2020ko azaroa Inprimatu

Zer egin genuen azaroan?



Zer jan zuten behiek?

Azaroan, behiek alpapa, ilarra, belarra, belar lehorra eta pentsu pixka

bat jan zuten. Txahalak eta behi lehorrak bazkatzera atera ziren, eta

belar ondu eta pentsu apur bat ere eman genien.

alt



Hileko landarea: oreganoa (Origanum vulgare)

alt

Barkatu argazki honen kalitate eskasagatik.Oreganoa, normalean,

uztaila eta iraila bitartean loratzen da; hortaz, azaroan oraindik

loretan egotea klima-aldaketaren beste seinale bat da. Oreganoa

leku gutxitan hazten da baserrian (argazkia gure baratzeetako ba-

tena da). Oregano izenak bi berba grekotan du jatorria, zeinak

batera “distira mendian” esan nahi duten. Egun, oreganoa sukald-

aritzan erabiltzen da, nagusiki, baina medikuntzan ere garrantzitsua

izan da.



Hileko errezeta: kalabaza-gozokia

1 kalabaza

200g azukre beltz

100ml esne-gain

2 arrautza

(Doitu kantitateak norberaren gustuaren arabera: azukre/esne-gain gehiago/gutxiago…)

Zuritu eta zatitu kalabaza, eta kendu haziak. Jarri iragazki batean ordu

erdiz, drainatzeko. Sartu lapiko batean eta izan irakiten astiro, ordu erdiz

edo bigundu arte. Kendu sutatik eta irabiatu irabiagailu batekin, harik eta

purearen trinkotasuna izan arte. Erantsi 150 g azukre eta nahastu ondo,

urtu arte. Gehitu, pixkanaka, esne-gaina, etengabe eraginez. Irabiatu

arrautzak katilu batean, erantsi poliki-poliki eta eragin azkar nahasteari,

arrautza ez mamitzeko. Jarri dena laberako ontzi batean, banatu gaine-

rako azukrea nahastearen gainean eta sartu labean 150 ºC-tara. Ordubete

igarotakoan, itzali labea, baina utzi gozokia barruan atea ireki gabe, labea

erabat hoztu arte. Aukerarik onena da gozokia iluntzean egitea, horrela

gauean labea itzalita izateko. Hotz jan.



Egurraldia dela eta...

Azaroan ,eguraldia nahiko aldakorra izan zen berriro. Egun batzuetan, hego-

haizea izan genuen, eta tenperatura altuak urtaro honetarako, 20 ªC-tik

gorakoak ere; beste egun batzuetan, berriz, tenperatura leunagoa izan zen,

eta goiz batzuetan 3,2ºC-ra ere jaitsi zen. Horrenbestez, egun eguzkitsu eta

lainotsuak izan genituen, baita behe-lainoa ere. Plubiometroan, 30 litro inguru

euri besterik ez jaso genuen.


Joan den hilean, prestakuntza-ikastaro bat egin genuen, eta ataletako bat

COVIDari eskaini zitzaion, batez ere gaur arte hartu ditugun neurriak testuin-

guruan jartzeko eta egokitzeko. Vista Alegre taldean, oraindik ez dugu kasu

positiborik izan, eta gainazalen, uraren eta esnekien azken analisiak oso

ondo atera dira. Neurri garrantzitsuenak dira gure instalazioak zorrozki gar-

bitzea, baita eskuak ere, eta maskarak eta gelak erabiltzea. Halaber, indartu

egin ditugu salgaiak (ontziak, lanabesak, legarrak, etab.) uzten dizkigute-

nean hartu beharreko neurriak. Familia ugarik zailtasun ekonomikoak dituzte,

COVIDaren ondorioz; hori dela eta, Bizkaiko Elikagaien Bankuak abiaturiko

beste kanpaina batean parte hartu genuen.

alt


Baserriko ohiko lanaz gain, minda zabaldu genuen,
alt

zelai batzuk sasiz garbitu genituen, hesiak konpondu genituen eta

larreetako zuloen inguruak garbitzen jarraitu genuen. Azaroan,

aziendaren ohiko saneamendu-kanpaina ofiziala egin zen, tuberkulosi-

eta bruzelosi-azterketak eta mihi urdinaren aurkako txertaketa barne.

Oraingoz, emaitzak onak dira. Silo-bolak ere aztertu genituen, haien

gainean salto egiten duen animaliaren baten atzaparrek egindako zulo

txikiak estaltzeko.

alt




Azaroan, idisko bat eta zekor bat jaio ziren.



Baratze, lorategi eta larreak garbitzean, aurten ere, urtero bezala,

apoak (Bufo bufo) daudela ikusi dugu. Beti saiatzen gara ahalik eta

toki gertuenetara eta landaredi egokia dutenetara mugitzen, hasieran

zeuden tokian utzi ezin baditugu.



Banaketarako furgonetek beren hotz-sistemen aldizkako ikuskapena

gainditu zuten.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitzaonena

Emaitza

 

 


Gantza

>3,70

 4,29

Proteina

>3,10

3,39

Bakteriologia

<100.000

16.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

201.000

Inhibidoreak

Ez

Ez