2020ko abendua Inprimatu

Zer egin genuen abenduan?


Argi dago COVIDaren pandemia eragin handia izaten ari dela baserriko

eta gaztandegiko lanean, baina hilabetearen laburpenari beste gai bat-

zuekin ekingo diogu. Une honetan, gure desio bakarra Lur Planetako

pertsona guztiek 2021 hobeaz gozatzea da, eta 2020ko arazo ugarie-

tatik ikastea.


Egurraldia dela eta...

Guztira, 505 litro euri bildu genuen euri-neurgailuan, baina horietatik 250

litro 8 egunetakoak baino ez ziren izan, abenduaren 5etik 12ra bitarte-

koak, eta beste batzuetakoak, hilaren 27ko gauetik hil amaiera bitarte-

160koak. Batzuetan, Matienzon euria ari zuenean, elurra ari zuen Ordun-

teko mendietan edota Armañónen.


Tenperatura minimoak eta maximoak dezente aldatu ziren: egunsenti-

koak 1,8 ºC-tik 13,7 ºC-ra eta maximoak 17 ºC-ra igo ziren egun pare

batean. Hartara, oro har, giro epela izan zen urteko garai horretarako,

egunen bat hotzagoa izan bazen ere. Egunsenti ikusgarriak izan geni-

tuen oskarbi zegoen egunetan,



nahiz eta horrelako egunetan ohiki behe-lainoa lagun izaten dugun

Haranaren beheko aldean.





Hileko errezeta: tipulin karamelizatu saltsa

2 koilarakada oliba-olio

4 tipulin handi, mehe-mehe mozturik (bi katilu betetzeko adina)

Gatza eta piperbeltza nahierara

Koilarakada 1 sagardo-ozpin edo ozpin

Katilu 1 ½ jogurt natural

Koilarakada 1 baratzeko tipulin-hosto (chives)

Ogia edo crackerrak zerbitzatzeko

Berotu olioa zartaginean. Bota tipulinak eta ondu gatz eta piperbeltzarekin

nahierara. Bigundu, noizbehinka eraginez eta beroa murriztuz beharrezkoa

izanez gero, harik eta tipulinak gorritu arte (15 bat minutu). Utzi hozten

epeldu arte. Jarri jogurta bol batean eta bota tipulinak eta ozpina. Nahasi

ongi eta erantsi gatza, piperbeltza eta tipulin-hostoak nahierara. Banakako

boletan banandu, gainerako tipulin-hostoekin. Zerbitzatu ogiarekin edo crack-

errekin.


Zer bazkatu zuten behiek?

Abenduan, behiek alpapa, ilarrak, belar ondua, silo-belarra eta pentsu pixka

bat jan zuten. Behi antuak eta bigantxak beti aritu ziren bazkan, euririk ari

ez bazuen. Dena dela, euriek harana eraldatu egin dute eta belatzeak

belarrez gainezka daude.

alt


Abenduan lau zekor jaio ziren. Berriz ere, adierazgarria da biga-gabezia.




Hileko...?.... loreak

Baserriko eremu ezberdinetara joatean, landare piloa ikusten ari gara

loratzen, bere ohiko garaian ez bada ere. Hona hemen abenduan ikusi

genituen seietako hiru:

Leucanthemum vulgare, margarita-mota bat. Bere loratze-garaia

ekainetik abuzturakoa da.

alt

Primula vulgaris, sanjose-lorea: martxoa – ekaina.

alt

Lonicera pericyclamenum, atxaparra: ekaina – urria.



Pertsona batzuek Brexitak gaztandegian izan duen eraginari buruz gal-

detu digute, batez ere, kontuan hartuta taldeko pertsona bat ingelesa

dela (britainiar herritarra). Pertsona hori 1988tik bizi da EAEn (eta aurre-

tik Madrilen), eta bizileku-paperak eta gidabaimena ezarritako denboran

eta moduan aldatzea lortu du, nahiz eta bigarren kasuan zailtasunen bat

izan. Beraz, gaztandegiak orain arte bezala jarraituko du lanean. Bestalde,

gure esnekiak, ez Erresuma Batura, ez beste herrialderen batera esporta-

tzen ez ditugunez (izan ere, gure esnekien % 99 baserriko 100 km-ko erra-

dioan saltzen da), ez dugu paperik aldatu behar merkaturatzeari begira,

eta ez dugu Brexitaren ondoriozko aldaketa garrantzitsurik aurreikusten

gure merkataritza-perspektibetan. Azkenik, gurean sartzen den ezer (bo-

tilak, papera, ontziak...) ez dator Erresuma Batutik.



Online-tailerrean parte hartu genuen abenduan, Enkarterrik (Enkarterriko

Landa Garapena) antolatuta, berrikuntza sustatzeko politikaren barruan.

Bi esperientzia berritzaile aurkeztu ziren: bata, "elikagai berritzaileei" buruzk-

oa; eta bestea, elikagai galkorren bizitza erabilgarria luzatzeko teknika berri

bati buruzkoa. Hainbat ekimen berri sortzen ari dira inguruan, hala nola

glutenik gabeko okindegia edo ardi-artilerako erabilera berriak. Horrelako

tailerrek informazioa eta esperientziak trukatzea errazten dute.



Arestian aipatu bezala, COVIDaren pandemia Vista Alegreko bizitza eta lana

baldintzatzen ari da, beste pertsona guztienak bezala. Urte amaierako eba-

luazioa egingo dugu, jakina, aurtengo ezohiko urteak eragin dituen aldaketak

ikusteko; baina, argi dago azoketako salmentek behera egin dutela, eta den-

da txiki batzuetako salmentek, berriz, bere horretan jarraitu dutela, baita

gora egin ere, gorabehera handirik gabe. Urteroko azoka asko eta asteroko

hainbat bertan behera geratu dira, auskalo noiz arte. Ez gara azoka askotara

joatekoak, baina batzuk oso garrantzitsuak dira, Bilboko santomasak kasurako.

Urteetan lehen aldiz geratu da bertan behera aurten. Bilboko baserritarren

asteroko azoka bertan behera geratu zen martxo garaian eta apirilaren zati

batean, baina gero berreskuratu egin zen, nahiz eta, bistan denez, askoz ere

arau zorrotzagoekin. Bertan, salmentek behera egin dute, besteak beste,

jakina, dastatzeko gaztarik eskaintzen ez delako eta, probatu gabe, jendeak

erosteko joera txikiagoa duelako. Bestalde, gure kostuek gora egin dute,

eskularruen, maskaren, gelen eta abarren gastu berria dela eta. Hala ere,

behin eta berriz esaten ari garen bezala, gure egoera pribilegiatua da,

osasun-krisia hasi zenetik salmentak galdu dituzten pertsonak baitaude.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

4,20

Proteina

>3,10

3,33

Bakteriologia

<100.000

20.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

176.000

Inhibidoreak

Ez

Ez