren aldizkako ikuskapena egokitu zitzaigun, eta gure egiaztagiri egu- neratua jaso dugu. | COVIDari dagokionez, lantalde osoa lanean ari da, eta pandemiari aurre egiteko jokabide-protokoloa zorrozki betetzen dugu (maskarak, gelak, es- kularruak, segurtasun-tarteak, desinfekzioa...). Karrantza udalerria eremu gorrian izan zen egun batzuetan, baina orain kasuak murrizten ari dira. Era berean, denda baten jabeak establezimendua itxi behar izan du, badaezpa- dako berrogeialdian egon behar duelako, baina gainerako gure ohiko beze- roak ez dira kutsatu. |
Hegazterren tximeleta (Aglais io) hau ikusi dugu... otsailean! |
|
Esnearen kalitatea
|
|
|
|
|
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
|
Â
|
|
Gantza
|
>3,70
|
3,93
|
Proteina
|
>3,10
|
3,24
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
10.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
117.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|