2021ko urtarrila Inprimatu

Zer egin genuen urtarrilean?



Egurraldia dela eta....

Urtarrileko gauzarik nabarmenena (COVIDa alde batera utzita) eguraldia

izan zen, bereziki hilaren hasieran; elurte handiak eta tenperatura

baxuagoak tarteko, baserriko lana eta gaztandegiko esnekien banaketa

ohi baino zailagoak izan ziren.

alt

Honela abiatu zen furgoneta hilaren lehenengo larunbateko baserri-

tarren azokara iristeko.

alt

Txahalak ikustera igotzea ez zen izan duela hainbat urtetako elur-

teak izan zirenean bezain gaitza, baina samurra ere ez.

alt

Urtarrilean,guzira, 206 litro bildu genuenplubiometroan.Goiz batean,

-2ºC-ko tenperatura erregistratu genuen, baina oro har 0,9 eta 2

bitartekoa izan zen goizetan elur-denboralean. Hori amaitutakoan,

egun batzuetan tenperatura oso altuak izan ziren, urtarrila izateko,

eta behin 18,2ºC-ra ere iritsi zen termometroa.

Elurrari esker, errazago ikus ditzakegu baserria gurekin partekatzen

duten basa-animalien aztarnak: azeriak, basurdeak eta hainbat txori-

mota, besteak beste.

alt
alt
alt



Bi intsektu hormetan eta leihoetan babestu ziren, besteren artean

Chrysopa perla bat

alt

eta zehaztu ezin izan dugun gaueko tximeleta hau.

alt



Hileko lorea. Tartiku (Euphorbia sp)

alt
alt

Lore hau ezin izan dugu behar bezala zehaztu, Euphorbia modukoa

dela besterik ez dakigu. Tartiku guztiek esne-itxurako izerdipozoitsua

dute. Inork tartiku hau zehazten lagun badiezaguke, asko eskertuko

diogu.



Zer jan zuten behiek?

Eguraldiagatik, ganaduaukuiluan izan genuen. Behiek alpapa, ilarrak,

belarra eta pentsu apur bat jan zuten, eta bigantxek silo-belar, belar

eta pentsu pixka bat.



Urtarrilaren 19an, AENOR-eko (jatorriz, Espainiako Normalizazio eta

Ziurtapen Elkartea) teknikari bat etorri zen, Karrantzako SATeko esnea

erosten duten merkataritza-erakundeetakobatek bidalita (gaztandegian

erabiltzen ez dugun esnea SATi ematen diogu). Teknikariak hainbat ordu

eman zuen gure esne-behiak aztertzen, haien ongizatea egokia den ala

ez jakiteko, hala haien jokabidearen nola irizpide teknikoagoen ikuspun-

tutik: herren dauden ala ez, zikinkeria, etab. Helburua da Europar Bata-

sunean animalien ongizaterako ezarritako baldintza guztiak betetzen

dituzten baserrietako esnea bermatzea. Nolanahi ere, ziurtagiri ekologi-

koak baldintza horiek bermatu behar ditu.

alt


Joan den hilean, gure taldeko pertsona baten alabak positibo eman

zuen COVIDarenproban. Analitika egin ostean, amak ere positibo eman

zuen. Orain, lantaldean zein ondorio izan ditzakeen jakiteko zain gaude.


Hileko errezeta. Batata jogurt eta granolarekin

Errezeta errazhonetan, ez dago tokiko barazkirik, batata Amerika

tropikalean hazi baitzen; dena den, gaur egun, munduko beste toki

batzuetan ere landatzen da, Malagako probintzian, kasu. Errezeta

postre "sendoa" egiteko da, baina gosaritan ere jan daiteke… baldin

eta prestatzeko denbora nahikoaz jaikiz gero.

Tamaina ertaineko batata 1

2 koilarakada jogurt natural

Koilaratxo bat banilla

2 koilarakada granola edo muesli

Eskukada bat fruta, urte-sasoi honetan lehorra: ahabiak, mahaspasak…


Berotu labea aldez aurretik 190ºC-tan.

Garbitu batatak eta zulatu sardexka batekin, lurruna atera dadin.

Jarri laberako erretilu batean 45 minutuz edo batatak samur egon arte.

Nahasi banilla-esentzia jogurtarekin.

Ireki batata labana batekin eta jarri gainean jogurta, fruta eta granola.

Zerbitzatu berehala.


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza


 

 

Gantza

>3,70

4,24

Proteina

>3,10

3,37

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

112.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


Milk quaily