Zer egin genuen urtarrilean?
Egurraldia dela eta....
| Urtarrileko gauzarik nabarmenena (COVIDa alde batera utzita) eguraldia izan zen, bereziki hilaren hasieran; elurte handiak eta tenperatura baxuagoak tarteko, baserriko lana eta gaztandegiko esnekien banaketa ohi baino zailagoak izan ziren. |
| Honela abiatu zen furgoneta hilaren lehenengo larunbateko baserri- tarren azokara iristeko. |
| Txahalak ikustera igotzea ez zen izan duela hainbat urtetako elur- teak izan zirenean bezain gaitza, baina samurra ere ez. |
| Urtarrilean,guzira, 206 litro bildu genuenplubiometroan.Goiz batean, -2ºC-ko tenperatura erregistratu genuen, baina oro har 0,9 eta 2 bitartekoa izan zen goizetan elur-denboralean. Hori amaitutakoan, egun batzuetan tenperatura oso altuak izan ziren, urtarrila izateko, eta behin 18,2ºC-ra ere iritsi zen termometroa.
Elurrari esker, errazago ikus ditzakegu baserria gurekin partekatzen duten basa-animalien aztarnak: azeriak, basurdeak eta hainbat txori- mota, besteak beste. |
|
|
|
Bi intsektu hormetan eta leihoetan babestu ziren, besteren artean Chrysopa perla bat |
| eta zehaztu ezin izan dugun gaueko tximeleta hau. |
|
Hileko lorea. Tartiku (Euphorbia sp) |
|
| Lore hau ezin izan dugu behar bezala zehaztu, Euphorbia modukoa dela besterik ez dakigu. Tartiku guztiek esne-itxurako izerdipozoitsua dute. Inork tartiku hau zehazten lagun badiezaguke, asko eskertuko diogu. |
Zer jan zuten behiek? Eguraldiagatik, ganaduaukuiluan izan genuen. Behiek alpapa, ilarrak, belarra eta pentsu apur bat jan zuten, eta bigantxek silo-belar, belar eta pentsu pixka bat. |
Urtarrilaren 19an, AENOR-eko (jatorriz, Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea) teknikari bat etorri zen, Karrantzako SATeko esnea erosten duten merkataritza-erakundeetakobatek bidalita (gaztandegian erabiltzen ez dugun esnea SATi ematen diogu). Teknikariak hainbat ordu eman zuen gure esne-behiak aztertzen, haien ongizatea egokia den ala ez jakiteko, hala haien jokabidearen nola irizpide teknikoagoen ikuspun- tutik: herren dauden ala ez, zikinkeria, etab. Helburua da Europar Bata- sunean animalien ongizaterako ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten baserrietako esnea bermatzea. Nolanahi ere, ziurtagiri ekologi- koak baldintza horiek bermatu behar ditu. |
|
Joan den hilean, gure taldeko pertsona baten alabak positibo eman zuen COVIDarenproban. Analitika egin ostean, amak ere positibo eman zuen. Orain, lantaldean zein ondorio izan ditzakeen jakiteko zain gaude. |
Hileko errezeta. Batata jogurt eta granolarekin | Errezeta errazhonetan, ez dago tokiko barazkirik, batata Amerika tropikalean hazi baitzen; dena den, gaur egun, munduko beste toki batzuetan ere landatzen da, Malagako probintzian, kasu. Errezeta postre "sendoa" egiteko da, baina gosaritan ere jan daiteke… baldin eta prestatzeko denbora nahikoaz jaikiz gero.
Tamaina ertaineko batata 1
2 koilarakada jogurt natural
Koilaratxo bat banilla
2 koilarakada granola edo muesli
Eskukada bat fruta, urte-sasoi honetan lehorra: ahabiak, mahaspasak…
Berotu labea aldez aurretik 190ºC-tan.
Garbitu batatak eta zulatu sardexka batekin, lurruna atera dadin.
Jarri laberako erretilu batean 45 minutuz edo batatak samur egon arte.
Nahasi banilla-esentzia jogurtarekin.
Ireki batata labana batekin eta jarri gainean jogurta, fruta eta granola. Zerbitzatu berehala. |
Esnearen kalitatea
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
|
Â
|
Â
|
Gantza
|
>3,70
|
4,24
|
Proteina
|
>3,10
|
3,37
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
10.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
112.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
Milk quaily
|