Zer egin genuen urrian?
Baserriko ohiko lanez gain, belardi batzuk soildu eta asun-eremuak garbitu genuen.
|
| Udalaren traktorea heskaiak garbitzeko igaro ondoren, hesi-zati batzuk konpondu behar genituen. |
|
Hurritzak zein arteak kimatu genituen, dolinetan edo zuloetan hazten
direnak. Kimatu ostean, negurako egurra egiten dugu, eta zuloak
ageriagoan geratzen dira; hortaz, haiek inguratzen dituzten hesiak
ere konpontzen ditugu.
|
|
|
|
Hileko errezeta: Xerrak gazta- eta tipula-saltsatan | Jaki hau oso goxoa da, eta prestaketa erraz-erraza du.
Xerra bat laguneko
Saltsarako:
Tipula bat fin zatituta
400g gazta ondu, fin birrinduta. Gazta urdina erabiliz gero, doitu kantita- tea
300ml esne
Bi koilarakada irin
Hiru koilarakada oliba-olio
Espezieak nahi beste
Zerbitzatu baporean egosiriko barazkiekin; garai honetan: azenarioak, porruak edo brokolia, adibidez.
Bigundu tipula oliba-oliotan eta erantsi, apurka-apurka, irina, etengabe
eraginez. Gaineratu esnea pixkanaka, etengabe eraginez, kremak ez dezan pikorrik izan. Halakorik sortuz gero, erabili irabiagailua desegiteko. Ondu nahi bezala; ondoren, erantsi gazta eta eragin erabat urtu arte. Utzi egonean eta eragin noizbehinka.
Prestatu xerrak (frijituta edo plantxan) eta egosi barazkiak baporean.
Gero, jarri xerra bana plateretan, isuri saltsa gainean eta gehitu baraz- kiak. |
Hileko lorea: Zaingorri bostorria (Potentilla reptans). |
| Landare hau Eurasiakoa eta Afrikako iparraldekoa da. Hogei izen arrunt inguru ditu gaztelaniaz, eta zortzi ere euskaraz. Medikuntza tradizionalean asko erabili zen, zauriak, ultzerak eta beherakoa sen- datzeko, esaterako. Potentilla latinetik dator, "potens" berbatik, zeinak indartsu esan nahi duen. Ez du bazka-balio berezirik. |
Egurraldia dela eta.....
| Urrian,egun euritsuak izan genituen; lehenengo astean, adibidez, 100 litro ur baino gehiago bota zuen. Beste egun batzuetan, hego- haizea eta tenperatura-aldaketa handiak izan ziren: goizean goiz, 7 ºC zeuden; eguerdian, berriz, 23,4 ºC. Goizeko lainoak metro gutxira murriztu zuen ikusgaitasuna zenbait egunetan, |
| eta eguzkiak eta euriak, tartekatuz, ostadar asko eskaini zizkiguten beste zenbaitetan. |
| Guztira, 254 litro euri jaso genituen plubiometroan. |
|
Zer jan zuten behiek? | Ia ez zirenez bazkatu, bazka lehorra, belar-siloa eta pentsu pixka bat eman genien. Behi lehorrak eta bigantxak, ordea, bai bazkatu ziren. |
|
Urrian, tximeleta hau (Catocalaelecta) ikusi genuen, |
| bai eta satorrak (Talpaeuropaea) baratzera eta zelaietara itzuli direla egiaztatu ere. |
|
Esnearen kalitatea
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Â
|
Â
|
Â
|
Gantza
|
>3,70
|
4,27
|
Proteina
|
>3,10
|
3,30
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
10.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
211.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|