2020ko Urria Inprimatu

Zer egin genuen urrian?


Baserriko ohiko lanez gain, belardi batzuk soildu eta asun-eremuak

garbitu genuen.

alt

Udalaren traktorea heskaiak garbitzeko igaro ondoren, hesi-zati

batzuk konpondu behar genituen.

alt

Hurritzak zein arteak kimatu genituen, dolinetan edo zuloetan hazten

direnak. Kimatu ostean, negurako egurra egiten dugu, eta zuloak

ageriagoan geratzen dira; hortaz, haiek inguratzen dituzten hesiak

ere konpontzen ditugu.


alt




Hileko errezeta: Xerrak gazta- eta tipula-saltsatan

Jaki hau oso goxoa da, eta prestaketa erraz-erraza du.

Xerra bat laguneko

Saltsarako:

Tipula bat fin zatituta

400g gazta ondu, fin birrinduta. Gazta urdina erabiliz gero, doitu kantita-

tea

300ml esne

Bi koilarakada irin

Hiru koilarakada oliba-olio

Espezieak nahi beste

Zerbitzatu baporean egosiriko barazkiekin; garai honetan: azenarioak,

porruak edo brokolia, adibidez.


Bigundu tipula oliba-oliotan eta erantsi, apurka-apurka, irina, etengabe

eraginez. Gaineratu esnea pixkanaka, etengabe eraginez, kremak ez

dezan pikorrik izan. Halakorik sortuz gero, erabili irabiagailua desegiteko.

Ondu nahi bezala; ondoren, erantsi gazta eta eragin erabat urtu arte.

Utzi egonean eta eragin noizbehinka.


Prestatu xerrak (frijituta edo plantxan) eta egosi barazkiak baporean.

Gero, jarri xerra bana plateretan, isuri saltsa gainean eta gehitu baraz-

kiak.




Hileko lorea: Zaingorri bostorria (Potentilla reptans).


Landare hau Eurasiakoa eta Afrikako iparraldekoa da. Hogei izen

arrunt inguru ditu gaztelaniaz, eta zortzi ere euskaraz. Medikuntza

tradizionalean asko erabili zen, zauriak, ultzerak eta beherakoa sen-

datzeko, esaterako. Potentilla latinetik dator, "potens" berbatik,

zeinak indartsu esan nahi duen. Ez du bazka-balio berezirik.



Egurraldia dela eta.....

Urrian,egun euritsuak izan genituen; lehenengo astean, adibidez,

100 litro ur baino gehiago bota zuen. Beste egun batzuetan, hego-

haizea eta tenperatura-aldaketa handiak izan ziren: goizean goiz,

7 ºC zeuden; eguerdian, berriz, 23,4 ºC. Goizeko lainoak metro

gutxira murriztu zuen ikusgaitasuna zenbait egunetan,


eta eguzkiak eta euriak, tartekatuz, ostadar asko eskaini zizkiguten

beste zenbaitetan.


Guztira, 254 litro euri jaso genituen plubiometroan.


Zer jan zuten behiek?

Ia ez zirenez bazkatu, bazka lehorra, belar-siloa eta pentsu pixka bat

eman genien. Behi lehorrak eta bigantxak, ordea, bai bazkatu ziren.





Urrian, tximeleta hau (Catocalaelecta) ikusi genuen,
alt

bai eta satorrak (Talpaeuropaea) baratzera eta zelaietara itzuli

direla egiaztatu ere.

alt


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

 

 

 

Gantza

>3,70

4,27

Proteina

>3,10

3,30

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

211.000

Inhibidoreak

Ez

Ez