Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2021ko otsaila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen otsailean?


Zer jan zuten behiek?

Otsailaren 17an, behiei pabiloitik irteten utzi genien, lehen aldiz aurten,

bazka izan badelako eta egoera behar bezain lehorra zelako lurra txiki ez

zezaten. Egun batean edo bestean ez genien ateratzen utzi, euria gogotik

ari zuenean, baina, oro har, 17tik aurrera egunero bazkatu ziren.


25ean, belarra igo genien lehendabizikoz, baserritik urrunagoko belarra,

hain zuzen. Behien elikadurari belar freskoa erantsiz gero, ur gehiago eta

koipe-ehuneko txikiagoa izaten da esnean... nahiz eta gantz ez ase gehiago

agertzen diren ―Omega 3, adibidez― eta Omega 6rekiko hobeto orekatzen

diren.


Bigantxak ere atera ziren etxolatik,


eta egun askotan bazkatu ahal izan ziren.


Pixkanaka-pixkanaka, larreak moztu genituen

eta, ondoren, minda zabaldu genuen.

alt



Bigantxa bat zulo handi baten barrura erori zen. Halere, handia izanik

ere ez zenez sakona, Christianek ez zuen gorputz osoa sartu behar bi-

gantxari ateratzen laguntzeko. Zuloa sakona denean, arazo larria izan

daiteke, eta traktorea behar izaten da animalia ateratzeko. Horretxegatik

komeni da zuloak hesiturik izatea.

alt



Hileko errezeta. Jogurt-txirikordak

Errezeta hau gosaltzeko ogia egiteko da

100 ml esne oso epel

125 g jogurt natural

100 g azukre

80 ml ekilore-olio

Koilarakada 1 banilla

Arrautza 1

500 g irin

7 g legamia

Limoi-birrindura

Batu irina, legamia eta bi koilarakada azukre (100 g-etatik), eta nahasi ongi.

Beste bol handi batean, jarri esne epela, jogurta, gainerako azukrea, limoi-

birrindura, banilla eta arrautza, eta nahasi ongi. Pixkanaka, erantsi irina (le-

gamia eta azukrearekin), nahaski itsaskorra lortu arte.

Ipini irin pixka bat mahai gainean eta nahaskia gainean. Oratu, apurka-apurka

mahaian irina botaz, oreak eskuetara itsasteari utzi arte. Amaieran, oreak harro-

tuta egon behar du, elastikotasuna izan behar du.

Hautseztatu irin pixka bat bol handi batean eta bota orea bertara. Egin + itxurako

ebakia gainean. Estali zapi batez eta utzi leku epel/bero batean bi orduz. Orea hiru

aldiz handiagoa bilakatu behar da.

Berotu labea 180 ºC-tan, goian eta behean. Jarri labeko papera laberako erretilu

batean.

Hautseztatu irin apur bat mahai gainean eta nahaskia gainean. Zabaldu orea hatzekin,

8 cm karratu inguruko laukia osatu arte. Tolestu bitan, goitik erdira eta behetik erdira.

Erabili arrabola orea ongi zabaltzeko, laukizuzen-forma eman arte, gutxienez 0,5

cm-ko lodierarekin. Moztu laukizuzena zentimetro inguruko zerrendatan, goitik behera,

hirurekin zatigarria den kopuru bat bermatuta. Moztu zerrenda guztiak erditik.

Txirikordatu hiruko multzotan, txirikordaren hasiera eta amaiera ongi zanpatuz, labean

ireki ez daitezen. Zortzi txirikorda atera behar dira.

Jarri labeko erretiluaren gainean eta estali; utzi bertan 20 minutuz.

Sartu labean 20 minutuz. Ateratakoan, erabili gozogintza-pintzela txirikorda bakoitzaren

gainean ur-xafla fina eransteko, eta, gero, jarri sareto baten gainean hozten.


Jose Miguel baja baten ordezkoa egiteko hasi zen gaztandegian lanean,

baina orain Vista Alegre Baserria taldeko kide finkoa


alt


Otsailean, 3 zekor jaio ziren, biga misto 1 (haragi- eta esne-emailea),

saldu egingo duguna, eta ar eta eme "bikiak". Arra saldu egingo dugu,

eta ikusiko dugu bigak esnea emateko gaitasun egokia duen ala ez.



Hileko lorea: mimosa (Acacia dealbata)

alt

Mimosa zuhaitz-espeziea da, lekadunen (Fabaceae) familiakoa.

Mimosa-mota asko dago, baina gehientsuenek Australian eta, zehazki,

Tasmanian dute jatorria. Leku ugaritan, espezie inbaditzailea da.

Espainiako estatuan, hain zuzen, landarearen gaitasun kolonizatzailea

dela kausa eta bertako espezie, habitat edo ekosistemei arrisku larria

dakarkielako, Espezie Exotiko Inbaditzaileen Katalogoan jasota dago,

eta debekaturik dago natura-ingurunean sartzea, edukitzea, garraiatzea

eta salerostea. Vista Alegre Baserrian, bi tokitan ditugu mimosak, eta ez

dugu inolako arazorik izan.


Egurraldia dela eta....

Eguraldia oso aldakorra izan zen berriro. Hilaren hasiera euritsua izan zen;

gero, egun eguzkitsuak izan genituen; ondoren, hodeiak eta hezetasun

apurtxo bat; egun eguzkitsuak berriz ere, 21 ºC-ra bitarteko tenperaturarekin

egunez; eta, azkenean, egun hezeago eta hotzagoak. 21etik 22rako gauean,

elurra agertu zen berriro mendietan. Euri-neurgailuan, 147 litro bildu genituen

guztira; horietatik 44 egun berean, otsailaren 6an, eta beste 50 gau bakarrean,

otsailaren 21ean. Aurreko hiletan bezala, otsailean egunsenti ikusgarriak izan

ditugu.




Gure baserrian eta gaztandegian, hobera egin nahi dugu beti garbiketa-

eta higiene-sistema eta -metodoekin; horrexegatik, makina aurreratua-

goa eskuratuko dugu beirazko botila eta ontzi birziklatuak garbitzeko.

Hainbat enpresarekin harremanetan jarri ostean, horietako bateko tek-

nikaria etorri zitzaigun beren makina nola dabilen, Osasun Sailaren es-

kakizunak zenbateraino betetzen dituen eta abar azaltzera.

alt



Otsailean, ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kont-

seiluaren aldizkako ikuskapena egokitu zitzaigun, eta gure egiaztagiri egu-

neratua jaso dugu.

COVIDari dagokionez, lantalde osoa lanean ari da, eta pandemiari aurre

egiteko jokabide-protokoloa zorrozki betetzen dugu (maskarak, gelak, es-

kularruak, segurtasun-tarteak, desinfekzioa...). Karrantza udalerria eremu

gorrian izan zen egun batzuetan, baina orain kasuak murrizten ari dira. Era

berean, denda baten jabeak establezimendua itxi behar izan du, badaezpa-

dako berrogeialdian egon behar duelako, baina gainerako gure ohiko beze-

roak ez dira kutsatu.



Hegazterren tximeleta (Aglais io) hau ikusi dugu... otsailean!

alt



Esnearen kalitatea






Parametroa

Emaitza onena

Emaitza


 


Gantza

>3,70

3,93

Proteina

>3,10

3,24

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

117.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.